Diziplina Anitzeko Kanpamentua26796
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Geologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26796
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honen barne mendiko bi kanpamendu burutzen dira. Lehenengoa ikasturtearen hasieran burutzen da, eta egitura tektoniko alpetarraren eragina jasan duten arroka, batez ere, sedimentarioz osotutako arro batean lekutzen da. Kanpamendu honetan, arroaren bilakaeran zehar gertatutako prozesu sedimentarioak, paleontologikoak, estratigrafikoak, tektonikoak eta geomorfologikoak interpretatzeko, deskribatzeko eta grafikoki errepresentatzeko beharrezko diren mendiko lan-teknikak jorratzen dira. Ikasgaia aurrera eramateko oso gomendagarria da aurretik Paleontologia, Geologia Estrukturala, Sedimentologia, Geomorfologia, Estratigrafia, Kartografia Geologikoa eta Tektonika (denak 2. mailako ikasgaiak) ikasgaiak jasota izatea, hauek baitira kanpamenduan lantzen diren gaien oinarri. Era berean, Petrologia Sedimentarioa ikasgaia (3. maila, lehen lauhilekoa) jorratzen egotea oso gomendagarria da.
Bigarren kanpamendua ikasturtearen amaiera inguruan egiten da. Batez ere, maila desberdineko deformazio moldakorra jasan duten arroka metamorfikoz eta arroka igneoz (plutonikoak eta bolkanikoak) osotutako lurralderen baten burutzen da. Horretan, prozesu igneo, metamorfiko eta tektonikoen interpretaziorako, deskribapenerako eta errepresentazio grafikorako behar diren mendiko lan-teknikak lantzen dira. Ikasgaia aurrera eramateko oso gomendagarria da Mineralogia (2. maila), Petrologia Igneoa eta Petrologia Metamorfikoa (3. maila) jasota izatea, hauek baitira kanpamenduan lantzen diren gaien oinarri.
Ikasgaiak lotura zuzena du Geologiaren jarduera profesionalarekin, ikerketa-zentruetan zein irakaskuntzan. Baina, oso lotuta dago kartografia geologikoaren inguruan, baliabide naturalen ustiaketaren inguruan, geoteknia eta ingenieria zibileko lanen inguruan, arrisku naturalen inguruan edo ingurugiroko antolamenduaren inguruan lan egiten duten enpresekin, guztietan mendiko-lana beharrezkoa baita.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasun espezifikoak:
M07GM7.2 - Mapa geologikoak interpretatzea
M07GM7.3 - Landa laneko datuekin mapa geologikoak egitea
Zeharkako gaitasuna:
G001 - Analisi eta sintesi gaitasuna
G004 - Ikasitakoa praktikan jartzeko gaitasuna
G006 - Lana taldean egiteko gaitasuna
G007 - Denbora antolatzeko, planifikatzeko eta administratzeko gaitasuna.
Titulazioko gaitasun orokorrak:
G015 - Landa lana eta laborategi lana arduraz eta modu seguruan egitea
G017 - Landa eta laborategi laneko datuak eta oharrak eskuratzea, prozesatzea, aztertzea eta interpretatzea, teknika eta tresna egokien bidez, eta emaitzak modu egokian dokumentatzea landa koadernoan edo txostenetan
G018 - Gai izatea problema geologiko bat ebazteko estrategia bat definitu eta inplementatzeko, eta dagokion txostena egiteko
G022 - Landa esperientzia izatea hainbat eremu geologikotan, arrokei, egiturei, paisaiei eta beste elementu natural batzuei dagokienez
Helburuak(Ikaskutzaren emaitzak):
- Teknika kualitatiboak eta kuantitatiboak, zein programa informatiko egokiak erabiliz, landako datuak prozesatzea, interpretatzea eta aurkeztea.
- Geologiara aplikatzen diren informazio geografikoko sistemak erabiltzea.
- Lagin geologiko egokiak aukeratzeko plangintza egin eta jasotzea.
- Mapa geologikoak eta bestelako informazio geologikoaren adierazpenak (zutabeak, korrelazio panelak, zehar ebaki geologikoak, etab.) egin eta interpretatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Kanpamentua Mendiko lana lurralde sedimentarioetan
2. Kanpamentua Mendiko lana lurralde igneo eta metamorfikoetan
Mendiko 10 lan-egun burutuko dira, diziplina anitzeko 2 kanpamentutan banatuta. Bata arroka sedimentarioak nagusi direneko ingurunean garatuko da eta bestean arroka igneo eta metamorfikoak nagusi direnekoan.
Arroka sedimentarioetan burutuko den kanpamentua ondorengo gaiak aztertzeko erabiliko da: segida estratigrafiko lokalak eraikitzeko eta interpretatzeko, segida horien arteko koerlazioak zehazteko eta koerlazio lito- eta kronoestratigrafikoen diagramak irudikatzeko, egitura tektoniko sinsedimentarioak analizatzeko, edota ikertutako eremuan arro sedimentarioaren garapena ezagutzeko erabilgarriak diren fazies eta mikrofaziesak aztertzeko. Era berean, deformazio-urratsen egitura tektonikoak landuko dira eta lurraldeko ezaugarri morfologikoek (erliebea) litologiarekin zein egitura tektonikoekin duten harremana.
Arroka igneo eta metamorfikoetan burutuko den kanpamentua, arroken identifikazioan eta analisian zein egitura geologikoen azterketetan oinarrituta, landutako lurraldeen bilakera geologikoa ezagutzeko erabiliko da. Horretarako ondorengo gaiak landuko dira: 1) Orogenia Hertziniarrean metamorfizatutako eskualde-metamorfismoa duten lurraldeak eta deformazio poliorogenikoa (Hertziniar-Alpetar) jasan dutenak; 2) plutoi granitiko post-kolisionala (post-Hertziniarra), honen arroka hostalariak eta elkartutako konplexu filoniarra.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgaiaren antolamendu eta garapen metodologikoak denboran banatutako ondorengo eginkizunak barneratzen ditu. Kanpamendu bakoitzaren aurretik seminario bat antolatzen da, landu beharreko ingurunearen ezaugarri geologiko orokorrak, lanaren helburuak, denboraren antolaketa, lan-metodoak, egingo den jarraipena eta ebaluazio-sistema azalduz. Era berean, ikasleen artean mendiko gida bat banatuko da.
Kanpamendu batean zein bestean, irakasleak gidatutako zein ikasleak euren kabuz antolatutako, ibilbide desberdinak egiten dira ikasgaiaren arlo desberdinak jorratzeko. Ibilbidea bukatzean egindakoa aztertu egiten da eta ondorioak eztabaidatu. Kanpamendu bakoitzean mendiko azterketa bat edo mendian ikusitakoaren inguruko azterketa bat egiten da. Bukatzeko, ikasleek kanpamendu bakoitzean jorratutakoa, landutako arlo guztiak barneratzen dituen txosten geologiko batean aurkeztu behar dute (idatziz edota hitzez). Txostena edo aurkezpena, irakasle eta ikaslearen artean behar den guztietan eztabaidatu ondoren, irakasleak zuzenduko du eta ebaluatuko du.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Mendiko lana eta mendiko lanaren ondorioz eskatutako ariketa, irudi, txosten, aurkezpen, galdetegi guztiak. (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Etengabeko ebaluazioan irakasgaia gainditzeko beharrezko da:
- Irakasgaiko bi kanpamentuetan parte hartzea.
- Kanpamentu bakoitzeko lan eta probetan gutxienez % 40-eko kalifikazioa ateratzea.
EBALUAZIO JARRAITUA: Ebaluazioaren emaitzan kanpamentu bakoitzaren balioa %50koa izango da. Kanpamentu bakoitzaren ezaugarrien arabera kontutan hartuko diren ebaluazio erizpideak desberdinak izango dira eta horrela ponderatuko dira:
1. KANPAMENTUA:
Txosten idatzia %50
Aurkezpena %30
Mendiko azterketa %20
2. KANPAMENTUA:
Mendiko lana %40
Mendiko azterketa %10
Azterketa teorikoa %10
Ahozko aurkezpena %40
Kanpamentuetako batetara joateko ezintasuna gertatuta, arrazoi justifikatuengatik, atal hori ebaluatzeko irizpideak azken ebaluazioan erabiliko diren berdinak izango dira.
Irakasgaiari uko egiteko nahikoa izango da lehen kanpamentuko ariketa-probetara ez aurkeztea (Arautegiko II Kapitulua, 12. Artikulua, 3. Atala).
ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA: Ebaluazio mota honi uko egin eta azken ebaluazio bidez ebaluatua izan dadin, ikasleak idatziz adierazi beharko dio lehen kanpamentuko irakasle arduradunei, kanpamentua hasi baino aste bat lehenago, gutxienez. Ikus UPV/EHUko araudia (EHAA, 2017ko martxoak 13, 50. Zbkia, 8.3 artikulua).
AZKEN EBALUAZIOA: Atal bakoitza ebaluazio jarraituan egiten den bezala ponderatuko da.
Ebaluazio probetan "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa" aplikatuko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdian etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleek ez-ohiko deialdian bi kanpamentuetan landutako kontzeptu geologikoei buruzko azterketa teoriko-praktiko bat gainditu beharko dute.
Aukeran izango dute kanpamentu bakoitzean aurkeztu beharreko lan idatzia edo ahozko aurkezpenaren bertsio hobetua aurkeztea, atal horretako nota igo ahal izateko. Aurkezten ez bada, aurreko deialdiko notak erabiliko dira.
Ohiko deialdian etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleek ez-ohiko deialdian bi kanpamentuetan landutako kontzeptu geologikoei buruzko azterketa teoriko-praktiko bat gainditu beharko dute.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Iparrorratza, lupa, mapa geologikoak, piketa geologikoaren, argazkigintzako materiala.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Bevier, M.L. (2005). Introduction to Field Geology. McGraw-Hill Ryerson Higher Education;
Canadian edition.
Coe, A.L. (Ed) (2010): Geological fi eld techniques. Wiley-Blackwell, 323 pp.
Fry, N. (1984). The Field Description of Metamorphic Rocks. Open University Press, Glasgow, 110 or.
Gibbons, W. eta Moreno M.T. (eds) (2002). The Geology of Spain. Geological Society, London, 649 or.
Maley, T.S. (1994). Field Geology Illustrated. Gem Guides Book Company.
Passchier, C.W. eta Trouw, R.A.J. (1996). Microtectonics. Springer Verlag. Berlín Heidelberg, New York, 289 or.
Passchier, C.W., Myers, J.S.eta Kröner, A. (1990). Field geology of High-Grade Gneiss Terrains. Springer Verlag. Berlín Heidelberg, New York, 150 or.
Pozo Rodríguez, M., González Yélamos, J. eta Giner Robles, J. (2004). Geología Práctica. Introducción al Reconocimiento de Materiales y Análisis de Mapas. Ed. Pearson Prentice Hall. 304 or.
Spencer, E.W. (1993). Geologic maps: a practical guide to te interpretation and preparation of geologic
maps. Macmillan Publishing Company, New York, 147 or.
Thorpe, R. eta Brown, G. (1985). The field description of igneous rocks. John Wiley & Sons, 154 or.
Vera, J.A. (ed.)(2004). Geología de España. Sociedad Geológica de España, Instituto Geológico y Minero de España, 884 or.
Weijermars, R. (1997). Structural geology and map interpretation. Alboran Science Publishing, Amsterdam, 378 or.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Stow, A.V. (2005). Sedimentary rocks in the field: a color guide. Elsevier.
Tucker, M.E., 2003. Sedimentary Rocks in the Field. John Wiley and Sons, Chichester.
TaldeakToggle Navigation
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 13:00-15:00 (1) | ||||
25-25 | 08:30-09:30 (2) |
01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 09:30-11:30 (1) 12:00-14:00 (2) 15:00-18:00 (3) | 09:30-11:30 (4) 12:00-14:00 (5) 15:00-18:00 (6) | 09:30-11:30 (7) 15:00-18:00 (8) | 09:30-11:30 (9) 12:00-14:00 (10) 15:00-18:00 (11) | 09:30-11:30 (12) 12:00-14:00 (13) |
26-26 | 08:30-11:30 (14) 12:00-14:00 (15) 15:00-18:00 (16) | 08:30-11:30 (17) 12:00-18:00 (18) | 08:30-11:30 (19) 14:00-18:00 (20) | 08:30-11:30 (21) 12:00-18:00 (22) | 08:30-11:30 (23) 12:00-18:00 (24) |
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 13:00-15:00 (1) | ||||
25-25 | 08:30-09:30 (2) |
31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 09:30-11:30 (1) 12:00-14:00 (2) 15:00-18:00 (3) | 09:30-11:30 (4) 12:00-14:00 (5) 15:00-18:00 (6) | 09:30-11:30 (7) 15:00-18:00 (8) | 09:30-11:30 (9) 12:00-14:00 (10) 15:00-18:00 (11) | 08:30-11:30 (12) 12:00-14:00 (13) |
26-26 | 08:30-11:30 (14) 12:00-18:00 (15) | 08:30-11:30 (16) 12:00-18:00 (17) | 08:30-11:30 (18) 14:00-18:00 (19) | 08:30-11:30 (20) 12:00-18:00 (21) | 08:30-11:30 (22) 12:00-18:00 (23) |