XSLaren edukia

Irakasleak

NAROA GARCIA IBAIBARRIAGA

Ezagutza arloa
Historiaurrea
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
naroa.garcia@ehu.eus

Doktorea Kuaternarioa: ingurumen-aldaketak eta giza aztarnak UPV/EHUn (Nazioarteko aipamena. Cum laude). UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasle titularra. UPV/EHUko Letren Fakultateko Ikasketa Berrikuntza, Gizarte Proiekzio eta Euskararako Dekanordea (2022 -) eta Historia Graduko 4. mailako koordinatzailea (2018 -).

Irakaslea da UPV/EHUn 2014tik, eta bere irakaskuntza Historiaurrea Arloko berezko gaietan sartzen da. Honako irakasgai hauetako irakasle izan da: Historiaurreko Gizarte Ekoizleak (2. maila), Iberiar Penintsulako Historiaurrea (4. maila), Historiaurrea Aztertzeko Metodo Arkeologikoa (3. maila, ingelesez) eta Historiaurreko Arkeologiari eta Arkeologia Historikoari buruzko Gaiak (hautazkoa).

Kuaternarioko mikroornodunetan espezialista, bere ikerketa-ildo nagusia Kantauri aldeko Pleistozenoko paleoingurumena eta paleoekologia berreraikitzea da. Gai horiei buruz argitalpen ugari argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko aldizkarietan, espezie desberdinen penintsulako lehen aipamenak aurkezten dituzten lanak barne. Kongresu desberdinetako Batzorde Zientifikoaren kide izan da, eta 2017tik Aranzadi Zientzia Elkartearen Munibe Antropologia-Arkeologia aldizkariaren Batzorde Zientifikoko kide da. Era berean, Kantauri aldeko aztarnategi desberdinetan diziplina anitzeko hainbat ikerketa-proiektur zuzentzen eta koordinatzen ditu.