XSLaren edukia

Euskal Gramatika I25664

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25664

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Gramatika I nahitaezko irakasgaia da Euskal Ikasketak titulazioan. Haren helburua euskal gramatikaren hastapenak aztertzea da. Bereziki, gramatika deskribapenean giltzarri diren gramatika-kategorien ezaugarriak lantzen dira, beren semantika, morfologia eta sintaxiari begiraturik. Ikasgai honek euskal gramatikarako (euskararen morfologia, sintaxia, semantika) eta euskal gramatikari modu batean edo bestean lotuak diren beste ikasgaietarako oinarria eskaintzen du. Euskal Gramatika I aurrebaldintza da bigarren mailako bi irakasgairentzat: Euskal Gramatika II eta Euskal Morfologia, hain zuzen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:

M04-CM01: Euskararen gramatika-sistema ezagutzea eta deskribatzea (G001, G002, G004).

M04-CM03: Euskara modu aurreratuan ezagutzea, eta hura aplikatzen jakitea jarduera akademikoan [eta profesionalean] (G001, G004, G007).



IRAKASKUNTZAREN EMAITZAK:

HH1. Euskararen deskribapenean behar den oinarrizko terminologia erabiltzea.

HH2. Euskararen gramatika-kategoriak eta berauen ezaugarriak, morfologikoak batez ere, argi identifikatzea eta zehaztea.

HH3.Euskarazko oinarrizko testu eta korpusak aztertzea gramatika-kategoriak argi bereiziz eta berauetako bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera deskribatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Oinarrizko zenbait kontzeptu: gramatika kategoriak, gramatika funtzioak, etab.

2. Aditzaren inguruan.

3. Deklinabidea eta postposiziobidea: kasu gramatikalak, postposizioak eta postposizio konplexuak.

4. Izen sintagmaren inguruan: izen lexikoak eta IS-ren inflexioa (determinatzaileak, zenbatzaileak, izenordainak).

5. Adjektiboaren inguruan.

6. Adberbioen inguruan.

7. Konplementatzaileen (menderatailuen) inguruan.

8. Lexiko sorkuntzarako baliabideak:

8.1. Hitz elkarketa.

8.2. Eratorpena.

8.3. Bestelako baliabideak.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistrala (40 ordu) eta gelako praktikak (20 ordu).

Ordu ez-presentzialak: 60 (eskola magistralekin lotuta) + 30 (praktikekin lotuta).

Guztira: 150 ordu.



Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:

J1. Gaitegiko eduki teorikoen azalpen formala eta arrazoitze formala.

J2. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa.

J3. Edukiei lotutako lan jakinen irakurketa gidatua, analisia eta aplikazio-ariketak egitea.

J4. Gaitegiko edukiak lantzeko baliabide teknikoen erabilera.

J5. Ebaluazio jarduerak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Kurtsoan zehar egingo diren hiru froga (%30 + %35 + %35) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a) Egela plataforman eskura izanen dira eskolako adibidetegiak, ariketa orriak eta etxerako ariketak. Eskolako materialaren kopia bana izan behar da eskura Moodle-en agertu eta hurrengo eskola egunean. Horrez gain, irakasgaia prestatzeko baliagarria izan daitekeen bestelako materiala ere eskegiko da. PPT eta PDF aurkezpenak ez dira gaiaren apunteak, bestelako baliabideekin osatu behar den eskolako euskarri bat baizik.



b) Ezinbestekoa da eztabaidetan parte hartzea.



c) Irakasgaia gainditzeko behar-beharrezkoa da kurtsoan zehar egingo diren froga guztietan 4tik gora eta media 5tik gora lortzea.



d) Azken probaren bidez soilik ebaluatuko diren ikasleen kasuan, proba idatziak %100 balioko du. Irakasgaia gainditzeko azterketaren atal bakoitzean 4tik gora eta azterketa osoan 5tik gora lortzea nahitaezkoa da.



e) Ebaluazio etengabea bidez ebaluatzen hasi arren, ikasleek aukera izango dute honi uko egin eta ebaluaketa azken probaren bidez soilik egiteko, baldin eta ikasturtea hasten denetik 9. astera dagokion irakasleari ebaluazio etengabeari uko egiten dion idazkia aurkezten badiote (ikus UPV/EHUko 2016-12-15eko erabakia (2017-3-13ko EHAA)).



f) Ebaluazio ez-jarraitua egiten duten ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, astelehena, 1311, II kapitulua, 12. artikulua. 3 puntua).



g) Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ez-ohiko deialdiari uko egiteko, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, astelehena, 1311, II kapitulua, 12. artikulua. 3 puntua).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan eskegitako materiala: adibidetegiak, etxerako eta ikasgelarako ariketak, eta lanerako materiala.

Oinarrizko erreferentzia liburua Euskaltzaindiak argitaratu berri duen gramatika izango da:
Euskara Batzordea. 2021. Euskararen gramatika. Bilbao: Euskaltzaindia.

Oinarrizko erreferentzia liburua Didaktiker-ek argitaratutako Euskal Gramatika Osoa eta Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (= EGLA) izango dira. Halere, testu hauek hutsune eta akats nabariak dituzte; kurtsoan aipatuko ditugun beste informazio iturburu batzuk aztertu beharko dituzue irakasgaiaren edukia egokitzeko eta osatzeko aldean.

Lagungarria izango zaizue, halaber, E-GELA plataforman eskegita egongo den materiala: irakurgaiak, ariketak, azterketa ereduak, etab.

- Prestatutako adibidetegiak, E-GELA plataforman aurki daitezke, baina ez dira apunteak edo testu-liburuak, irakasgaiaren aurkezpen gidak baizik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko erreferentzia Euskaltzaindiaren ondoko bi gramatikak izanen dira:



- Gramatika Batzordea (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia.



- Euskara Batzordea (2021). Euskararen Gramatika. Bilbo: Euskaltzaindia.



Halaber, gramatika kategorien azterketa osatzeko zenbait testu erabiliko dugu kurtsoan, batez ere honako testu hau:



- Bosque, Ignacio. 2015. Las categorías gramaticales: relaciones y diferencias (2ª edición),

Madrid: Ed. Síntesis



- Gai bakoitzeko irakurgaien eta lan materialaren xehetasunak emango dira e-Gela plataforman.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gai bakoitzeko irakurgaien eta lan materialaren xehetasunak emango dira Egela plataforman.

Aldizkariak

1- Anuario del Seminario "Julio de Urquijo" (ASJU).
2- Euskera.
3- Fontes Linguae Vasconum (FLV).
4- Lapurdum.
5- Uztaro.

Web helbideak

Sareko Euskal Gramatika : http://www.ehu.eus/seg/

Euskaltzaindiaren webgunea: http://www.euskaltzaindia.eus
- Euskaltzaindiaren Hiztegia
- Orotariko Euskal Hiztegia
- Hizkuntza baliabideak

Euskararen Institutua: http://www.ehu.eus/eu/web/eins/home
- Adizkitegi Automatikoa
- Sareko euskal gramatika
- Ereduzko Prosa Gaur (EPG)
- Egungo Testuen Corpusa (ETC)
- Goenkale Corpusa
- Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)

TaldeakToggle Navigation

31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA ERAIKINA (1)
  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA (2)

31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA (1)

31B Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA ERAIKINA (1)
  • AULA 204 - ELURRETA ERAIKINA (2)

31B Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA ERAIKINA (1)