XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntza IV: Alemana25378

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25378
Murrizketak
Bigarren Hizkuntza IV: Alemana irakasgaian matrikula egiteko, Bigarren Hizkuntza II: Alemana irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bigarren Hizkuntza IV: Alemana hirugarren ikasturteko hautazko ikasgaia da. Bigarren Hizkuntza III: Alemana-ren jarraipena da ikasgai hau eta hizkuntza arloan azken maila, laugarren ikasturtean Bigarren Hizkuntzaren Literatura I eta II eta baita Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I eta II egin ahal izateko.



Ikasgai honetan Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera B1.1 mailako edukiak landuko dira, beti ere lau gaitasunei lotuak.



Ikasgaia Bigarren Hizkuntza I eta II: Alemana gainditu duen ikaslegoari zuzendua dago. Lehen maila haueak gaindituta, alemanierazko gaitasunak sakondu eta alemaniar kultura hobeto ezagutu nahi duen ikaslegoarentzat da bereiziki interesgarria ikasgai hau.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera B1.1 mailari dagozkion edukiak alemanieraz, beti ere lau gaitasunei lotuak.



Gradu ezberdinetan eskaintzen den ikasgaia izanik, ikasgai honetan landuko diren konpetentziak honakoak izango dira:



1. Ingeles Ikasketetako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean burutu ahalko dituzten ikasketei autonomia maila haundiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatu izana



Moduluko gaitasunak (Oinarrizko prestakuntza):

CM01- Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko adierazpen-maila altua lortzea.

CM03- Bigarren hizkuntza batetako testuak ulertzeko gai izatea.



Zeharkako gaitasunak:

G008 – Ikasitako teknika eta erramintekin bai autonomoki eta bai taldean lan egiteko gai izatea.

M06CM06 – Aniztasunaren inguruan hausnarketa kritiko eta begirunetsua garatzea.



Titulazioko gaitasunak:

G006 – Bigarren hizkuntza bateko testuen ideia nagusiak ulertu eta hizkuntza honetan bai idatziz eta bai ahoz apalki aditzera ematea.

G007 – Graduko jakintza espezifikoak beste alor eta diziplina batzutakoekin erlazionatzeko gai izatea, etorkizunean burutu daitezkeen ikasketetan aplikatzeko gai izatea, kultura eta hizkuntz-aniztasun kontestutan jarrera integratzaileak eta toleranteak faboratzeko.



2. Euskal Ikasketetako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean burutu ahalko dituzten ikasketei autonomia maila haundiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatu izana.



Zeharkako gaitasunak:

G006 – Bigarren hizkuntza bat kontestu ezberdinetan erabiltzea, hizkuntza horren literatura eta kulturaren ezaugarriak ezagutzea.

G007 – Diziplina berdin edo ezberdinetan bai autonomoki eta bai taldean lan egitea.



Titulazioko gaitasunak:

M01CM02 – Bigarren hizkuntza batean bai idatziz nola ahoz komunikatzeko gai izatea.

M01CM06 - Bigarren hizkuntza batetako testuak ulertzeko gai izatea.



3. Filologiako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean burutu ahalko dituzten ikasketei autonomia maila haundiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatu izana.



Zeharkako gaitasunak:

G008 – Filologiako ezagutza espezifikoak beste alor batzutako jakintzekin erlazionatzea.



Gaitasun hauekin erkatuak daude Ikaskuntza Emaitzak:



IE1: hizkuntza estandarrean idatziz eta ahoz uler ditzake eduki garrantzitsuenak, gai ezagunei buruz bada lana, eskola, denbora librea, bidaia, etabarren inguruan (Ingeles Ikasketak: CB5, CM01, G06;Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologia: CB5, G002, M15CM02).



IE2: Bidaia eta eguneroko bizitzako egoera gehienetan arazorik gabe parte har dezake, edota gai ezagunei buruzko elkarrizketetan parte hartu, adibidez hobbiei, lanari, familiari buruzko elkarrizketetan, bere eritzia espontaneoki adieraziz. (Ingeles Ikasketak:CB5, CM01,CM03, G08, M06CM06, G007; Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologia: CB5, G002, G008, M15CM02, M15CM03).



IE3: bai idatziz eta bai ahoz testu koherenteak sor ditzake intereseko gaiei buruz, baita eskutiz edota mezu elektronikoak esperientzia edota inpresioei buruz. (Ingeles Ikasketak:CB5, CM01,CM03,

G08, M06CM06, G007; Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologia: CB5, G002, G008, M15CM02,

M15CM03).



IE4: Bai idatziz bai ahoz gramatika egitura eta esamolde sorta nahiko zabala eta egoera bakoitzerako egokiak erabiltzen ditu. (Ingeles Ikasketak: CB5, CM01,G007, G008; Euskal Ikasketak: CB5,G006, M01CM02, M01CM06; Filologia: CB5, G002, G008, M15CM02).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Komunikaziozko edukiak:



Reiseplanung und Verkehrsmittel, Reklamation Reisegepäck, Verkehrsunfall und Versicherung, über Sehenswürdigkeiten und Kulturveranstaltungen sprechen, Postsendungen und Beschwerden bei der Post, Schulsystem in Deutschland, über die Natur sprechen, mit der Natur arbeiten.



Gramatikako edukiak:



Konjunktiv II, Komparativ und Superlativ, Relativsätze mit ‚wo’, Passiv mit Perfekt, Passiv mit Modalverben im Präteritum und Präsens, Zustandspassiv, Partizip Perfekt als Adjektiv, Adjektivdeklination im Genitiv, Infinitivsätze, Alternative mit ‚entweder...oder’, Indefinitartikel und –pronomen mit ‚irgend-‚ Irreale Konditionalsätze mit ‚wenn’, Kausale Verbindungen mit ‚wegen’ und ,nämlich’, Konzessive Haupt- und Nebensätze, Finalsätze, Präpositionalpronomen ,da(r)-‚ Partizip Präsens als Adjektiv.

MetodologiaToggle Navigation

- Alemanierazko gramatika egituren azalpena

- B1 mailako ahozko testuak entzutea

- Gramatikako ariketak egitea

- Alemanieraz hainbat komunikazio egoera prestatzea

- Alemanieraz testu konplexuak irakurtzea

- Ikasgaiari dagokion mailako testu konplexuak idaztea

- Hiztegia lantzeko ariketak egitea

- Alemaniar kulturaren inguruko hainbat gai aurkeztea



Ikasgelan DaF Kompakt neu (B1) liburua landuko da, ikaslegoak autonomoki erabili eta landu beharko du berau.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Asistencia y participación activa (mínimo de 75% en clase) (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak BI EBALUAZIO SISTEMAren artean aukeratu ahalko du:



A) EBALUAZIO JARRAITUA: gutxienez saioen % 60ra joaten diren ikasleei aplikatu ahal zaie.



Gaitasunak tresna hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira, horietako bakoitzari azken notaren ehuneko jakin bat esleituta:



- Ebaluazio jarraitua: irakasgaiaren notaren % 60.



- Banakako lanak: % 50



- Parte hartze aktiboa: asistentzia (gutxienez % 60) eta jarrera, hautazko lanak egitea, etab.: (%10)



- Azken proba: ikasgaiaren nota osoaren % 40. Atal hauek izango ditu:



- Ahozko azken proba: (% 10)

- Idatzizko azken proba: (% 30)



Ebaluazio irizpideak:



Idatzizkoari dagokionez: konjugazio eta deklinabidean zuzentasuna; hiztegiaren erabilera egokia; egitura sintaktikoen erabilera egokia; ortografia zuzena; testu mota ezberdinei dagozkien arauak modu egokian erabiltzea; eginkizunari dagokion forma eta eduki zuzenak erabiltzea.



Ahozkoari dagokionez: jariotasuna; egituraketa gramatika zuzena; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:



Ebaluazio jarraituko sisteman parte hartu ezin duen ikasleari dagokionez, eskuraturiko konpetentziak eta ezagutzak erakutsi ahalko ditu lauhilekoaren amaieran proba bakar bat eginez. Proba horrek ikasgaiaren notaren % 100 balioko du. Kasu horretan, ikasleak irakasgaiaren arduradun den irakasleari idatzi bat aurkeztu behar dio gehien jota 9 asteko epean, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita ikastegiko egutegi akademikoa kontuan hartuta.



B) AZKEN EBALUAZIOA: ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleei aplikatu ahal zaie. Ikasle hauek lauhileko amaierako proba bakar bat egingo dute, fakultateak horretarako finkatutako egunetan. Beren gaitasunak tresna hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira, horietako bakoitzari azken notaren ehuneko jakin bat esleituta:



- Idatzizko azken proba (%80): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena eta gramatika



Ebaluazio-irizpideak: entzundakoaren ulermen egokia; irakurritakoaren ulermen egokia; zuzentasun gramatikala; hiztegia; sintaxia; ortografia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea.



- Ahozko azken proba (%20): idatzizko proba amaitutakoan egingo da.



Irizpideak: zuzentasun gramatikala; jarioa; hiztegia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



BI SISTEMETARAKO OHARRAK:



a. OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMAKO IKASLEENTZAT: ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio, dagokion irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren irakasle arduradunari.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMAKO IKASLEENTZAT: azterketen data ofizialetan zehaztutako probetara ez aurkezteak deialdi horri automatikoki uko egitea ekarriko du.



b. MATERIALAK, TRESNAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA



Entregatu edo zuzendu beharreko idazlanen bat gelan eginez gero, ikasleak hiztegi elebiduna (on-line edo paperean), testu-liburua eta gelako apunteak soilik erabili ahalko ditu. Haatik, tarteko probetan nahiz azken azterketan (idatzizkoan nahiz ahozkoan) ezin izango da bitarteko bibliografikorik erabili ezein euskarritan (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), ez gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak), ezta ikasleak bildutako edo irakasgaiaren arduraduna den irakasleak emandako materialik ere (klaseko apunteak, fotokopiak...).



c. IRUZURREZKO PRAKTIKAK



Halaber, edozein probatan kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «gutxiegi» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzari dagokion erantzukizuna alde batera utzi gabe. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio. Era berean, edozein ebaluazio-probatan iruzurrezko praktika nabarmena (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) gertatu dela antzemango balu, irakasleak lan horri «gutxiegi» kalifikazioa jarri ahalko dio.



d. KALIFIKAZIOA BERRIKUSTEA:



Behin behineko kalifikazioa GAURen argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data horretatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMA bidez egingo da soil-soilik.

Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak ondoko tresnen bidez ebaluatuko dira, eta adierazitako amaierako notaren ehunekoa esleituko zaio tresna bakoitzari:



- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - %80*

Testu ulermen ariketa (RA2b, RA2b, RA2c, RA6b), entzumen ariketa (RA1b, RA6b), gramatikari eta hiztegiari buruzko askotariko ariketak (RA5a, RA5b, RA6b), nahitaezko liburu baten bakarkako irakurketaren kontrol ariketa (RA8a, RA9, RA10), idazlana (RA4, RA5, RA6c, RA9)



- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - %20*

Bakarrizketa jarraitua (RA3b, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a), bi hautagaien arteko elkarrizketa (RA1a, RA3a, RA3c, RA5a, RA5b, RA6a, RA6b, RA7a)



*Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu beharko ditu ikasleak (amaierako idatzizko proba eta amaierako ahozko proba). Bestela, amaierako nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnen nota edo notetatik ondorioztatuko da soilik.





BI DEIALDIETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO OHARRAK:



a. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

- Formaren eta edukiaren egokitasuna lanak/probak egitean.

- A1.2 eta A2.1 (HEEMB) mailei dagokien zuzentasun maila gramatikan, hiztegian, ortografian, ahoskeran, ahozko eta idatzizko jariotasunean, eta ahozko eta idatzizko ulermenean.



b. UKO EGITEA AZKEN AMAIERAKO EBALUAZIOARI

Deialdiari uko eginez gero, ez-aurkeztua kalifikazioa emango da.

Ikaslea azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, deialdiari uko egin zaiola ulertuko da.



c. MATERIALAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA

Bi probak egitean, ezin izango da erabili baliabide bibliografikorik (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak) edo ikasleak bildutako edota irakasgaiaren irakasle arduradunak emandako materialik (klaseko apunteak, fotokopiak, etab.).



d. IRUZURREZKO PRAKTIKAK

Proba batean kopiatu egin dela frogatzen bada, ez-gainditutzat kalifikatuko da iruzurra egin duen ikaslearen (edo ikasleen) azterketa, dagokion erantzukizunaren kalterik gabe. Iruzurra proba egin bitartean frogatzen bada, azterketa utzi beharko du iruzurgileak.

Gainera, ebaluazio tresna bat zuzentzean agerian gelditzen denean iruzur egin dela eta horrek eragina izan duela emaitzan (plagioa, kopiaketa, nortasun ordezpena, etab.), lana suspenditu ahal izango da, arrazoiak behar bezala azalduta.



e. KALIFIKAZIOAK BERRIKUSTEA

Amaierako kalifikazioak GAURen argitaratu ondoren, haiek berrikusteko data ofiziala finkatuko da, eta hortik kanpo ez da kalifikaziorik berrikusiko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Motive B1
2. Irakasleak prestatutako materialak, eGelara igoko direnak
3. Argitaletxe ezberdinetako baliabideak
4. Hiztegi elebidunak eta hizkuntzen ikaskuntzarako bestelako tresna digitalak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (2002). Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Castell, Andreu y Brigitte Braucek (2000). Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Rusch, Paul y Helen Schmitz (2008). Einfach Grammatik - Gramática del alemán con ejercicios - Niveles A1 hasta B1. Berlin: Langenscheidt.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Clamer, Friedrich y Erhard G. Heilmann (2007). Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen, Übungen. Niveau A2 - B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.

Dinsel, Sabine y Susanne Geiger (2009). Großes Übungsbuch Deutsch: Grammatik. Ismaning: Hueber.

Dreyer, Hilke y Richard Schmitt (2009). Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.

Fandrych, Christian y Ulrike Tallowitz (2012). Klipp und Klar. Übungsgrammatik Grundstufe Deutsch. Stuttgart: Klett.

--- (2002). Sage und schreibe. Übungswortschatz Grundstufe Deutsch. Stuttgart: Klett.

Helbig, Gerhard y Joachim Buscha (1992). Übungsgrammatik Deutsch. Berlin/München: Langenscheidt.

Hering, Axel et al. (2009). Übungsgrammatik für die Mittelstufe: Deutsch als Fremdsprache. Ismaning: Hueber.

Luscher, Renate (1998). Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.

Reimann, Monika (2011). Grundstufen-Grammatik für DaF. Hueber: Ismaning

Aldizkariak

Deutsch Perfekt

Web helbideak

http://www.grammatiktraining.de
http://www.canoo.net
http://hypermedia.ids-mannheim.de
http://www.goethe.de
http://www.slf.ruhr-uni-bochum.de

TaldeakToggle Navigation

71 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)