Espainiako/Euskal Herriko eta Mundu Osoko Literatura Garaikidea25358
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Euskal Ikasketetako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25358
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
EUSKAL HERRIKO ETA MUNDU OSOKO LITERATURA GARAIKIDEA
-Euskal Literatura eta Literatura Unibertsalaren kontzeptu eta identitateei buruzko hausnarketa egin.
-Euskal Literaturaren sormen-eskola nagusien irakurketa kritikoa landu, betiere Literatura Unibertsalaren sormen-eskola nagusiekin irakurketa konparatiboa eginez.
-Era berean, Garaiko Euskal Literaturaren bilakaera aztertu, inguruko literaturekin izan dituen harremanen irakurketaren bidez.
-Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu, eta praktikan jarri.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Moduluko gaitasuna: M24 - Europar Literatura eta Kultura
CM01: Literatura nazionalen adierazpenak historikoki eta europar kulturaren testuinguruan kokatzeko gai izatea.
CM04: Literaturako, kulturako eta filosofiako topikoekin lotutako gaiei buruzko testu laburrak eta ongi egituratuak modu ulerkorrean irakurtzea, ahoz azaltzea, eztabaidatzea, modu kritikoan baloratzea eta modu arrazoituan idaztea.
CM06: Norbere proiektu akademiko eta profesionala garatzea, aniztasuna, genero-berdintasuna eta kultur askotarikotasuna aintzat hartuta.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.- Euskal Literatura eta Literatura Unibertsalaren kontzeptuak
2.- Diskurtso narratiboen azterketa kritikoa: iruzkin literarioa egiteko baliabideak
3.- XIX. mendea: Erromantizismoa, Errealismoa, Erromantizismo-ostea: Poe eta Mirande,
4.- Euskal narraziogintza garaikidea
4.1.- Bidaia literarioak eta irakurketen garrantzia testu sorkuntzan: Melville, Coleridge eta Sarrionandia.
4.2.- Subjektibitatea errealismoaren abiapuntu: Txekhov, Carver, Cano.
4.3.- Giza balioen krisialdia literatura garaikidean: Kafka, Zaldua eta Linazasoro.
5.- Euskal nobelagintza garaikidea:
5.1.- Esperimentalismoa euskal literaturan: Saizarbitoria eta arte piktorikoen arteko testuartekotasuna.
6.- Euskal Literaturako joera berriak: bazterrekoak, gatazkarenak, memoria literarioak...
MetodologiaToggle Navigation
-Gaitegiko eduki teorikoen azalpen eta argudiaketa
-Eduki teorikoak barneratu eta aplikatzeko euskal literatura garaikideko lanen irakurketa eta azterketa literarioa
-Literatura unibertsaleko eta euskal literatura garaikideko lanen azterketa konparatiboak bideratzeko eskolan eztabaidak eta iritzi-trukeak sustatzeko ariketak
-Talde lan bideratua eta ahozko aurkezpen laburra
-Euskal literatura garaikideko obra esanguratsuen irakurketa indibiduala
-Iruzkin literario eta konparatiboak egitea
-…
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 90
- Banakako lanak (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasgaiaren ebaluazio sistema “etengabeko ebaluazioa” deritzona izango da.
Bestalde, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.
Ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.
OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio jarraia egin dutenen kasuan, irakasleak hala erabakitzen badu ezohiko deialdian ere ebaluazioa sistema bera mantendu dezake.
Beste kasu guztietan, 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.
OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Irakasleak aukeraturiko testu eta obrak irakurri beharko dira.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Aldekoa, Iñaki; Euskal literaturaren historia, Erein, 2008.
Aldekoa, Iñaki; Olaziregi, Mari Jose. Literatura Unibertsala (XVIII-XIX-XX. mendeak), EIZIE-Erein, 2000.
Llovet, Jordi (arg.); Lecciones de Literatura Universal. Cátedra, 1995.
Olaziregi, Mari Jose; Euskal eleberriaren historia. Labayru/Amorebieta, 2002.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Bloom, Harold, El canon occidental, Anagrama, 2001.
Eco, Umberto; Seis paseos por los bosques narrativos, Lumen, 1997.
Nabokov, Vladimir; Curso de literatura europea, Grupo Zeta, 1997.
Olaziregi, Mari Jose; Euskal eleberriaren historia, Labayru/Amorebieta-Etxano, 2002.
Uribe, Kirmen (bil.); Azken aldiko euskal narratiba, UEU, 2001.
Urkizu, Patri (koord.); Historia de la Literatura Vasca, UNED, 2000.
Villanueva, Darío (bil.); Avances en Teoría de la Literatura, USC, 1994.
Zabaleta, J., et al; Literatura Unibertsala. Lur Hiztegi Tematikoa, Lur, 2000.
Aldizkariak
-Hegats
-Egan
-ASJU
-Lapurdum
-Euskera,
-RIEV
-Fontes
-Oihenart
-Uztaro
-Senez
-Ustela
-POTT
-Susa
-Oh Euzkadi!
Web helbideak
http://www.452f.com/
www.armiarma.com
www.basqueliterature.com
www.ehu.es/ehg/literatura/
www.euskaltzaindia.net/index.php?
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 11:00-13:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 105 - ELURRETA ERAIKINA (1)
- AULA 105 - ELURRETA ERAIKINA (2)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 13:30-15:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 105 - ELURRETA ERAIKINA (1)