XSLaren edukia

Euskal Fonetika eta Fonologia II25673

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25673

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Fonetika eta Fonologia II ikasgaia Euskal Ikasketak graduko 3. mailako derrigorrezko ikasgaia da eta Euskal Fonetika eta Fonologia I ikasgaiari ematen dio jarraipena. Hartan fonetikaren oinarriez ikasitakoa honetan analisi fonologikorako erabiliko da, horretarako behar den teoria osagarria ikusiko delarik analisiak aurrera egin ahala. Euskara desberdinetatik abiatuz, ikaslea analisi fonologikoa egiteko trebatzea da ikasgaiaren helburua, baita euskararen fonologiaren ikuspegi orokorra izatea ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:



M02CM01:Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez. G001 (MEC1,4), G002 (MEC1,3), G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4)



Gaitasuna bereganatzeko ondoko ikasketa emaitzak lortu nahi dira:

IE1: Euskarazko hots biltegiaren berri ematen, euskarak egiten dituen aukeraketa paradigmatikoak deskribatuz eta hizkeren arteko desberdintasunak aipatuz.

IE2: Euskararen bilakabide sintagmatikoak azaltzen, txandakatzeak detektatuz eta bilakabideak proposatuz, aldaera geografikoak eta hizkera erregistro desberdinak kontuak hartuta.

IE3: Bilakabide eta erregelen arteko desberdintasunen berri ematen, justifikatzen eta argumentatzen.

IE4: Euskararen prosodiaren zer-nolakoak adierazten eta justifikatzen.

IE5: Datuetatik hipotesiak planteatzeko eta hipotesi linguistikoentzako datuak eskaintzeko gaitasuna erakusten.





M02CM02: Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea. G002 (MEC1,3), G003 (MEC1,2,4,5), G007 (MEC2,4,5).



IE6: Teoria fonologiaren oinarriak deskribatzen eta azaltzen, eta teoriak denboran zehar izandako garapen orokorraren berri ematen.

IE7: Fonologiaren erabilera esparruak definitzen.

IE8: Prosodiaren oinarriak deskribatzen.

IE9: Eztabaida fonologikorako tresnak erakusten irakurgaiak kritikoki landuta.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Sarrera. Fonetika-fonologia inguratuz.



2.- Tasun fonetikoak eta unitate fonologikoak. Euskararen fonemak.



3.- Bilakabide fonologikoak.



4.- Fonologia eta morfologia. Erregela morfonologikoak.



5.- Prosodia.



6.- Fonologiaren erabilera esparruak egungo euskaran.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat metodologia erabiliko dira aurrez ezarritako emaitzak lortzeko.

Atal ia guztietan eskola teoriko-magistralak erabiliko dira, saio praktikoekin osatuta.

-Eskola teoriko magistralak. Saiorik gehienetan (praktika saioak ez direnean) irakasleak

irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, eta ikasleek edukien inguruko galderak egin eta

zalantzak argitzeko aukera izango dute. Gaitegia azaltzeko irakaslearen azalpenez gain,

egokitutako testu hautatuak ere erabiliko dira.

Bide horretan, taldeen arteko artikulu zientifikoen analisia ere egingo da eskola molde

hauetan, eztabaida fonologikoaren zer-nolakoez jabetzeko.

-Eskola praktikoak. Alderdi praktikoa lantzeko saio bereziak egingo dira laborategian.

Oso garrantzitsua da ostegunetako saio hauen eta astelehenetako eskolen arteko loturez ohartzea.

-Eskolaz kanpoko jarduerak. Eskolaz kanpoko jardueratzat hartzen dira apunteen osaketa

eta eskola teorikoen zein praktikoen prestaketa, baita nahitaezko irakurgaiaren prestaketa eta

lanketa ere.

-Tutoretzak. Irakaskuntza emaitzak lortzeko tutoretza orduak eskaintzen dira aurrez ezarritako ordutegian (ikus GAURen). Horiez gain, klaseak ere baliatzen dira ikasleek izan

ditzaketen zalantzak argitu ahal izateko.

-Ebaluazioa. Azken azterketaz gain, ebaluazioan sartzen diren bi zeregin gehitzen dira:

nahitaezko irakurgaia eta datuen analisia. Nahitazko irakurgaiean taldeka ikaskideen aurrean egin

behar den aurkezpena egin aurretik irakaslearekin hitzordua izan behar dute nahitaez lanaren

hasierako kontrola egiteko; irakasleak ikusiko du irakurria duten edo ez eta dituzten zailtasunak

eta zalantzak. Irakaslearen kontrol modukoa da eta era berean, berehalako feedbacka ematen zaie.

Datuen analisiari dagokionez, saio praktikoetan eskolan bertan burutuko den zeregina da,

2-3nakako taldeetan. Entregatu beharreko klaseko ariketa gisa planteazten denez, irakaslea

etengabe eskura dute zailtasun eta zalantzetarako, berehalako feedbacka emanez.

Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu,

garapena online modalitatea erabiliko da Webex programaren bidez, posta elektronikoa eta eGela

ere erabiliz.



Ikasleek eGela plataformaren bidez lortu ahal izango dute irakaslearen informazioa. Ikasleek bide horretatik eskuratu ahal izango du klaserako materiala, hala nola beharrezko diren testuak, irakurgaiak, programak eta bestelakoak. eGela plataformaren bidez emango dira, era berean, oharrak, berriak, aldaketak eta bestelakoak ere.

Gai nagusienetako ariketa zenbait “Euskal Fonetika eta Fonologia lantzeko ariketak” liburuan aurki daitezke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

iIrakasgai honek bi ebaluazio sistema ditu: batetik ebaluazio jarraitua eta bestetik azken ebaluazioa.



Ebaluazio jarraituan kalifikazioa era honetan lortzen da:

-Idatzizko froga (gaien analisia)

-Idatzizko froga (datuen analisia)

-Talde lana (nahitaezko irakurketa baten aurkezpena)

Irakasgaia gainditzeko hiru zereginak egin behar dira eta hirurak gainditu behar dira.



Nahitaezko irakurgaiaren froga ikaskideen aurrean egindako aurkezpena izango da; azaro erdi-amaiera aldera. Gaien analisiari dagokion idatzizko froga urtarrilean izango da, fakultateak jarritako datan. Datuen analisiari dagokion froga praktika saioetan burutuko da ikastaroan zehar eta

abendu aldera jasoko da zeregina.

Aldaketaren bat balego, eskolan adieraziko da eta eGelaren bidez ere jakinaraziko da.



Azken ebaluazioa edo ebaluazio ez jarraitua egin ahal izango dute ikasleek, horretarako irakasleari dagokion idazki ofiziala aurkeztu behar dio lehenengo bederatzi astetan.

Ikastaroaren kalifikazioa modu honetan lortuko da:

-Nahitaezko irakurgaia (%10)

-Gaien analisia (%60)

-Datuen analisia (%30)

Datuen analisiari dagokionez, klaseko azken egunean (abenduaren 22an) ikasleak irakasleari

entregatu beharko dio banaka egindako hizketaren analisi fonologikoa. Azterketa egunean ahozko

aurrez aurrekoa adostuko du irakaslearekin aurkeztutako analisi fonologikoa defendatzeko.

Abenduaren 12rako komeni da irakaslearekin adostea zein hizkeraren azterketa egin behar den.

Ezinbestekoa izango da gaiei eta analisiari dagozkionetan gutxieneko emaitza lortzea ikastaroa gainditzeko.



Ohiko deialdiari uko egin nahi bazaio, nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian gainditu beharreko frogak ondokoak dira:



-Nahitaezko irakurgaia (%10)

-Gaien analisia (%60)

-Datuen analisia (%30)

Azterketa idatzia eta nahitaezko irakurgaia azterketa egunean bertan egin behar dira.

Datuen analisiari dagokionez, ikasleak Fakultateak jarritako data baino astebete lehenago

irakasleari entregatu beharko dio banaka egindako hizketaren analisi fonologikoa. Azterketa

egunean ahozko aurrez aurrekoa adostuko du irakaslearekin aurkeztutako analisi fonologikoa

defendatzeko.

Maiatz erdialderako komeni da irakaslearekin adostea zein hizkeraren analisia egin behar

duen

Ezinbestekoa izango da gaiei eta analisiari dagozkionetan gutxieneko emaitza lortzea ikastaroa gainditzeko.



Aldaketaren bat balego, eGelaren bidez ere jakinaraziko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oñederra, L. & O. Jauregi. 2015 Euskal fonetika-fonologiaren ikasketarako gaiak. UPV/EHU.
Eskoletan landuko diren irakurgaiak eta egingo diren zenbait ariketa eskuliburuan aurki daitezke. Esteka honetatik lortu daiteke: https://ikasmaterialak.ehu.eus/hizkuntza-ikasketak/euskal-fonetika-fonologia

Oñederra, L. 2004. Fonetika fonologia hitzez hitz. UPV/EHU. Ikasgaia jarraitzeko nahitaezko liburua da.

Hualde, J. I. 2003. Segmental phonology. In J. Ortiz de Urbina & J. I. Hualde (arg.). A Grammar of Basque. Mouton de Gruyter, 15-72. Euskararen fonologiaren alderdi segmentala lantzeko irakurri behar da.

Zenbaiten artean. 2011: Linguistic Typology 15(2) aleko fonema inbentarioaren inguruko eztabaida. Klasean banatuko dira artikuluak (egelan ere badaude).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Clark, John/Colin Yallop. 1990. An Introduction to Phonetics and Phonology. Oxford &

Cambridge (Ma): Basil Blackwell.



Donegan, Patricia. 1995. The innateness of phonemic perception. Proceedings of the 24th Western Conference on Linguistics (Volume 7). Vida Samiian / Jeanette Schaeffer, eds. Fresno, CA: Dept. of Linguistics, California State University, 59-69.



Fischer-Jörgensen, Eli. 1975. Trends in Phonological Theory. Copenhagen: Akademisk Forlag.



Michelena, Luis [1961, 1977]1985. Fonética Histórica Vasca. San Sebastián: Seminario Julio de Urquijo de la Excma. Diputación de Guipúzcoa. [FHV]



Nathan, Geoffrey S. 2008. Phonology. A Cognitive Grammar Introduction. Ámsterdam/Philadelphia: John Benjamins.



Oñederra, Miren Lourdes. 2004. Fonetika Fonologia Hitzez Hitz. Bilbao: UPV-EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Clark, John/Colin Yallop. 1990. An Introduction to Phonetics and Phonology. Oxford & Cambridge (Ma): Basil Blackwell.

Donegan, Patricia/Geoffrey Nathan. 2015. Natural phonology and sound change. in: Honeybone, Patrick/Salmons, Joseph C. (eds.): The Handbook of Historical Phonology. Oxford: Oxford University Press.

Donegan, Patricia/David Stampe. 2009. Hypotheses on Natural Phonology. Poznan Studies in Contemporary Linguistics, 45/1, 1-31. http://phonology.wordpress.com (eskubiko zutabeko estekan).
Hualde, José Ignacio.1991. Basque Phonology. London and New York: Routledge.

Hurch, Bernhard. 1996. Accentuations. Natural Phonology: the State of the Art. Mouton de Gruyter, 73-96.

Kelly, John / John Local. 1989. Doing Phonology. Manchester & New York: Manchester University Press.

Lass, Roger. [1984] 1985. Phonology. An Introduction to Basic Concepts. Cambridge: Cambridge University Press. [rpt. 1985].

Odden, David. 2005. Introducing Phonology. Cambridge University Press.

Smith, R. Edward. Natural Phonology of Japanese. http://phonology.wordpress.com (Revised and amended version of Ph.D. dissertation presented at the University of Hawaii, December 1980).
Trask, R. L. 1996. A Dictionary of Phonetics and Phonology. London / New York: Routledge.

Aldizkariak

ASJU
Fontes Linguae Vasconum
Language
Phonology
Linguistic Inquiry
etc.

Web helbideak


http://linguistics.berkeley.edu/PhonLab/users/ohala/index3.html. (J. Ohalaren saregunea)

http://www.langsci.ucl.ac.uk/ipa (IPAren saregunea)

http://phonology.wordpress.com (Fonologia Naturalaren blog-a)

http://www.linguistics.ucla.edu (UCLA Phonological Segment Inventory Database)

http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

15:00-17:00 (1)

1-15

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA ERAIKINA (1)
  • AULA 103 - ELURRETA ERAIKINA (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)