XSLaren edukia

Irakasleak

ISABEL ETXEBERRIA RAMIREZ

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
isabel.etxeberria@ehu.eus

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustoko Unibertsitatean. Bere lan ibilbidearen hasieran euskararen irakaskuntzan eta itzulpengintzan aritu zen nagusiki. 2007az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu irakasle: 2007-2009 bitartean Bilboko Irakasle Eskolan, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean, Hizkuntz Trebetasunen Garapena ikasgaia irakasten; eta 2011z geroztik Letren Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean, Itzulpengintza eta Interpretazioa graduko zenbait ikasgai irakasten (Itzulpen Praktikak ES-EU konbinazioan, Euskal Itzulpenaren Historia eta Itzulpen Teoria, nagusiki).



Itzulpengintza arloan, hiru liburu hauek itzuli ditu: John Deweyren Artea esperientzia gisa (Pentsamenduaren Klasikoak, 2010), Antonio Damasioren Descartesen hutsegitea (ZIO bilduma, UPV-EHU, 2012) eta Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Literatura Unibertsala bilduma, Erein-Igela, 2018). 2017az geroztik Senez aldizkariko batzorde editorialeko kidea da.



Gaur egun, “Euskaratutako prosa eta euskaraz sortutakoa: ezaugarri linguistiko-estilistikoen erkaketa” izenburuko tesia egiten ari da.