XSLaren edukia

Irakasleak

SVETLANA ZIMNUKHOVA TOLMACHEVA

Ezagutza arloa
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
EUSKARA INSTITUTOA
Posta elektronikoa
svetlana.zimnukhova@ehu.eus

Irakasle eta hizkuntzalariaren karrera bukatu zuen 2005. urtean Omskeko Estatuko Unibertsitatean (Errusia). 2011. urtean, “Aditz gabeko joskera eliptikoak eta beren lotura hizkuntzaren gramatikako sistemarekin” izenburuko doktorego tesia defendatu zuen Altaiko Estatuko Unibertsitatean (Errusia). Bere ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean homologatu zituen, hurrengo tituluak lortuz: Ingeles Filologian lizentziatua eta Filologian doktorea. 2015. urtean EHUk eta BCBLek elkarrekin antolatutako Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa masterra bukatu zuen. Master programa hartan ikasten ari zen bitartean, elebidunek euren hizkuntza nagusia zein den eta gramatikako generoa nola prozesatzen duten ikertu zuen. Orain Gogo Elebiduna ikerketa taldearen kidea denez (EHU), ikerketa lerro hauek lantzen ari da: dependentzia sintaktikoak gaitasun linguistikoa altua daukaten hiztun natibo eta ez-natiboengan eta hizkuntzarteko aktibazioa L2ko prozesamenduan. Irakaskuntzari dagokionez, hizkuntza teknikoa da bere ardatza, izan ere klaseak ematen dizkie bai Ingeneritza bai Ekonomia eta Enpresa fakultateen graduetako ikasleei (Gipuzkoako Campusa).