XSLaren edukia

Zirkuitu Elektrikoak27857

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27857

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3040
Gelako p.1530
Laborategiko p.1520

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zirkuitu Elektrikoak irakasgaia Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren barne dago, Industria Adarrarekin Bat Datorren moduluan, zeinek Ingeniaritza Industrialeko esparruaren titulazioekin bat datozen irakasgaiak barne baititu. Bigarren ikasmailako nahitaezko irakasgaietako bat da, eta lehenengo lauhilekoan irakasten da, ondoren irakasten diren elektrizitate eta elektronikaren arloko irakasgaiei aurre egin ahal izatea bere helburua delarik. Ingeniaritza Elektriko saileko irakasleek irakasten dute.



Zirkuitu Elektrikoak sistema elektriko eta elektronikoei sarrera emateko erabiltzen den irakasgaia da. Teknologia elektrikoen hastapen eta ezaugarri garrantzitsuenei ikuspuntu orokor bat ematea da bere helburu nagusia. Lehenengo, elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak aztertzen dira eta zirkuitu elektrikoen analisirako oinarrizko erremintak garatzen dira. Ondoren, mendeko iturriei dagozkien ereduen ezaugarriak eta sare elektrikoen analisirako teorema garrantzitsuenen erabiltzea lantzen dira. Bestalde, sare trifasikoen analisi eta diseinurako funtsezko oinarriak sartzen dira, haien artean muntaiak, neurketa-aparatuak eta mota honetako sareekin lotura dituzten gailuak nabarmenduz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

EZAGUTZAK EDO EDUKIAK:

RCO1: Graduatua gai izango da oinarrizko eta berariazko ikasgaien kontzeptuak eta teknikak identifikatzeko, ingeniaritzako metodo, teoria eta tresna moderno berriak ikasi ahal izateko, behar den besteko moldakortasuna emanez bere lanbidean jardutean egoera berrietara egokitzeko.

RCO2: Graduatua gai izango da zirkuitu elektrikoen, makina elektrikoen, behe-tentsioko eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoen, eta baita, energia sortzeko eta biltegiratzeko teknologien oinarriak deskribatzeko.



GAITASUNAK:

RC4: Graduatua gai izango da metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzeko: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, eta hipotesiak eta irtenbideak planteatzea energia berriztagarrietako ingeniaritzaren berezko ereduak erabiliz.



ESPEKTRO ZABALEKO TREBETASUNAK EDO ABILEZIAK:

HE1: Graduatua gai izango da arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz konpontzeko.

HE5: Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.

HE6: Graduatua gai izango da ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko, etengabeko prestakuntza gauzatuz, baita ondorengo ikasketei ekiteko ere, autonomia maila handiarekin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- ZIRKUITU ELEKTRIKOEN SARRERA.

Gai honetan, oinarrizko gailu elektrikoak, zirkuitu elektrikoen oinarrizko legeak, analisi nodala, sare-korronteen metodoa eta korronte zuzenean harilen eta kondentsadoreen jokamoldea deskribatuko dizkigute.

1.1: Zirkuitu elektrikoen oinarrizko legeak.

1.2: Begizta-korronteen metodoa.

1.3: Zirkuitu erresistiboak.

1.4: Zirkuitu induktiboak.

1.5: Harilen portaera korronte zuzenean.

1.6: Kondentsadoreen portaera korronte zuzenean.

1.7: Kondentsadore baten karga eta deskarga.

1.8: Elkarketa ezberdinen kapazitate baliokidea.

1.9: Erresistentziak eta kondentsadoreak osatzen dituzten korronte zuzeneko sareen analisia.

1.10: Thévenin eta Norton-en teoremak.



2. GAIA.- UHIN-FORMA PERIODIKOAK.

Gai honetan, uhin-formen oinarrizko ezagutzak, funtzioen batez besteko balioa eta balio eraginkorra, anplitude-faktorea eta forma- edo kizkur-faktorea ikasiko ditugu.

2.1: Uhin-forma periodikoen oinarrizko kontzeptuak.

2.2: Funtzio periodikoen batezbesteko balioa.

2.3: Funtzio periodikoen balio efikaza.

2.4: Anplitude faktorea.

2.5: Forma-faktorea edo kizkurra.

2.6: Sinuak eta kosinuak dituzten funtzioen balio efikaza.



3. GAIA.- ZIRKUITUEN ANALISIA, KORRONTE ALTERNOAN.

Gai honetan, berriz, inpedantzien oinarriak, sorgailu sinusoidalek kitzikatutako zirkuituak, fasore-kontzeptua eta bere aplikazioak, potentzia aktiboa, potentzia erreaktiboa eta itxurazkoa, potentzia-faktorea, potentzia-faktorearen zuzenketa eta mendeko iturriak dituzten zirkuituak landuko ditugu.

3.1: Inpedantzien oinarrizko ezagutzak.

3.2: Sorgailu sinusoidalek kitzikatutako zirkuituak.

3.3: Fasorearen kontzeptua eta aplikazioak.

3.4: Potentzia elektrikoa.

3.5: Potentzia aktiboa, potentzia erreaktiboa eta itxurazko potentzia.

3.6: Potentzia konplexua.

3.7: Boucherot-en teorema.

3.8: Potentzia-faktorearen zuzenketa.

3.9: Mendeko iturri-motak.

3.10: Mendeko iturrien bidez gailuen modelizazioa.

3.11: Thévenin eta Norton-en teoremak, mendeko iturriekin.

3.12: Mendeko iturriekin osatuta dauden sareak aztertzeko metodologia.



4. GAIA.- OINARRIZKO TEOREMAK.

Gai honetan, zirkuitu elektrikoak ebazteko oso erabilgarriak diren hainbat teorema eta teknika aztertu eta landuko ditugu.

4.1: Sare elektriko linealen analisia.

4.2: Gainjartze teorema.

4.3: Potentziaren transferentzia maximoaren teorema.

4.4: Beste teorema batzuk.



5. GAIA.- SISTEMA POLIFASIKO OREKATUAK.

Gai honetan, sistema elektriko trifasikoak aztertuko ditugu; hain justu, era honetako sistemetan ohikoenak diren konfigurazioetan.

5.1: Sistema trifasiko orekatuak.

5.2: Sistema trifasiko orekatuei dagozkien kontzeptuak.

5.3: Sekuentzia zuzena eta alderantziako sekuentzia, izar orekatu konexioan.

5.4: Sekuentzia zuzena eta alderantziako sekuentzia, triangelu orekatu konexioan.

5.5: Izar-triangelu eta triangelu-izar transformazioak

5.6: Zirkuitu baliokide monofasikoa.

5.7: Potentziak, sistema trifasiko orekatuetan.

5.8: Potentziak neurtzeko erabiltzen diren metodoak.



LABORATEGI PRAKTIKAK:

Ikasleek zazpi praktika gauzatuko dituzte eta praktika bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Laborategiko praktika hauek ikasgelan azaldutako kontzeptu teorikoei buruzkoak izango dira:

-Neurketak, korronte zuzeneko zirkuituetan.

-Kondentsadoreen eta harilen parmetroen neurketak.

-Oinarrizko teoremen egiaztapena.

-Neurketak, korronte alternoko zirkuituetan.

-Potentzien neurketa, korronte alternoko zirkuituetan.

-Neurketak, zirkuitu trifasikoetan.

-Potentzien neurketa, zirkuitu trifasikoetan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia teoria sesio magistral (M), gela praktika (GA), laborategi praktika (GL) eta irakaslearen bulegoan ematen diren banan-banako tutoretzetan antolatzen da.



Ikasgai teorikoak ohizko eta metodoak eta erraminta informatikoak konbinatuz ematen dira. Behar diren jakintza teorikoak ematen diren heinean, eGela plataformaren bitartez ariketak eskaintzen dira ikasleek ebatz ditzaten. Bestalde, ebatzitako ariketak dituzten apunteak, azterketetan proposatutako ez-ebatzitako ariketak eta lauhilekoan zehar egin beharreko laborategi praktiken multzoa ematen zaie ikasleei. Zentzu honetan, praktikak ariketen ebazpen teorikoan eta ikasleek egin beharreko muntaietatik lortzen dituzten banan-banakako neurketak jasotzen dituzten tauletan oinarritzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA

Ebaluazio jarraituko sistemaren bidez ebaluatu ahal izateko, klaseetara erregulartasunez joan behar da.



Kalifikazioko tresnak:

-Azterketa idatzia: Bukaerako notaren % 70a balio du. Azterketa idatzian 10etik gutxienez 4 puntu lortu behar dira. Azterketa idatzia azterketa aldi ofizialean egingo da.



-Laborategi-praktikak: Bere balioa % 10ekoa izango da amaierako notan. Ebaluazio jarraituko sistema aukeratzekotan, derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea. Laborategi proban, gutxieneko nota 10etik 5 izan beharko da. Laborategi-praktiketako nota ez da urtetik urtera gordeko.



-Banakako edota taldeko lanak: Bere balioa % 20ekoa izango da amaierako notan. Era berean, banakako lanik ez aurkezteak ez du esan nahi, berez, ebaluazio jarraituko sistemari uko egiten zaionik. Azkenik, lanen batera ez aurkezteak 0 bat ekarriko du lan horretan, azken nota kalkulatzerako orduan.



Laborategiko praktikak gainditu ezean, ikaslea idatzizko azterketara aurkeztu ahal izango da. Idatzizko azterketa gaindituz gero, irakasgaia ez da gaindituta egongo, baina idatzizko azterketaren nota ez-ohiko deialdirako gordetzeko aukera emango da. Era berean, laborategiko praktikak gainditu baina idatzizko azterketa gainditzen ez bada, irakasgaia ez da gaindituta egongo, baina laborategiko praktiketako nota ez-ohiko deialdirako gordetzeko aukera emango da.



Ataletako batean nota minimora heltzen ez bada, nota finala 4/10 puntutara saturatu egingo da.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori azterketa idatzi batek (notaren % 90a) eta laborategi praktiken ebaluaziorako jarduera batek (notaren % 10a) osatzen dute. Derrigorrezkoa da azterketan 10etik 4 lortzea eta jarduera praktikoan gutxienez 10etik 5 lortzea. Proba guztiak azterketa aldi ofizialean egingo dira. Ataletako batean nota minimora heltzen ez bada, nota finala 4/10 puntutara saturatu egingo da.



UKO EGITEA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA

Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 9. artikuluaren arabera, ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak, azterketa aldi ofizialean egingo dena. Proba hori azterketa idatzi batek (notaren % 90a) eta laborategi praktiken ebaluaziorako jarduera batek (notaren % 10a) osatzen dute. Derrigorrezkoa da idatzizko azterketan gutxienez 10etik 4 lortzea eta proba praktikoan gutxienez 10etik 5 lortzea. Ataletako batean nota minimora heltzen ez bada, nota finala 4/10 puntutara saturatu egingo da.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zirkuitu Elektrikoetako apunteak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Análisis de Circuitos Lineales I y II. A. J. Álvarez, P. Amo, M. Labrador, F. López, J. Palmero

-Teoría y Problemas de Circuitos Eléctricos. J.A. Edminister

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Análisis de Redes. Van Valkenburg. Ed. Limusa
-Electric Circuits. J.W. Nilsson, S.A. Riedel. Ed. Prentice Hall
-Fundamentos de Circuitos Eléctricos. C.K. Alexander, M.N. Sadiku. Ed. McGraw-Hill
-Tecnología Eléctrica. J.R. Folch, M.R. Guasp, C.R. Porta. Ed. Síntesis

Aldizkariak

-Cuadernos de energía
-Anales de Mecánica y Electricidad
-Ingeniería Energética

Web helbideak

-https://egela.ehu.es/
-http://www.ingeniaritza-elektrikoa.ehu.es
-http://www.ree.es/es/
-http://www.unesa.es/
-http://www.iberdrola.es/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:30 (1)

15-15

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-13:30 (1)

3-15

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:00-09:00 (1)

1-15

08:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-10:00 (1)

3-15

08:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:30-14:30 (1)

3-15

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)