Prebentziorako, Segurtasunerako eta Osasunerako Sarrera eta Proiektu Teknikoak26555
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Arkitektura Teknikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26555
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
“Prebentzio, Segurtasun eta Osasunerako sarrera eta Proiektu Teknikoak” ikasgaiak, Prozesuaren Kudeaketa izena duen moduluaren barnean dago. Bigarren mailako bigarren lauhilabetean ematen den ikasgaia da, non lehenengo aldiz eraikuntza obretarako baliagarriak diren lehenengo oinarrizko kontzeptuak ezartzen diren.
Ikasleek, aurreko lauhilabeteetan, “Eraikuntza I” ikasgaia osotasunean eta “Eraikuntza II” ikasgaiaren zati bat eman dute, eta beraz, Proiektuaren Memoriaren edukiari buruz oinarriak dituzte, eraikuntzaren faseak eta eraikuntza tekniken inguruan ere. Oinarri hauetatik abiatuz, Segurtasuna eta Osasunari buruzko kontzeptuak sartzen dira ikasketa plangintzan, honela, ikasleak Segurtasun eta Osasun Azterlanak idazteko ahalmena lor dezaten, bai Proiektua idazterako fasean nahiz Gauzatzerakoan. Ezagutza hauen jarraipena, “Prebentzioa eta Lan Segurtasuna” ikasgaiean lortzen dira, hirugarren mailan. Bi ikasgai hauek tronkalak dira, bakoitzak 6 kreditu izanik.
Arkitektu teknikoak, bere lan eremua dela eta, segurtasun eta prebentzio arloan erantzukizunak ditu, eta horregatik, indarrean dagoen legedia menperatzea derrigorrezkoa da Segurtasun Azterlana egin ahal izateko. Honez gainera, Zuzendaritza Fakultatiboaren parte bezala, lanak modu zuzenean gauzatzen direla ziurtatu beharko du, lan-istripuak ekiditzeko. Arlo honetako formazioa, hurrengo ikasturtean “Prebentzioa eta Lan-Segurtasuna” deritzon ikasgaiarekin osatuko dute. Jasotako ezagutza guztiak euren lanbidean aritzen direnean baliagarri izango zaizkie.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
"Prozesuaren kudeaketa" moduluaren konpetentzietatik, irakasgai hau G002 (Laneko segurtasun- eta osasun-azterlanak, oinarrizko azterlanak eta planak idazteko gaitasuna) konpetentzia garatzeaz arduratzen da, eta segurtasuna koordinatzeaz proiektuaren fasean edo obra gauzatzeko fasean.
Titulazioaren zeharkako konpetentzietatik, honako bi hauek garatuko dira arlo horretan:
T1: Arazoak ebaztea eta argudiatzea
T2: Talde-lana
IKASKUNTZAREN EMAITZAK
Gaitasun horiek ikaskuntzaren emaitza hauek eskuratzearen arabera ebaluatuko dira:
1. Lan-segurtasunaren arloko ordenamendu juridikoa ezagutzea eta maneiatzea
2. Ekoizpen-prozesuaren lehen etapetan segurtasunerako arrisku esanguratsuenak bereizteko gai izatea
3. Produkzio-prozesuan esku hartzen duten figurek prebentzioaren arloan duten zeregina eta erantzukizuna ulertzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Lan-segurtasunaren arloko ordenamendu juridikoa
2. Eraikuntza-prozesuan esku hartzen duten agenteak eta haien betebehar juridikoak
3. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko oinarrizko kontzeptuak
4. Lan-arriskuen prebentzioa eraikuntzaren sektorean; obra bat gauzatzeko faseen azterketa
5. Lan-istripua eta lanbide-gaixotasuna: arkitekto teknikoaren kontzeptua eta erantzukizunak
MetodologiaToggle Navigation
Ikasle bakoitzak ezagutza horiek eskura ditzan, kasuak ebaztean eta ikasgelan aurkeztean oinarritutako metodologia aktiboa aplikatuko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
- Banakako lanak (%): 10
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasgai honen ebaluaketa sistema MIXTOA izango da, eta ondorengo atalak izango ditu:
1. Banakako aurkezpenak eta taldekako lanak: ikasgaiaren %30 balioko dute. Bai aurkezpen eta bai lan guztiak burutu beharko dira eta 10etik gutxienez 5 puntu lortu ikasgaiaren batazbestea egin ahal izateko deialdi arruntean. Hauetako bat ez egiteak, ebaluazio jarraituari uko egiteea adieraziko du, eta ondorioz, banakako azken froga egingo da ikasgaiaren %100 bezala baloratuz.
2. Banakako azken froga: ikasgaiaren emaitzaren %70eko pisua izango du, beti ere kontroletan lorturiko batazbestea 5 edo gehiago den kasuan. Lauhilabetearen amaieran egingo den idatzizko froga idatzia izango da.
Ikasgaia gainditu ahal izateko, idatzizko azken frogan gutxienez 5 bat lortzea eta entregatutako lanen batazbestean gutxienez 5a lortzea ezinbestekoa izango da. Azken emaitza bi zati hauen arteko batuketaren bidez aterako da, zati bakoitzaren ponderazioa kontuan hartuz 70/30
Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Moodle materiala
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
RUIZ FERNÁNDEZ, J.P. "Aspectos Económicos del Proceso de la Edificación". Ed. del Autor. Cuenca, 2002
Beguería La Torre, Pedro Antonio.;Manual de Seguridad y Salud en la Construcción&;. 2ª Edición, Editoria C.O.A.A.T de Girona. 1998. ISBN 600-9470-7
Anduiza Arriola, Rafael y otros; Comentarios técnicos sobre la coordinación en materia de Seguridad y Salud en las obras de construcción&;. 2ª Edición. Fundación Escuela de la Edificación. Madrid. 2004. ISBN 84-86957-89-3
Monografías de la construcción: Aspectos Legales de la Construcción. Editorial Ceac.
Monografías de la construcción: Diccionario Básico de la Construcción.Editorial Ceac.
RAMÓN PÉREZ MERLOS, Seguridad Práctica en Obras de Construcción. Publicaciones ETOSA. Murcia 2005.
JOSÉ HERNÁNDEZ PATERNA, Manual de Seguridad y Salud en la Construcción. Ed.: el autor, Barcelona 2000.
Instituto Regional de Seguridad y Salud en el Trabajo.; Curso de formación de Coordinadores de Seguridad y Salud en el Trabajo&; Madrid. 2001. ISBN 84-451-2080-8
Guía Técnica para la evaluación y prevención de los riesgos, relativos a la obras de construcción
Web helbideak
http://www.boe.es , Boletín Oficial del Estado
http://www.insst.es
http://es.osha.eu.int/
Notas Técnicas de Prevención, del Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ALDASORO ALUSTIZA, JUAN CARLOS
- CANTONNET JORDI, MARIA LUISA
- IRADI ARTEAGA, JON
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) | 14:30-16:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 18:30-19:00 (1) | 16:00-16:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:30-19:00 (1) | 14:30-16:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 19:00-19:30 (1) | 16:00-16:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)