Hirigintza Kudeaketa26538
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Arkitektura Teknikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26538
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
HIRIGINTZA KUDEAKETA irakasgaia Arkitektura Teknikoko Graduko 3. mailako irakasgaia da. Nolabait ikaslea hirigintzaren fenomenoarekin eta honen egikaritzak eragiten dituen egoera eta arazoekin topo egiten duen unea da. Horregatik hirigintzari buruzko oinarrizko hainbat kontzeptu landuko dira. 2. mailako ZUZENBIDEA irakasgaiarekin zerikusia dauka, izan ere, irakasgaia egituratzeko EAEko 2/2006 Lurzoru Legea erabiliko da. Hirigintza Kudeaketan landuko diren edukiek Arkitekto Tekniko baten lan esparru profesionalerako ezinbestekoak diren tresnak eta ikuspegia emango diote ikasleari.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
- Modulua: M12. Hirigintza Kudeaketa eta Ekonomia Aplikatua
- Gaitasuna: M12CM03. Hirigintza-kudeaketa eta -diziplina arautzen dituen markoa ezagutzea.
HELBURUAK
Orokorrak
- Hirigintza-kudeaketa eta -diziplina arautzen dituen markoa ezagutzea. Horretarako hirigintza-araudiak zeintzuk diren eta hauen eduki garrantsitzuena zein den esplikatuko da.
- Indarrean dauden hirigintza araudienpean idatzitako tresnak erabiltzen ikasi. Tresna hauek nola erabili behar diren eta hauen edukinaren erabilera menperatzea izango da helburua.
Zehatzak
- Zer da hirigintza? Honen historio orokorra ezagutzea.
- Plangintza prozesua.
- Sailkapena eta kalifikazioa.
- Araudiak ezartzen dituen eskubideak eta betebeharrak.
- Antolamendu baten ezaugarri orokorrak ulertu.
- Zuzkidura publikoak edo estandarrak (lokalak eta orokorrak).
- Jarduera baten bideragarritasuna neurtu.
- Plangintzaren egikaritzea ezagutzea: Jarduera urbanizatzaileak, integratuak, zuzkidura-jarduerak, isolatuak eta zuzkidura publikoak lortzeko jarduerak; birpartzelazioak; jarduera-sistemak
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
PROGRAMA
1. Sarrera. Hirigintzaren historia laburra. Hiri-hazkunde formak.
Plangintza prozesuaren esplikazio laburra.
2. Plangintza tresnak I. Lurralde antolamendua
(Goi mailako plangintza tresnak)
3. Plangintza tresnak II. Egiturazko antolamendua.
(HAPOa: Hiri Antolamendurako Plan Orokorra)
4. Plangintza tresnak III. Antolamnedu Xehatua.
(Plangintza xehekatua zehazten duten tresnak).
5. Hiriaren egikaritzea.
Legeak ezarritako eskubideak eta betebeharrak.
6. Legeak ezarritako estandarrak.
Sistema lokalak edo orokorrak.
Kalifikazioa (erakigarritasuna, ponderazio koefizienteak).
7. Jarduera sistemak.
Jarduera isolatuak, integratuak eta zuzkidura jarduerak.
9. Jarduera baten bideragarritasuna.
10. Bipartzelazioak.
MetodologiaToggle Navigation
Klaseetan alde teoriko eta praktikoa egongo da. Lehenengoan irakasleak kontzeptuak azalduko ditu. Alde praktikoan ikasleek kontzeptu horiek ezartzen diren kasu errealak ikertuko dituzte.
Ordutegian azaltzen den arabera, astero bi ordu teoria eta ordubeteko praktika (GA) saioa egingo da. Gainera, bi astean behin bi ordu iraungo dituen beste eskola praktiko bat izango da, ordenagailuko ariketa (GO)eta ordenagailu gelan burutuko da.
Zalantzak argitzeko klasean zein tutoretza orduetan aukera izango da. Praktika guztiak entregatu egin behar dira.
Praktikak
Ikastaroan zehar, praktika ezberdinak proposatuko dira. Ordenadore praktikak eta teoriako praktikak.
Ordenadore praktikak taldeka egingo dira.
Klaseko teoriako praktikak banakakoak edo taldekoak izango dira.
Praktiken entrega egunak argi adieraziko dira kurtsoko egutegian eta baita praktiken enuntziatuan ere.
IRAKASKUNTZA EZ PRESENTZIALA
Aurrez aurreko irakaskuntza etengo balitz, osasun arloko larrialdi-egoeragatik adibidez, ohiko metodologia modu birtualera egokituko da. Horretarako, EHUk eskuragai jarritako baliabideak erabiliko dira, nola Blackboard Collaborate, hala eGela, adibidez. Ikasleei egokitzapen hauen berri emango zaie, ohiko bitarteko den eGela plataformaren bidez.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
IKASLEAREN EBALUAZIOA: ebaluazio mixtoa jarraituko da irakasgaiean.
Praktikak
Entrega egunak errespetatu egin behar dira. Atzerapenarekin ematen diren praktikak penalizazioa izango dute (penalizazioa %25 izango da).
Praktika guztiek notaren %35-a balioko dute.
Nahitaezkoa izango da gutxienez 4 ateratzea praktiketan batez bestekoa egin ahal izateko.
Ebaluaziorako klaseetan ikasleen parte hartzea aintzat hartuko da zalantzak edo iradokizunak planteatuz.
Ikasgaia maiatzean ez gainditzekotan, ikasleak ekaina-uztaileko azterketa egin beharko du. Kasu hauetan nota azterketarena izango da.
Azterketa
Maiatzako azterketa finala ikasgaiaren ebaluazio nagusia izango da.
Notaren %65-a balioko du.
Nahitaezkoa izango da gutxienez 4 ateratzea azterketan praktikekin batez bestekoa egiteko.
Ez da azterketa partzialik egingo.
EGOERA BEREZIAK
Ikasle batek proposatutako plana ezin baldin badu bete, kurtso hasieran esan beharko du. Otsailean zehar irakasleekin adostu beharko du zein izango den kurtsoan zehar derrigorrez egin beharko dituen lanak. Hilabeteko epea izango du plan bat adosteko.
Froga berezia eskatu nahi izatekotan irakaslearekin adostu beharko da, zein izango den eta noiz egingo duen.
UKO EGITEAK
Ikaslea ohiko deialdiko azterketara aurkeztuko ez balitz, "ez aurkeztu" bezala azalduko da eta deialdiari uko egin diola ulertuko da.
EBALUAZIO EZ PRESENTZIALA
Aurrez aurreko irakaskuntza etengo balitz, osasun arloko larrialdi-egoeragatik adibidez, froga modu birtualera egokituko da. Horretarako, EHUk eskuragai jarritako baliabideak erabiliko dira, nola Blackboard Collaborate, hala eGela, adibidez.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluaketa mixtoa jarraitu duen ikasleak ohiko deialdiko azterketan 4 bat baino gutxiago aterako balu, eta ezohiko deialdiko azken frogara aurkeztuko balitz, berriz ere 4 bat atera beharko du gutxienez kurtsoan zehar egindako lanekin batezbestekoa egin ahal izateko.
Uko egiteko ez aurkeztea izango da nahikoa.
EGOERA BEREZIAK
Ebaluaketa mixtoa jarraitu ezin izan duten ikasleen egoeran bezalaxe, ezohiko deialdira zuzenean aurkeztuko den ikasleak irakaslearen jarraibideak jaso beharko ditu ezohiko deialdiko azterketa garaia hasi baino hilabete lehenago.
EBALUAZIO EZ PRESENTZIALA
Aurrez aurreko irakaskuntza etengo balitz, osasun arloko larrialdi-egoeragatik adibidez, froga modu birtualera egokituko da. Horretarako, EHUk eskuragai jarritako baliabideak erabiliko dira, nola Blackboard Collaborate, hala eGela, adibidez.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
EAEko Administrazioa (2006): "2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa", EHAA, 138, 15.396-15.570.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- EAEko Administrazioa (2006): "2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa", EHAA, 138, 15.396-15.570.
- EAEko Administrazioa (2008): "11/2008 LEGEA, azaroaren 28koa, Hirigintza-jarduerez sortutako gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte-hartzea aldatzekoa", EHAA, 238, 30.433-30.436.
- EAEko Administrazioa (2008): "105/2008 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa", EHAA, 118.
- EAEko Administrazioa (2012): "123/2012 DEKRETUA, uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa", EHAA, 143.
- Espainiako Administrazioa (2008): "2/2008 DEKRETUA, ekainaren 20koa, lurzoru-legearen testu bateginarena", BOE, 154.
- Espainiako Administrazioa (1978): "3288/1978 DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduarena", BOE, 27, 2.451-2.464.
- ESTEBAN NOGUERA, J. (2011): La ordenación urbanística: conceptos, herramientas y prácticas, Edicions UPC, Bartzelona. [1. argit. UPC Postgrau bild. ISBN: 978-84-7653-585-1]
Gehiago sakontzeko bibliografia
- GARCÍA MAZA, R.B; IZETA BERAETXE, J.I. (2011): Manual básico de derecho urbanístico vasco, IVAP, Oñati. [1. argit. ISBN: 978-84-7777-377-1]
- PIZARRO ASENJO, J.A. (2011): Hirigintza Zuzenbidea: hastapenak, EHU, Bilbo. [1. argit. ISBN: 978-84-9860-565-5]
- TEJERINA GONZÁLEZ, J.I. (2010): Manual de ejecución urbanística, IVAP, Oñati. [1. argit. ISBN: 978-84-7777-363-4]
Aldizkariak
- Aldiri. Arkitektura eta abar [ISSN: 1889-7185]
Web helbideak
-Euskal Autonomi Erdidegoko, Ingurumen eta lurralde politika saila, http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-home/eu/
-Euskal HErriko Agintzaritzaren Aldizkari Ofiziala, http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/Azkena.shtml
-Gipuzkoako katastro ataria, http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/catastro/presenta.asp
-Gipuzkoako kartografi ataria, http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
-Gipuzkoako ingurumen ataria, http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoaingurumena/eu/home.asp
-Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/index.asp
-Udalplan, Eusko Jaularitzak indarrean dagoen planeamendua ikusi daitekeen aplikazioa da, http://www.geo.euskadi.net/udalplan/visor/viewer.htm
- http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri
- http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-579/es/
- http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoaingurumena/es/home.asp
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AGUIRRE SUCH, JON
- LAURENZ SENOSIAIN, ANGELA
- MORA MARTIN, FERNANDO
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-11:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-14:30 (1) | ||||
18-18 | 12:30-14:30 (2) | ||||
20-20 | 12:30-14:30 (3) | ||||
22-22 | 12:30-14:30 (4) | ||||
24-24 | 12:30-14:30 (5) | ||||
26-26 | 12:30-14:30 (6) | ||||
28-28 | 12:30-14:30 (7) | ||||
30-30 | 12:30-14:30 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-17 | 12:30-14:30 (1) | ||||
19-19 | 12:30-14:30 (2) | ||||
21-21 | 12:30-14:30 (3) | ||||
23-23 | 12:30-14:30 (4) | ||||
25-25 | 12:30-14:30 (5) | ||||
27-27 | 12:33-14:30 (6) | ||||
29-29 | 12:30-14:30 (7) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-17 | 12:30-14:30 (1) | ||||
19-19 | 12:30-14:30 (2) | ||||
21-21 | 12:30-14:30 (3) | ||||
23-23 | 12:30-14:30 (4) | ||||
25-25 | 12:30-14:30 (5) | ||||
27-27 | 12:30-14:30 (6) | ||||
29-29 | 12:30-14:30 (7) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-14:30 (1) | ||||
18-18 | 12:30-14:30 (2) | ||||
20-20 | 12:30-14:30 (3) | ||||
22-22 | 12:30-14:30 (4) | ||||
24-24 | 12:30-14:30 (5) | ||||
26-26 | 12:30-14:30 (6) | ||||
28-28 | 12:30-14:30 (7) | ||||
30-30 | 12:30-14:30 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)