XSLaren edukia

Estrategia Zuzendaritza: Nazioartera Zabaltzeko Estrategia27542

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27542

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1826
Mintegia416
Gelako p.2325.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Estrategia Zuzendaritza funtsezko tresna da enpresen kudeatzaileentzat. Estrategiarekin organizazioak ingurunean gertatzen diren aldaketei adaptatzen dira, eta horrela, enpresa bizirik dirau ingurune gero eta globalago, dinamikoago eta konplexuago batean. Estrategiari esker, enpresek haien lehiakideak baino emaitza hobeak eta egonkorragoak lortzeko aukera dute.



Ikasgaia honen helburua ikaslea enpresen zuzendaritza eta kudeaketaren prozesu estrategikoan murgiltzea da, nazioarteko operazio eta erabakietako problematika azalduz. Ikasgaiaren azken helburua enpresek aurre egiten dieten problematika espezifikoak azaltzea da, ikuspegi akademiko batetik, baina enpresen errealitatea alde batera utzi gabe.



Ikasgai hau “Nazioarteko Merkataritzaeta Marketina” aipamenari lotuta dago, baina “Enpresaren Kudeaketa” jakintzagai eta “enpresaren ekonomia” moduluan integratzen da, halaber. “Enpresaren Kudeaketa” jakintzagaiak enpresa prozesuen ulermena eta enpresa kudeaketarako erabiltzen diren tresnak irakasten dituzten gaiak biltzen ditu; hau da, edonolako sektorean dauden eta edozein berezitasun duten enpresek erabili dezaketen jakintzak eta tresna.



“Estrategia Zuzendaritza: Nazioartera zabaltzeko estrategia” ikasgaia enpresen internazionalizazioan interesatuta dauden eta esparru horretan profesionalki murgildu nahi duten ikasleentzat interesgarri eta erabilgarria izatea espero dugu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- 1. Gaitasuna: Enpresen errealitatea zuzendaritza estrategikoaren ikuspegitik aztertzea, bereziki enpresen nazioartekotzeari arreta jarrita.

Izaera: Espezifikoa

Graduaren gaitasunekin lotura: Mailako G001, G002 eta G003 gaitasunak.

- 2. Gaitasuna: Enpresen zuzendaritza estrategikoari buruzko arazoak egoki diagnostikatzea, bereziki nazioartekotze estrategiarekin lotuta daudenak, eta helburu horretarako dauden tresnak ondo erabiltzea.

Izaera: Espezifikoa

Graduaren gaitasunekin lotura: Mailako G001, G002 eta G004 gaitasunak.

- 3. Gaitasuna: Zuzendaritza estrategikoari eta nazioartekotze estrategiari buruzko soluzio egokiak diseinatzea, inguruko kondizioak eta enpresaren berezitasunak kontuan hartuz.

Izaera: Espezifikoa

Graduaren gaitasunekin lotura: Mailako G001 eta G004 gaitasunak.

- 4. Gaitasuna: Analisi estrategikoan, enpresaren diagnostikoan eta soluzioen diseinuan pentsamendu logikoa aplikatzea, intuizioa baztertu gabe.

Izaera: Zeharkakoa

Graduaren gaitasunekin lotura: Mailako G005 gaitasuna.

- 5. Gaitasuna: Ideia propioak eta besteenak argi adieraztea, beste pertsona batzuei hartutako erabakiak transmititzea, menpekoen arreta jasoz eta menpekoak motibatuz.

Izaera: Zeharkakoa

Graduaren gaitasunekin lotura: Mailako G006 eta G007 gaitasunak.

Ikaskuntzaren emaitzak

- Enpresen nazioartekotze prozesua ulertu eta prozesu horretan erabiltzen diren tresna nagusienak nola erabiltzen diren ikasi.

- Estrategia kudeatzailearen zeregin nagusienak ulertu, bereziki nazioartekotze estrategiari dagozkienak.

- Estrategia Zuzendaritzako oinarrizko tresnak erabiltzea, batez ere, nazioartekotzeari lotuta daudenak.

- Enpresaren egoeraren diagnostikoak egitea, estrategiaren ikuspuntutik eta, bereziki, nazioartekotze prozesuaren ikuspuntutik.

- Diagnostiko propioak edota kudeaketa tresnen eta tekniken egokitasuna publikoaren aurrean argudiatu eta defendatu, bereziki nazioartekotze prozesuari lotuta daudenak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIARAKO SARRERA: Zuzendaritza estrategikora sarrera

NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAREN FASEAK: Internazionalizazio estrategia definitzeko jarraitu behar diren faseak

ENPRESAREN NAZIOARTEKOTZEAREKIN ERLAZIONATUTAKO ERABAKI ESTRATEGIKOAK: Nazioartekotze estrategiarekin erlazionatutako erabaki nagusiak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia 45 aurrez aurreko ordutan eta 67,5 etxeko lan ordutan garatzen da. Aurrez aurreko orduen esleipena hauxe da: 18 ordu magistralak, 4 ordu seminarioetan eta 23 ordu ikasgelako praktiketan.



Klase magistraletan, jarduera hauek burutuko dira: ikasgaiaren helburuak eta edukien egitura aurkezpena; ikasgaiaren eduki garrantzitsuenen interpretazioa eta lanerako material eta dokumentuen azalpena; ariketen azalpenak; eta irakaskuntza jarduerari buruzko inkestak.



Ikasgelako praktiketan hurrengo jarduerak burutuko dira: ariketen ebazpena; enpresaren estrategiari buruzko kasuak, estrategia zuzendaritzan erabiltzen diren tresnen aplikazioa; enpresen diagnostikoak eta nazioartekotze erabakiei buruzko analisiak, eta ezagutze probak.



Seminarioetan hurrengo jarduerak burutuko dira: enpresen diagnostiko estrategikoak, bereziki nazioartekotzeari buruzkoak; enpresa kasuen eztabaida kolektiboa; ikasleen eskutik aurkezpenak.

Ikasgelatik kanpo ikasleek hurrengo jarduerak egingo dute: Material teorikoak eta kasuen irakurketa; nazioarteko zuzendaritzarekin lotutako informazio bilaketak; proposatutako kasuen diagnostiko txostenen idazketa; ikasgela praktikoetan eta seminarioetan burutuko diren aurkezpenen prestatzea.



Osasun baldintzek irakaskuntza eta/edo ebaluazio presenziala galaraziko balituzte, irakaskuntza ez prezentziala martxan jarriko litzateke eta horri buruz ikasleak informazio zehatza jasoko lukete.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • 2 pruebas escritas (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua



Ikasgaian erabiltzen den ohiko sistema ebaluazio jarraitua da. Ebaluazio araudiko 8.2 artikuluaren arabera, sistema honetan ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezartzen da kurtsoan zehar.

Ikasgaia honetan bi jarduera mota daude:

A) 2 proba idatziak burutuko dira (ikasleekin beste era batera adosten ez bada) 7. eta 15. asteetan, ikasgelako praktiketan. Proba bakoitzak azken kalifikazioaren %35-a balioko du. Ez da beharrezkoa proba horietan parte hartzea, ezta proba horietan nota minimo bat lortzea.

Proba hauekin 1., 2., 3. eta 4. gaitasunak ebaluatuko dira:

Eskatutako maila:

- Kontzeptu teoriko nagusien adierazpena eta ulermena frogatu.

- Ariketak eta kasuak ebatzi, saio magistraletan deskribatutako eta ikasgelako praktiketan praktikatutako tresnak erabiliz.

B) Ikasgelako praktiketako ariketak eta kasuak. Ikasgelako praktiketan egindako lana %30-eko pisua izango dute kalifikazioan.

Ariketa eta kasu hauekin 1, 2, 3 eta 4 gaitasunak ebaluatuko dira:

Eskatutako maila:

- Diagnostiko txostenak eta beste txosten batzuk ongi egitea.

- Ariketak eta kasuak ongi ebaztea, saio magistraletan deskribatutako tresnak erabiliz.



Azken ebaluazioa

Azken azterketa ebaluazio jarraiari espresuki uko egiten dioten ikasleentzat bakarrik da (ikusi beherago uko egiteko prozeduraren xehetasunak).

Azken ebaluazioa proba idatzi batean datza eta Fakultateak ofizialki ezarritako datan egingo da. %100-eko balioa izango du.

Proba honen bidez 1, 2, 3 eta 4 gaitasunak ebaluatuko dira:



Eskatutako maila:

- Kontzeptu teoriko nagusien adierazpena eta ulermena frogatu.

- Ariketak eta kasuak ongi ebaztea, saio magistraletan deskribatutako tresnak erabiliz.

- Diagnostiko txostenak eta beste txosten batzuk ongi egitea.



Uko egiteko prozedura



Ebaluazio jarraiari uko egiteko prozedura

Besterik adierazi ezean, ikasle guztiak ikasgai honetan ebaluazio jarraian hartzen dute parte. Ebaluazio jarraiari uko egin eta azken ebaluazio sistemara pasatzea nahi duen ikasleak idatziz eskatu beharko dio irakasleari, ebaluazioari buruzko araudiko 8.3 artikuluaren arabera. Ikasgai honetan, eskari hori ikasturtearen edozein uneetan aurkeztu daiteke, baina azken ebaluazio sistemaren azterketa baino lehen.



Deialdiari uko egiteko prozedura

Deialdiari uko egin eta "ez aurkeztua" jaso nahi duen ikasleak idatziz eskatu beharko dio irakasleari, ebaluazioari buruzko araudiko 12.3 artikuluaren arabera



Aurretik ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleek lehen deialdiari uko egiten diete azken ebaluazio sistemaren azterketara aurkezten ez ba dira, ebaluazioari buruzko araudiko 12.3 artikuluaren arabera.



Azterketetan eta idatzitako frogetan onartzen eta debekatzen den material eta baliabideak.

Ebaluazio jarraiaren proba idatzietan eta azken ebaluazio sistemaren azterketan, boligrafo bat besterik ez daiteke erabili. Ariketa batek kalkulagailuaren beharra eskatzen duenean, eta beti irakaslearen argibideen arabera, kalkulagailu konbentzionala erabiltzeko baimena emango da.

Zehazki debekatuta dago informazio alfanumerikoa erabili daitekeen edozein tresna elektronikoaren erabilera: mugikorrak, kalkulagailu finantzarioak, egutegi elektronikoak, tabletak eta ordenagailuak eta abar.



Irakaskuntza modalitateari buruzko OHARRA

Osasun baldintzek irakaskuntza eta/edo ebaluazio presenziala galaraziko balituzte, irakaskuntza ez presentziala martxan jarriko litzateke eta horri buruz ikasleak informazio zehatza jasoko lukete.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezhoizko deialdietan ebaluazio sistema bakarra azken ebaluazio sistema da, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 9.2 artikuluaren arabera.



Azken ebaluazio sistemaren azterketa froga idatzia izango da eta haren bidez 1, 2, 3 eta 4 gaitasunak ebaluatuko dira. Azterketak kalifikazioaren %100-eko balioa izango du.



Ezohizko deialdiari uko egiteko prozedura

Ezohizko deialdiaren azterketara aurkezten ez diren ikasleak deialdiari uko egitea nahi dutela suposatzen da. Hau da, ikasle bat ezohizko deialdiaren azterketara aurkesten ez denean, bere kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da, ebaluazioari buruzko araudiko 12.3 artikuluaren arabera.



Azterketetan eta idatzitako frogetan onartzen eta debekatzen den material eta baliabideak

Ebaluazio jarraiaren proba idatzietan eta azken ebaluazio sistemaren azterketan, boligrafo bat besterik ez daiteke erabili. Ariketak batek kalkulagailuaren beharra eskatzen duenean, eta beti irakaslearen argibideen arabera, kalkulagailu konbentzionala erabiltzeko baimena emango da.

Zehazki debekatuta dago informazio alfanumerikoa erabili daitekeen edozein tresna elektronikoaren erabilera: mugikorrak, kalkulagailu finantzarioak, egutegi elektronikoak, tabletak eta ordenagailuak eta abar.



Irakaskuntza modalitateari buruzko oharra

Osasun baldintzek irakaskuntza eta/edo ebaluazio presenziala galaraziko balituzte, irakaskuntza ez prezentziala martxan jarriko litzateke eta horri buruz ikasleak informazio zehatza jasoko lukete.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egela plataformak biltegi gisa balioko du irakasgaiaren idatzizko azterketan eduki ebaluagarriak biltzen dituzten dokumentuetarako (oharrak, ppt aurkezpenak eta testu dokumentuak).
Ikastaroan zehar, zeregin eta irakurketa guztiak aipatutako plataforman gordeko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Grant, R. M. (1996): Dirección estratégica. Conceptos, técnicas y aplicaciones. Civitas. Madrid.

Guerras Martin, L.A., y Navas López, J.E. (2007): Dirección Estratégica de la Empresa. Teoría y Aplicaciones. Thomson, Civitas, 4ª Edición.

Guisado Tato, M. (2003): Estrategias de multinacionalización y políticas de empresa. Pirámide. Madrid.

Pla Barber, J. y León Darder, F. (2004): Dirección de Empresas Internacionales. Pearsons, Prentice Hall, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cullen, J.B. y K. P. Parboteeah (2014): Multinational Management. South-West, Mason. 6ª edición.
De la Dehesa, G. (2004): Comprender la globalización. Alianza Editorial, Madrid.
Pla Barber, J.; y León Darder, F. (2004): La dinámica de la competencia internacional hacia la empresa transnacional. Universia Business Review, tercer trimestre: 85-101.
Porter, M. E. (1982): Estrategia competitiva. Técnicas para el análisis de los sectores industriales y de la competencia. Compañía editorial continental S.A., México D.F. Primera edición en inglés en Free Press, 1980.
Stiglitz, J. E. (2007): El malestar en la globalización. Santillana Editores Generales, Madrid. Edición original de 2002.

Aldizkariak

Strategic Management Journal
Advances in Strategic Management
Research in Global Strategic Management
Strategic Change
Universia Business Review

Web helbideak

http://www.knowledgeatwharton.com.es
http://www.icex.es/icex/es/index.html
http://unctad.org/es/Paginas/Home.aspx
http://www.bancomundial.org
http://ec.europa.eu/eurostat

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

15:00-17:00 (1)

5-5

15:00-16:00 (2)

6-6

15:00-17:00 (3)

7-7

15:00-16:00 (4)

8-8

15:00-17:00 (5)

9-9

15:00-16:00 (6)

10-10

15:00-17:00 (7)

11-13

15:00-16:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (2)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (3)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (4)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (5)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (6)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (7)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (8)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-10

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-18:00 (1)

2-4

17:00-18:00 (2)

5-5

16:00-18:00 (3)

6-6

17:00-18:00 (4)

7-7

16:00-17:00 (5)

9-9

16:00-17:00 (6)

11-13

16:00-18:00 (7)

14-15

15:00-18:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (2)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (3)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (4)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (5)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (6)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (7)
  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (8)