XSLaren edukia

Enpresak Sortzeko Ekimena eta Enpresen Berrikuntza27548

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27548

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1820
Gelako p.2747.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Negozioen Kudeaketako Graduaren 4. mailan ikasten da. Beraz, hautazkoa da eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kudeaketa Minorrean sartuta dago zeren Minor honen helburua da enpresa txiki eta ertainen eta mikroenpresen kudeatzaileak prestatzea, behar adina ezagutzak eta eskarmentua izango dituztenak enpresaren administrazio-arlo guztietan; izan ere, kasu batzuetan, haien guztien ardura hartu beharko dute eta irakasgai honen helburua ikasleek beren enpresa-ideia autonomiaz kudeatzea bideratuko dieten gaitasunak garatzea baino ez da. Aldi berean, prestakuntza lortuko dute beren etorkizun pertsonaleko eta profesionaleko erronka eta desafioei sormenez eta autonomiaz aurre egiteko.



Halaber, Berrikuntza eta Enpresa Txiki eta Ertainak Jakingzagaia osatzen da. Jakintzagai honen justifikazioa da Espainiako enpresa-ehunduran familia-enpresek eta enpresa txiki eta ertainek daukaten garrantzia, bai eta horrelako enpresen kudeaketak dauzkan berezitasunak ere.



Aldi berean, Enpresaren Ekonomia Moduluan dago. Modulu honek nabarmentzeko moduko eginkizuna betetzen du graduan. Edukiak egituratzeko eginkizuna betetzen du, izan ere. Moduluak (eta bereziki biltzen dituen hiru oinarrizko eta nahitaezko irakasgaiek) balio du graduan ikasten diren beste irakasgaien edukiak beren testuinguruan jartzeko eta errazten du ikasleak haiek interpreta ditzan. Haietarako esparrua lantzen du eta, horrenbestez, gainerako irakasgai eta edukiek osatzen duten collagearen ingeradak taxutzen ditu.



Halaber, modulua diseinatuta dago ikasleari bere lanbide-jardueran, zalantzarik gabe, beharko dituen bi gauza helarazteko: administrazioaren eta zuzendaritza lanaren diziplinak berezko duen lengoaia bat eta kudeaketarako erreminten arrazoiz osatutako bateria bat.



Modulua, gainera, lagungarri suertatuko zaie enpresa txiki eta ertainen eta familia-enpresen kudeaketan espezializatu nahi duten ikasleentzat, zeren eta prestakuntza emango baitie arazo bereziak dauzkaten antolamendu batzuen kudeaketan jarduteko. Hona hemen, Enpresak Sortzeko Ekimena eta Enpresen Berrikuntza irakasgaia sartzen da, hain zuzen.



Irakasgaia ikasteko ez da aurreko ezagutza berariazkorik behar, baina aurreko mailetan ikasgaietan landu dituzten ezagutzen ikuspegi orokor eta argia izan behar da, zeren ezinbestekoak dira negozio plan on bat sortzeko. Besteak beste:

- Teoria ekonomikoa: Eskaintza eta eskaria ikasteko

- Marketina: merkatuaren eta merkatuko segmentua aztertzeko etab.

- Kontabilitatea: aurrebalantzea, galer-irabazien aurrekontuak, kostuen ikasketa, etab.

- Finantzak: aurrekontu, aurreikuspen eta inbertsio erabakiak egiteko baina finantza baliabideak lortzeko

- Beste batzuk negozio plan on batekin zer ikusirik daukatenak





Bestalde, irakasgaia ikasleei Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin (ESS) lotutako balioekiko lan egiten duten enpresa-ekimenak identifikatzeko eta diseinatzeko aukera emango dien tresna-sorta bat emateko diseinatuta dago, hainbat jarduera eta metodologia aktiboren bidez. Eskualde Garapeneko Agentziekin eta Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Sareko (REAS-Euskadi) erakundeekin koordinatuta lan egingo da, zerbitzurako ikaskuntzako proiektu bat garatzeko, eta, era berean, GJHak bultzatuko dira: 12 (Ekoizpena eta Kontsumo Arduratsua), 8 Lan Duina eta hazkunde ekonomikoa eta 5 (Genero Berdintasuna).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

UPV/EHUko hurrengo zeharkako konpententziak landuko dira Se trabajarán las siguientes competencias transversales de la UPV/EHU.

- GIZARTE KONPROMISOA

- ETIKA ETA ERANTZUNKIZUN PROFESIONALA

- BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

- TALDE LANA





Irakasgaian landu eta ebaluatuko ditugu berariazko eta zeharkako gaitasunak baita graduaren gaitasunekiko dauzkaten harremanak hauek dira:



– G1-espezifikoa: Enpresa-ekimenak abian jartzearekin lotutako baldintzak identifikatzea, horretarako dauden formulak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako balioak kontuan hartuta. Graduko G001, G002 G003 eta G008 gaitasunei lotua.

– G2-espezifikoa: portaera berritzailearen adierazleak aztertzea. Graduko G001 eta G004 gaitasunei lotua.

– G3-generikoa: Ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea, batez ere Ekonomia Sozial eta Solidarioari lotutako balioen pean, Negozio Planen diseinutik abiatuta, argudio zientifikoetan eta intuizioan oinarrituta, ikasleek GJHekin duten konpromisoa bultzatzeko. Graduko G005 eta G008 gaitasunei lotua.

– G4-generikoa: Bere idealak, balioak eta nahiak argi eta ziur adieraztea. Graduko G006 eta G007 gaitasunei lotua.

– G5-generikoa: Praktika profesionalean Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako balioak aplikatzea, ikasleek GJHekin duten konpromisoa bultzatuz. G008 konpetentziari lotua.



Gaitasun hauek lortu nahi ditugun ikaskuntzaren emaitzetan isladatzen dira:



– IE1: Enpresa-ekintzailetzarekin lotutako baldintza legalak, administratiboak eta pertsonalak deskribatzen ditu. C1 eta C3 eskuratzeari lotutakoak.

– IE2: Ingurune hurbilean sortzen diren gizarte-arazoei erantzungo dieten berrikuntzak planteatzen ditu, berrikuntza-adierazleak kontuan hartuta, bai negozio berriak abiarazteari dagokionez, bai daudenak eraldatzeari dagokionez. C2 eta C3 eskuratzeari lotutakoak.

– IE3: Planteatutako berrikuntzetatik abiatuta, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako balioak dituzten negozio-planak garatzen ditu, bai negozio berriak proposatzeko, bai daudenak eraldatzeko, eta, gainera, GIHetako batekin lotzen ditu. C3, C4 eta C5 eskuratzeari lotutakoak.

– IE4: Besteak beste, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako balioetatik abiatuta, kudeaketa- eta lan-ereduak adierazten eta azaltzen ditu. C3, C4 eta C5 eskuratzeari lotutakoak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgaiak kontzeptuzko 3 zutabe ditu (1etik 3ra bitarteko gaiak), eta horietan kanpoko eta barneko ekintzailetzaren oinarriak lantzen dira, baita sormena eta berrikuntza ere, ekonomia sozial eta solidarioarekin eta GJHak bultzatzearekin lotutako balioekin erlazionatuz. Horiek praktikan jartzen dira, ingurune erreal batean enpresa-plan bat diseinatuz.



1 gaia - Ekintzailetasuna

2 gaia - Sormena

3 gaia - Berrikuntza

4 gaia - Enpresaren Plana

5 gaia - Negozio Planaren osaketa:

A) Ekoizkin edo zerbitzuen identifikazioa

B) Merkataren ikasketa

C)Ekoizpen prozesua – Antolamendua

D) Giza baliabideak

E) Analisi Ekonomiko-Finantzarioa

MetodologiaToggle Navigation

Metodologiak hainbat jarduera eta metodologia aktibo konbinatuko ditu. Zehazki, zerbitzurako ikaskuntza (ApS) erabiliko da, eta beste metodologia aktibo batzuk ere erabiliko dira, hala nola proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (ABP) edo irakaskuntza-kasurako metodoa (MCD). Horrela, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako praktikak eta balioak identifikatzen eta irakasgaian integratzen lagundu nahi da, bai eta GJHak lortzeko ikasleen konpromisoa sustatu ere, bereziki: 12. (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua), 8. (Lan Duina eta hazkunde ekonomikoa) eta 5. (Genero Berdintasuna).

Ikasketa kooperatiboko teknikak ere erabiliko dira, banakakoak zein taldekoak, besteak beste: puzzlea, world kafea, eztabaida-taldeak, mapa mentalak, berdinen arteko berrikuspena eta autoebaluazioa.

Horrez gain, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko – REAS Euskadi – erakundeen laguntza izango da, baita eskualde-garapeneko eta euskal ekintzailetza sustatzeko agentziena ere, ikasleei ekintzailetza eta berrikuntza kasu errealak, eta bereziki Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutakoak, hurbiltzea ahalbidetuko diena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean zehar, ikasleek banakako eta taldeko lanak egingo dituzte, ekintzailetzarekin, berrikuntzarekin eta ekonomia sozial eta solidarioarekin lotutako kontzeptuak barneratzeko. Metodologia aktiboak ezarriko dira, hala nola Zerbitzurako Ikaskuntza (Zerbitzurako Laguntza), Irakaskuntza Kasuetarako Metodoa (MCD) edo Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (APB). Horrela, ikasleek eskuratutako gaitasunak praktikan jarri eta garatu ahal izango dituzte, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako balioetan oinarritutako Negozio Plan bat garatuz eta GJHetako baten bultzadarekin identifikatuz. Azkenik, Negozio Plana ikasgelan defendatuko da.

Irakasgaiaren gaitasunen araberako ebaluazio jarraituak banakako eta taldeko jarduera hauek izango ditu, eta horien balioa jarraian azalduko da:

• % 30 Negozio Plan bat garatzea ESSren oinarrietatik (Trabajo en equipo)

• % 10 Negozio Plan baten defentsa ESSren oinarritik

• % 30 Test motako amaierako proba.

• % 20 Taldeko jarduerak (zereginak).

• % 10 Banakako jarduerak (zereginak).



Justifikatutako arrazoiak direla medio, amaierako probarako eskubidea eskatu eta lortu duten ikasleek ikasgaiari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak lortu dituztela egiaztatu ahal izango dute, amaierako proba teoriko-praktiko bakar baten bidez. Proba horrek irakasgaiaren notaren % 100 hartuko du.

Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek (Aurkeztu gabe) idatzia aurkeztu beharko diote irakasle arduradunari, irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasle guztientzako ebaluazio-sistema proba teoriko-praktikoa izango da, irakasgaiaren notaren % 100 barne hartzen duena.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikaslegoak erabili behar duen material guztia, ikasgela birtualean egongo da ikasturteko hasieratik (eGelan).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• Arcos Alonso, A. García Alonso, O. & García Álvarez, M. (2022). Caso Etikalia: Inmobiliaria Ética, ¿oxímoron o realidad?. 1. ESIC Editorial. https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/lc/ehu/titulos/220747

• GARAPEN (Bilbao 2004) - Guía de Buenas Prácticas de Autoempleo

• INGURALDE (Barakaldo) - Guía para la Creación de Empresas

• INOBASQUE (2018) – Guía de la Innovación en el País Vasco.

• LAN EKINTZA- BILBAO S.A.(2003) - Guía Práctica para crear una empresa en Bilbao

• SONFIELD, M.C.; LUSSIER, R.N.:"El Arte de Emprender o como Valorar las Alternativas Estratégicas de un Nuevo Negocio", Harvard-Deusto Business Review, Enero-Febrero, nº 82, pp. 42-46, 1998.

• SPRI (Bilbao 1999) - Diez pasos para crear una empresa

• VECIANA, J.M.: "Características del Empresario en España", Papeles de Economía Española, 1989, nº 39, pp. 19-36, 1989.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasturteko hasieran, ikaslegoak, sakontzeko bibliografiaren berri izango du, eGelan edo beste ikasgela birtualaren bidez.

Web helbideak

Erakunde hauen web orrialdeak:
• SPRI: https://upeuskadi.spri.eus/es/
• LANEKINTZA: https://www.bilbaoekintza.eus/emprende
• BEAZ: https://beaz.bizkaia.eus/index.php?lang=es-es
• INNOBASQUE: https://www.innobasque.eus/
• EUSKALIT: https://www.euskalit.net/es/
• REAS-Euskdi: https://reaseuskadi.eus/hacemos/emprendizaje/
• DEMA (Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia): https://www.dema.eus/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

17:00-20:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:00-20:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)