Garapen Psikomotorra I25908
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25908
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Psikomotrizitatearen irakaskuntzan proposatzen dugun modeloa haurra bere osotasunean hartzen duena da. Hain zuzen ere haurraren bizitzan oso presente dagoen osotasuna, zeina haren gorputza, afektibitatea eta adimena elkar lotzen dituen. Horretarako garapen psikomotorraren oinarriak, gaitasun pertzeptibo-motorrak zein fisiko-motorrak, adierazpen librea zein antolatua ere aztertzen ditugu. Ikaslea haurraren heltze-prozesuan ekintza motorrak duen garrantziaz jabetzen saiatzen gara, baita berau gaitzea praktika psikomotorraren saio bat diseinatu, antolatu eta egituratzeko orduan. Azkenik osasuna, ongizatea, gorputza, eskola eta gizartea ere oso kontuan hartzen ditugu gure programa honetan..
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUNAK:
A) Etapa honetako curriculumeko garapen psikomotorraren oinarriak garatzea
B) Garapen psikomotorraren ezagupenak eskuratzeko eta garatzeko teoriak aplikatzea.
IRAKASKUNTZA EMAITZAK:
1.- Haurren garapen motorraren oinarrizko gaitasunak identifikatu eta hauen aplikazio praktikoa suposatuko luketen jarduerak proposatzeko gaitasuna.
2.- Jolasaren plazerraren bizipena berreskuratzea, haurraren errealitatetik gertuago egoteko eta beraiekiko lotura handiagotuz.
3.- Psikomotrizitateko gelaren materialaren eta ohiko saioen egituratzeko gaitasuna izatea.
4.- Psikomotrizitateko saio bateko behaketa egiteko gaitasuna izatea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.GAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRAREN OINARRIAK. Gorputz-eskema. Motrizitatearen irudikapen mentala. Jarrera-doitzea. Denbora egituraketa. Espazio egituraketa. Oreka. Lateralitatea. Jarduera neuromuskularra.
2.GAIA: GORPUTZA ETA GIZARTEA. Gorputzaren funtzionalitatea: gaitasun pertzeptibo-motoreak eta fisiko-motoreak. Gorputza eta irudia.
3.GAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRA. Osasun eta ongizatea. Praktika psikomotorra haur-garaiko prebentzioan.
4.GAIA: PRAKTIKA PSIKOMOTORRA. Haurraren osotasuna: gorputza, afektibitatea eta adimena. Jolasa eta mugimendua. Ekintzatik pentsamendura. Irudikapena.
5.GAIA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA. Adierazpen antolatua,. Adierazpen librea. Antzerkia. Dantza. Erlaxazio-teknikak.
MetodologiaToggle Navigation
Saio magistralak erabat baztertu gabe, metodologia partehartzailea bultzatuko da gelako saioetan, galderen, kasu praktikoen eta holakoen bidez. Honetaz gain 48 ordu landa-praktikak izango dira
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
- Banakako lanak (%): 20
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
- Lan Modularra (%): 15
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA
o Ebaluazio Sistema Etengabekoa.
1.- Lan modularra (Eskola eta Curriculuma) notaren %15 suposatuko du.
2.- Saio praktikoaren lana, notaren %20 suposatuko du.
3.- Lan teorikoak egin beharko dira eta lanaren %20 suposatuko dute.
4.- Saio teoriko eta praktikoan eskatuko diren banakako zereginak notaren azken %20 suposatuko du.
5.- Taldeko hainbat lan egingo dira, notaren %35eko balioarekin.
6.- Azken proba bat % 10
o Azken Kalifikazioa egiteko kalkulua portzentaien araberakoa izango da baina atal bakoitza gainditu beharko da kalkulu hori egin ahal izateko.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
- Haurren garapen motorraren oinarrizko gaitasunak identifikatu ditu.
- Garapen motorraren gaitasunen aplikazio praktikoa suposatuko luketen jarduerak proposatuko ditu..
- Jolasaren plazerraren bizipena berreskuratu eta sentituko du.
- Psikomotrizitateko gelaren materiala ezagutu eta identifikatuko du.
- Psikomotrizitateko ohiko saioen egituratuko.
- Psikomotrizitateko saio bateko behaketa egingo du.
EBALUAZIO HEZIGARRIA
o Feed-back edo birrelikadura emateko moduak
Planifikatutako tutoretzak
Eginkizunen zuzenketak
ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA:
Azterketa eguna baino bederatzi aste lehenago idatziz jakinarazi beharko dio ardura duen irakasleari. Ikasle horrek azken frogara aurkezteko eskubidea izango du dagokion deialdian argitaratutako egunean.
o Ebaluazio Sistema azken froga bat izango da eta bertan irakasgaiaren eduki teoriko eta praktikoak ebaluatuko dira, notaren 100% suposatuko duelarik.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
o Prozedura
Ez aurkeztearekin nahikoa da.
https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia
3.- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
AZKEN EBALUAZIOA (%100)
o Ebaluazio Sistema ez ohiko deialdian, azken froga bat izango da eta bertan irakasgaiaren eduki teoriko eta praktikoak ebaluatuko dira, notaren %70 suposatuko duelarik. Bete %30 lan idatzi baten bidez egingo da.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
- Haurren garapen motorraren oinarrizko gaitasunak identifikatu ditu.
- Garapen motorraren gaitasunen aplikazio praktikoa suposatuko luketen jarduerak proposatuko ditu..
- Jolasaren plazerraren bizipena berreskuratu eta sentituko du.
- Psikomotrizitateko gelaren materiala ezagutu eta identifikatuko du.
- Psikomotrizitateko ohiko saioen egituratuko.
- Psikomotrizitateko saio bateko behaketa egingo du.
EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
o Prozedura
Ez aurkeztearekin nahikoa da
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Eskolako Psikomotrizitateko gela eta gimnasioa dagoen materiala eta euskarriak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
AUCOUTURIER, B. (2004). Los fantasmas de acción. Barcelona.Editorial : Graó.
ARNAIZ SÁNCHEZ, P.; RABADÁN MARTÍNEZ, M.; VIVES PEÑALVER,Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Málaga. Ediciones Aljibe.
MERCÉ BONASTRE, SUSANA FUSTÉ. Psicomotricidad y vida coticiana (0-3).Col.Biblioteca de Infantil nº20. Graó.
LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Buenos Aires: Paidós.
Gehiago sakontzeko bibliografia
AJURIAGUERRA, D.J. (1975 <2 ª edic.>). Manual de psiquiatría infantil. Ed. Toray-Masson, Barcelona.
DA FONSECA, V. (1988). Ontogénesis de la motricidad. Madrid: G. Núñez Editor.
LE BOULCH, J. (1978.). Hacia una ciencia del movimiento humano. Ed. Paidós, Buenos Aires.
WALLON, H. (1978.). Del acto al pensamiento. Ed. Psique, Buenos Aires.
WINNICOTT, D. W. (1978). Juego y realidad. Ed. Gedisa, Barcelona.
Aldizkariak
Cuadernos de psicomotricidad
Entre Líneas
La Hamaca
Citap- Psicomotricidad. Revista de estudios y experiencias.
Sonhar. Comunicar- repensar a diferença.
Web helbideak
www.psicopraxis.com
www.terra.es/personal/psicomot/ -
es.geocities.com/mrociocm/recursos/psicomotricidad/psicomotricidad.htm -
www.escuelaeltomillar.com/psicomotricidad.html - 23k -
www.psicomotricidad.com/ -
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AMENABAR PERURENA, BEÑAT
- BASTARRICA VARELA, OLATZ
- OTAEGI GARMENDIA, OIHANE
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-19 | 10:30-12:30 (1) | ||||
29-30 | 10:30-12:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
- 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:30 (1) | ||||
20-28 | 10:30-12:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
- GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:30 (1) | ||||
20-28 | 08:30-10:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
- GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)