XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA DOLORES VIRTO LECUONA

Ezagutza arloa
Biokimika eta Biologia Molekularra
Saila
Biokimika eta Biologia Molekularra
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
mailo.virto@ehu.eus

Zientzia Biologikoetan doktorea (UPV/EHU, 1992). Biokimika eta Biologia Molekular saileko irakasle katedraduna, UPV/EHUko Farmazia Fakultatean. Lactiker Ikerketa taldeko kidea 1993az geroztik. Talde honetan esnekien ezaugarri teknologiko, nutrizional eta biokimikoak aztertu ditu. Taldeari egin dion ekarpena, batez ere, gazta heltzearen aldaketa biokimikoak ikastea izan da, zehazki, gantzaren eta proteinaren eboluzioa. Halaber, esnekietan prozesu metabolikoen arduradunak diren entzima eta mikrobiota ikasi ditu eta esnekien ezaugarri nutrizionaletan eragiten duten faktoreak ere aztertu ditu.

Hirurogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta hainbat ekarpen egin ditu kongresu nazional eta nazioartekoetan (ORCID kodea 0000-0002-1482-0566). Ikerketako hamar proiektu zuzendu ditu erakunde publikoek finantzatuak, eta kontratu bat enpresarekin. Gainera, beste ikertzaileek zuzendutako 40 proiektu baino gehiagotan parte hartu du. Sei doktoretza-tesi ko-zuzendu ditu. Bederatzi urtez UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Idazkari Akademikoa izan da eta bost urtez Dekanoa.

Gaur egun, esnekien ezaugarri nutrizionalak aztertzen dituen ikerketa lerroaren arduraduna da. Eta Lactikerren ikerketa lerro berri baten arduraduna da, non DNAren sekuentziazio masiboan oinarritutako teknika erabiltzen dituen Idiazabal gaztaren mikrobiota eta honen antibiotikoekiko erresistentzia aztertzeko.