Lehen Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan27601
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Ingelesa
- Kodea
- 27601
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honetan, Euskal Herriko sistema elebidunetan irakasteko beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak lantzen dira, beti ere arreta eskainiz bestelako kultura eta hizkuntzak dituzten ikasleen inklusioari.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgai honetan kritikoki analizatzen dira hizkuntzaren zientziek hizkuntzaz eta haren ikaste-irakasteez ekartzen dizkiguten kontzeptualizazio desberdinak, eta haietatik eratortzen diren printzipio didaktikoak.
Ikasgai honen bidez aztertu nahi dira irakaskuntza elebiduneko programa desberdinak, etxetik eskolara hizkuntza aldaketa dakartenak, eta ezagutu nahi dira horiek aplikatzeko behar diren estrategiak, testuinguru soziolinguistikoak kontuan hartuta.
1.Ezagutzea zer funts linguistiko, psikolinguistiko eta soziolinguistikotan hartzen duen oinarri hizkuntzaren didaktikak, egoerak eta gertakariak analizatzeko lehen eta bigarren hizkuntzen didaktikan (C1, C3)
1.1.Ezagutzea eta azaltzea oinarrizko kontzeptuak hizkuntzaren didaktika teorikoki funtsatzeko
1.2.Hautatzea metodologiarik egokiena hizkuntzaren didaktikarako, gelako beharrizanen arabera eta eskola-curriculumaren markoan
1.3.Bilatu eta hautatzea informazio bibliografikoa funtsatze teorikorako
2.Gogoeta egitea nolako eragina izan dezakeen anitz-eleko egoerak eskolaren eta ikasgelaren testuinguruan (C1, C2)
2.1. Hizkuntz-ukipeneko egoerak analizatzea
2.2. Ezagutzea eskolako instituzioari zer-nolako desafioak datozkion, anitz-eleko egoeretatik etorrita
2.3. Oinarrizko jardunbideak proposatzea hizkuntza ez ofizialak dituzten ikasleak ikasgeletan integratzeko
3. Erdiestea jakintza funtsatua eta gogoetan oinarritua hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programez, aintzat harturik nolako hizkuntz eta kultur aniztasuna den eskolan
3.1. Informazioa hautatzea eta integratzea, ezagutzeko inguruko errealitate soziolinguistikoaren zein faktorek eta nola eragiten duten heziketa-testuinguruan
3.2. Bereiztea parametro jakin batzuen arabera hezkuntza elebiduneko eta ele-anitzeko programak
4. Komunikazio konpetentziak garatzea Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (C5)
4.1. Hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.
4.2. Bereiztea komunikazio konpetentzian osagai diren alderdiak, ikasgela praktikan.
5. Aldeko jarrerak sortzea hizkuntzez, pertsona elebidunez eta irakaskuntza elebidunaz eta eleaniztunaz, oharturik nolako onurak eta zailtasunak diren horietan, lanbideko jardunean aritzeko.
5.1. Hizkuntza guztien eta haien hiztunen aurrean adieraztea errespetua, balioespena eta aintzatespena.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Hizkuntzaren didaktikaren oinarri teorikoak
1.1. Funtsatze linguistikoa
1.2. Funtsatze psikolinguistikoa
1.3. Funtsatze soziolinguistikoa
2. Hizkuntzak eskolan
2.1. Hizkuntzaren didaktika testuinguru eleaniztunetan
2.2. Hezkuntza elebiduneko eta eleaniztuneko programak
2.3. Testuinguru eleaniztuneko hezkuntzaren beste alderdi batzuk
MetodologiaToggle Navigation
V. IRAKAS METODOLOGIA ETA FORMAZIO JARDUERAK:
Eskola magistralak eta gela praktikak konbinatzen dira. Biek eskatzen dute ikasleen parte hartze aktiboa, kolaborazio jarduna eta edukiei buruzko gogoeta, eta baita ikasleak berak hartzea bere ikasketa prozesuaren erantzukizuna.
JARDUEREZ ETA METODOLOGIAZ
Eskola magistrala:
-Edukien azalpena, analisia eta eztabaida
-Dudak argitzea
Gela praktikak:
-Testuen irakurtze kritikoa
-Ikusentzunezko materiala analizatzea
-Atazak egitea
-Hainbat ikas-materialen analisia, euskarri ezberdinetan
-Lanak ahoz aurkeztea
Mintegiak:
-Ikasleek lanak azaltzea, analizatzea eta eztabaidatzea, norabidean irakasleak lagunduta
Tutoretzak:
-Dudak argitzea
-Lanak gidatzea
Gelaz kanpokoa:
-Ikaste lana
-Bakarkako edo taldekako lanak egitea
-Testuak kritikoki irakurtzea
-Bibliografia eta intereseko beste material batzuen bilatzea
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
- Portzentaia horietan, lanen atalean, sartzen da DALi dagokiona (%16) (%): 60
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Bilboko Hezkuntza Fakultateko ebaluazio sistema:
• Kontzeptu teorikoetan oinarrituriko proba idatzia (nota guztiaren %40)
• Irakasgaian zehar landuko diren konpetentzia eta gaitasunetan oinarrituriko proiektu praktikoak (nota guztiaren % 44)
• Diziplinarteko Modulua (nota guztiaren %16)
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez-ohiko deialdian azterketa baten bidez neurtuko dira ikasturtean zehar landutako gaitasunak eta kontzeptuak.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak ikasturtean eskaintzen duena (moodle plataforma erabili ohi da).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
BAKER, C. (1997). Fundamentos de educación bilingüe y bilingüismo. Madrid: Cátedra.
BILBAO, X. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Gasteiz: UPV-EHU eta Arabako Foru Aldundia
BRONCKART, J. P. (2007). Desarrollo del Lenguaje y Didáctica de las lenguas. Buenos Aires: Miño y Dávila.
COYLE, HOOD & MARSH (2010). Content and Language Integrated Learning. Cambridge: Cambridge University Press
CRYSTAL, D. (2007). Hizkuntzaren iraultza. Donostia:Erein.
CUMMINS, J. (2002). Lenguaje, poder y pedagogía. Madrid: Morata.
EUROPAKO KONTSEILUA (2004). Hizkuntzen erreferentzia marko bateratua. In: http://www.habe.euskadi.eus/contenidos/informacion/oinarrizko_kontzeptuak/eu_9716/adjuntos/europako_markoa.pdf
GUASCH, O. (2008). “Reflexión interlingüística y enseñanza integrada de lenguas”. En Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura, 47, 20-32.
HUGUET, A. y MADARIAGA, J. M. (2005). Fundamentos de educación bilingüe. Bilbao: UPV-EHU.
IDIAZABAL, I. Y BARREÑA, A. (edit.) (2009). Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak. Bilbao:Euskaltzaindia.
LARREA, K. & MAIA, J. (2011). Galdera-erantzun batzuk hizkuntzaren didaktikaz. Bilbo: UPV-EHU. In: http://testubiltegia.ehu.es/
LASAGABASTER, D. y SIERRA, J. M. (Coord.) (2005). Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Barcelona: Horsori.
MAIA, J. (2015). Hezkuntza elebiduna Euskal Herrian: 30 urteko ibilaldia. In Euskera, 59 (2).
PRADO ARAGONÉS, J. (2004). Didáctica de la lengua y la Literatura para educar en el siglo XXI. Madrid: La Muralla.
RICHARDS, J. C. y RODGERS, T. S. (1998). Enfoques y métodos de enseñanza de idiomas. Madrid: Cambridge University Press.
RUIZ BIKANDI, U. (2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Bilbo: EHUAZ
SERRA, M., SERRAT, E., SOLÉ, R., BEL, A. y APARICI, M. (2000). La adquisición del lenguaje. Barcelona: Ariel Psicología.
SIGUÁN, M. (Coord.) (1996). La enseñanza precoz de una segunda lengua en la escuela. Barcelona: HORSORI.
SIGUÁN, M. y MACKEY, W. (1989). Educación y Bilingüismo. Madrid: Santillana.
UNAMUNO, V. (2003). Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Barcelona: Graó.
VEZ, J. M. (2000). Fundamentos lingüísticos en la enseñanza de lenguas extranjeras. Barcelona: Ariel.
VV.AA. (2010). Soziolinguistika eskuliburua.Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia. In: http://www.euskara.euskadi.net/r59738/es/contenidos/informacion/argitalpenak/es_6092/adjuntos/SOZIOLINGUISTIKA_ESKULIBURUA-azkena.pdf
Gehiago sakontzeko bibliografia
AMENGUAL, M., JUAN, M. y SALAZAR, J. (2008). Adquisición y enseñanza de lenguas en contextos plurilingües: ensayos y propuestas aplicadas. Illes Balears: UIB.
BERNÁRDEZ, E. (2004). ¿Qué son las lenguas?. Madrid: Alianza.
BESALÚ, X. (2002). Diversidad cultural y educación. Madrid: Síntesis.
BESALÚ, X. y VILA, I. (2007). La buena educación. Libertad e igualdad en la escuela del siglo XXI. Madrid: Catarata.
BRONCKART, J. P. (1993). Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?. Donostia: HABE.
CUMMINS, J. (1983). Interdependencia lingüística y desarrollo educativo de los niños bilingües. Infancia y Aprendizaje, 21, 37-61.
EHIK-EUSKALTZAINDIA (2008). Zenbait orientabide erregistroen trataeraz. Bilbo: Euskaltzaindia
ETXEBERRIA, F. (2005). Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Donostia: Erein.
ETXEBERRIA, F. (1999). Bilingüismo y Educación en el País del Euskara. Donostia: Erein.
FASOLD, R ETA CONNOR-LINTON J. (arg). (2010). Hizkuntza eta Hizkuntzalaritza: hastapenak. Bilbao:EHU-UPV.
GONZÁLEZ NIETO, L. (2001). Teoría lingüística y enseñanza de la lengua (Lingüística para profesores). Madrid: Cátedra.
IKASTOLEN ELKARTEA (2009). Ikastolen hizkuntz proiektua. Zamudio: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa.
MAIA, J. & LARREA, K. (2010). Euskara batua eta euskalkiak Haur eta Lehen Hezkuntzan. Bilbo: UPV-EHU. In: http://testubiltegia.ehu.es/
MORENO RÍOS, S. (2005). Psicología del desarrollo cognitivo y adquisición del lenguaje. Madrid: Ed. Biblioteca Nueva.
VEZ, J. M. (2000). Fundamentos lingüísticos en la enseñanza de lenguas extranjeras. Barcelona: Ariel.
VV.AA. (2000). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madrid: Síntesis.
Aldizkariak
- Bat. Soziolinguistika aldizkaria
- Euskera
- Ikastaria
- Ikhasi
- Jakingarriak
- Tantak
- Textos
- Uztaro
Web helbideak
Direcciones de Internet:
- dewey.uab.es/jaling
- www.erabili.com
- www.eurolang.net
- www.euskadi.net/euskara_adierazleak
- www.euskaltzaindia.net
- www.euskalnet.net/guerenu/lanak/elebitasuna
- www.soziolinguistika.org
- www.hezkuntza.net
TaldeakToggle Navigation
31-61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:00 (1) | ||||
28-30 | 10:00-10:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
- 2S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
31-61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 14:30-17:00 (1) | ||||
24-24 | 14:30-17:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
- 0S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
31-61 Mintegia-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-21 | 14:30-17:00 (1) | ||||
25-25 | 14:30-17:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
- 0S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
31-61 Mintegia-3 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 12:00-14:30 (1) | ||||
24-24 | 12:00-14:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
- 0S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
31-61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
31-61 Gelako p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2S03G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)