Bereizketa eta Purifikazio Prozesuak27336
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Kodea
- 27336
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Bereizketa eta purifikazioaren prozesu ikasgaia Industria eta Teknologiaren graduko 4. Mailako irakasgaia da eta MO4 moduluaren partea da, “Hautazko modulua”partea da. Irakasgai honetan etorkizuneko ingeniariak jatorri kimikako industrietan eta beste industrietan erabiltzen diren bereizketa eta purifikazioaren prozesuen aspektuak aztertzen dira.
Irakasgai hau 4. mailaren bigarren lauhilabetekoan dagoenez, ikasleak aurretik hartutako zenbait ezagutza izan behar ditu, hala nola, matematika, fisika, kimika, termodinamika, mugimendu kantitatea (jariakinen mekanika), energia kantitatea (termoteknia), prozesu kontrola eta automatika edo materialen erresistentzia. Ezagutza guzti hauek funtsezkoak dira bereizteko operazioak diseinatzeko. Prozesu industrial batean erreakzio sistemak integratzerakoan, aurreko lauhilabetekoan ikasleak egindako irakasgai hau: erreakzio kimikoen ingeniaritza aukeratu behar izan du, hori dela eta, ikasleak baditu trebetasun egokienak aukeratu eta diseinatzeko bereizteko operaziorik onenak pre-tratatzeko edo pos-tratatzeko emari korrontearen bat, modu horretan lortutako produktua ekonomikoki interesgarria izango da eta ingurumena kontuan hartuta jasangarria ere bai. Azken finean, laugarren maila bukatu ondoren, ikasleak prozesu industrialen ideia integratua izango du.
Halaber, lortutako ezagutzak irakasgai honetan funtsezkoak izango dira Kimikako ingeniaritzaren masterra egin nahi dutenei.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgai honetan ikasleak lortu beharreko gaitasunak honako hauek izango dira:
Gaitasuna garapenei, proiektuei eta azterlan aurreratuei ekiteko ingeniaritza kimikoaren arloan, autonomia-maila handiz.
Irakasgai honetan ikasleak lortu beharreko IKASKUNTZA EMAITZAK honako hauek izango dira:
Ezagutza sakonagoak ohiko oinarrizko operazioak aukeratzeko eta diseinatzeko (destilazioa, absortzioa, adsortzioa eta lurrunketa).
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Ikasgaiak hurrengo 4 ataletan banatzen dira:
LEHENENGO ATALA: INGURUMEN INGENIARITZA ARLOKO OINARRIZKO ERAGITEN SARRERA
1. Gaia. Ingurumen ingeniaritza arloko onarrizko eragiketen sarrera.
2. Gaia. Masa balantzeak
3. Gaia. Masa eta energia balantzeak
BIGARREN ATALA: MATERIA TRANSFERENTZIA ETA OREKA ETAPA BIDEZKO BEREIZKETA ERAGIKETAK
4.Gaia. Materia transferentziaren oinarriak eta tresnak. Oreka etapa bidezko bereizketa eragiketen oinarriak
HIRUGARREN ATALA: BEREIZKETA ERAGIKETAK
5. Gaia. Absorzioa
6. Gaia. Destilazioa
7. Gaia. Adsorzioa eta ioi-trukea
8. Gaia. Lixibiazioa
9. Gaia: Mintzen bidezko eragiketak
LAUGARREN ATALA: PRAKTIKAK
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaiaren irakaskuntza hurrengo errekurtsoak erabiliz burutuko da:
- Ikasgai Magistralak eta gela praktikak
Saio hauetan gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak eta funtsezko legeak aurkeztuko dira, eta irakasgaiarekin erlazionatuta dauden problemak eta kasu praktikoak ebatziko dira. Aurkezpenak errekurtso audiobisualez lagunduta burutuko dira. Aurkeztutako kontzeptuak argitu ahal dituzten adibide esanguratsuak ikasleekin eztabaidatuko dira, batik bat eguneroko bizitzarekin eta industriaren errealitatearekin zerikusia dutenak.
- Problemak
Gai bakoitzean galdera teorikoak eta problema numerikoak proposatuko dira. Helburua ikasleak aurkeztutako gaien aspekturik garrantzitsuenak sakonago ulertzea eta garatu beharreko gaitasunak errazago lortzea da. Hauetako batzuk klasean ebatziko dira, besteak ikasleek haien kabuz egiteko eta/edo entregagai bezala aurkezteko geldituko dira.
Ebaluazio jarraituan, problema hauek ebatzi eta entregatu izana kontuan hartuko da. Problema hauen enuntziatu guztiak eGela plataforman egongo dira eskuragarri.
- Hautazko aktibitateak
Ikasleen ikasketa jarraitua bermatzeko, banaka zein taldeka burutuko diren eta irakaslearen gainbegiratze zuzena edukiko dituzten zenbait aktibitate (zailtasun handiagoa duten ariketen ebazpena, galdeketak…) antolatuko dira.
- Praktikak.
Irakasgaiaren edukiarekin zerikusia duten eta derrigorrezkoak diren praktikak burutuko dira. Ikasle bakoitzak, praktikak bukatzerakoan, egindako lana laburbiltzen duen txosten bat entregatu beharko du.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
- Banakako lanak (%): 20
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
- Talde entregagaiak: notaren %15. Ikasleek lan, txosten eta aurkezpen ezberdinak egin beharko dituzte
- Barkako entregagaiak: notaren %20. Aurrez Teknologia Kimikoan landuriko materia eta energia balantzeen inguruko lana (entrega hauek eginez gero, ikasleek ez dute zertan idatzizko azterketan zati hau egin beharko, betiere Teknologia Kimikoa gaindituta badute)
- Idatzizko azterketa teoriko-praktikoa: notaren %50. (Teknologia Kimikoa gainditu gabe badute, notaren %70)
- Praktikak: notaren %15. Praktika hauek ebaluatzeko ikasleek praktiken txostenak burutu behar izango dituzte.
Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.
Hala ere, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluak bere 3. puntuan dioenari jarraiki, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.
Ebaluazio jarraituari uko egin ezkero (laborategiko praktikak + proiektua), ohiko dehialdiko azken ebaluazioan egin beharrekoa honako hau izango da:
a) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den bakarkako idatzizko azterketa bat (notaren %70)
b) Laborategiko froga bat (notaren %15)
c) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den ahozko froga bat (notaren %15)
Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio jarraitua eta praktikak gainditu eta azken azterketa suspenditu duten ikasleek, ez-ohiko deialdian azken azterketa bakarrik egin beharko dute (ebaluazio jarraituaren eta praktiken nota gorde egingo zaie).
Ohiko deialdiari uko egin dioten ikasleek edo ebaluazio jarraituari uko egin ostean, ohiko deialdiko azken froga gainditu ez duten ikasleek, ondorengo azken froga egin beharko dute:
a) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den bakarkako idatzizko azterketa bat (notaren %70)
b) Laborategiko froga bat (notaren %15)
c) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den ahozko froga bat (notaren %15)
Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.
Ohiko deialdiko azterketa eta laborategiko praktikak gainditu baina entregagaiak gainditu ez dituzten ikasleek, ondorengo frogak izango dituzte:
a) Azken entregagai bat egin beharra (notaren %10)
b) Ahozko froga bat (notaren %5)
Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.
Ohiko deialdian proiektua eta azken azterketa gainditu duten ikasleek baina laborategiko praktikak gainditu ez dituztenez egin beharreko froga honako hau izango da:
a) Laborategiko froga bat (notaren %15)
Ez-ohiko deialdia gainditzen ez bada, hurrengo ikasturterako ez da inongo notarik gordeko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGela plataforman irakasgaiaren gai-zerrenda eta praktika gidoiak formato elektronikoan ikasleentzat eskuragarri egongo dira. Horretaz aparte, gai bakoitzaren problema-zerrenda agertuko da. Honen helburua klaseak errazago jarraitzea eta gaien ulermena erraztea da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
• Calleja G. (Editor). Introducción a la Ingeniería Química. Síntesis. (1999).
• McCabe W.L., Smith J.C. y Harriot P. Operaciones básicas en Ingeniería Química (7ª Edición). McGraw-Hill (2007).
• Perry R.H. Manual del Ingeniero Químico (7ª Edición). McGraw-Hill (2001).
• Welty J.R. Wicks C.E. y Wilson R.E. Fundamentos de Transferencia de Momento, Calor y Masa. Limusa Wiley (1999).
• Treybal R.E. Operaciones de Transferencia de Masa. Mc Graw & Hill (2000).
• Geankoplis C.J. Procesos de transporte y operaciones unitarias (4ª edición). CECSA. (2006).
• Henley E.J. y Seader J.D. Operaciones de separación por etapas de equilibrio en Ingeniería Química. Reverté (1988).
• Coulson J.M. y Richardson J.F. Ingeniería Química: Operaciones Básicas (3ª Edición. Tomo II). Reverté (1981).
Aldizkariak
-Chemical Abstracts
-Chemical Engineering Abstracts
-Chemical Engineering & Technology. Wiley-VCH, Weinheim
-Chemie-Ingenieur Technik. Wiley-VCH, Weinheim
-AlChE Journal. AIChE, New York
-Ingeniería Química. Suplemento Nuevas Plantas. Ingeniería Química S.A., Madrid
-Química e Industria. Asociación Nacional de Químicos de España, Madrid
-Chemical Engineering. McGraw-Hill, New York
-Journal of Chemical Technology and Biotechnology. John Wiley and Sons, New York
Web helbideak
http://www.acs.org
http://www.aiche.org
http://www.elsevier.com
http://www.accessscience.com
http://www.dekker.com
http://sciencedirect.com
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AGUIRREZABAL TELLERIA, IKER
- GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKI
- OREGUI BENGOECHEA, MIKEL
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 11:30-13:30 (1) | ||||
3-3 | 12:00-14:00 (2) | ||||
7-14 | 11:30-13:30 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
- P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
- P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 12:30-14:00 (1) | ||||
6-6 | 12:00-13:30 (2) | ||||
7-14 | 12:30-14:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
- P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
- P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
12-12 | 11:00-14:00 (1) | ||||
14-14 | 11:00-14:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P1B 1L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
- P1B 1L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-7 | 11:00-12:30 (1) |