Sariak
Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak zortzi Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak sarituko ditu. 300 euroko saria jasoko du ardatz bakoitzeko lehenengo GrAL onenak, eta 150 eurokoa, ardatz bakoitzeko bigarren GrAL onenak (pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea-aliantzak izango dira ardatzak).
Gainera, VII. edizio honetan 300 euroko saria emango zaio Zerbitzuen bidezko Ikaskuntza metodologian oinarrituta garatzen den GrAL onenari.
Irabazleak Batzorde Zientifikoaren, Antolakuntza Batzordearen eta biltzarreko saioetara joaten den publikoaren bozketak batuz erabakiko dira, irizpide honen arabera:
Batzorde zientifikoak ekarpenari (GrAL) egindako balorazioa | 65 |
---|---|
Zuzendaritzak eta batzorde antolatzaileak aurkezpenari egindako balorazioa | 20 |
Publikoak egindako balorazioa | 15 |
Guztira | 100 |