Eduki publikatzailea

PREDIMED azterlana

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/28

Vitoria-Gasteizko Irakasguneko irakaslea eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuko burua den Luis Fernando Arós Borau da PREDIMED azterlanaren Vitoria-Gasteizko lantaldeko burua. Azterlan horretan 16 ikerketa-taldek parte hartu dute, estatu osoko unibertsitate, ospitale eta zentro ezberdinetakoak.   

Altimetric erakundearen arabera, 2013. urtean sare sozialen bitartez mundu osoan zabalkunde eta gizarte-eraginik handiena izan dituzten lanen artean bigarrena da lan hau.

Dieta mediterraneoak bihotz-hodietako arriskuaren prebentzioan daukan eragina frogatzen duten PREDIMED azterlanaren ondorioak otsailean argitaratu ziren New England Journal of Medicine aldizkarian: "Primary Prevention of Cardiovascular Disease with a Mediterranean Diet".  

Zabalkunderik handiena izan duen artikulua, 2013ko lehenengo 100 artikuluen artean dagoena, Japoniako ekialdeko uretan arrainek daukaten kutsadurari buruzko izan da, Fukushimako istripu nuklearraren ondorioz.