Eduki publikatzailea

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra

Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/03

Hegoak eta Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sareak (REEDES gaztelaniaz), Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrerako (V GINB) komunikazio eta posterren laburpenak aurkezteko deia egiten dute. Edizio honen leloa Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz izango da. Biltzarra Bilbon burutuko da, Bizkaia Aretoan eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa fakultatean, 2020ko maiatzaren 27an, 28an eta 29an.

V GINBaren weborrian biltzarraren gaineko informazio gehiago aurkitu daiteke: ildo tematikoak, data garrantzitsuak eta laburpenak bidaltzeko prozesuaren deskribapena.