Arcadia 5 Biltzarra
Arcadia 5 Biltzarra. Arkitektura eta habitata. Pertsonen Burujabetza
Urriak 18-19. UPV/EHUko Arkitektura G.E.T. Donostia-San Sebastian
Lehenengo argitaratze data: 2018/10/07
Gure bizilekuak bizimodua baldintzatzen digu. Haren presentzia ezinbestekoa eta etengabekoa izanik, ez gara jabetzen zer neurritan den oztopo edo lagungarri. Hala izanik, arcadia5 biltzarrak pertsonen subiranotasuna ahalbidetzen duten espazio eta habitatetan jarri du arreta
arcadia5ek aurreko edizioen jarraipen bat izan nahi du, nahiz eta honakoan interes-gunea planeta honetan bizi garen pertsonetan jarri nahi duen, baita pertsonen arteko erlazioak egituratuko dituen arkitekturan, zeinak espazioetan, herrietan, etxeetan, herri txiki zein hirietan bizi diren pertsonen beharrei, bizipenei eta ametsei erantzungo dien, eta haien berezitasun, ezaugarri eta diferentzia kulturalak eta identitarioak kontuan hartuko dituen.
Halako arkitekturak diseinu prozesu integratzaile baten beharra du, non erabiltzaile, diseinatzaile, hiritar eta profesionalen elkarlana ahalbidetuko den, eta zeinak emaitza aberastuko duen, haren konplexutasun eta dibertsitateagatik. Era berean, honelako talde-lanek eta prozesu parte-hartzaileek parte-hartzaile guztien subiranotasuna bultzatuko lukete.
Informazio gehiago: http://www.arcadia5.eus/