XSLaren edukia

Biztanleriaren Geografia

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

1. Biztanleriaren Geografiaren azterketa-eremua eta informazio estatistiko demografikoaren iturriak ezagutzen ditu.

2. Munduko biztanleriaren banaketa eta kokapenaren faktoreak ezagutzen ditu.

3. Biztanleriaren mugimendu naturalaren faktoreak eta lurraldeen arteko desberdintasunak ezagutzen eta ulertzen ditu.

4. Migrazio-fenomenoa eta migrazio-ereduak ezagutzen eta ulertzen ditu.

5. Egitura demografikoak eta biztanleriaren eta jarduera ekonomikoaren arteko harremanak biltzen ditu.

6. Biztanleria aztertzeko teknikak menderatzen ditu.



ZEHARKAKO GAITASUNA:

Irakasgaian Idatzitako Adierazpeneko zeharkako gaitasuna ere lan egingo da 2. mailako domeinu mailara ailegatzeko asmoz. Beraz, ikaslea, irakasgaia egin ondoren, gai izan beharko da, aipuak eta testuaren barruko erreferentziak zuzenki jasotzeko, eta irudiak, taulak eta zenbakikuntza egoki aurkezteko. Gaitasun hau nagusiki proposatutako lan praktikoen bidez ebaluatuko da.



MODULU-KONPETENTZIAK:

M03CM01 - Ikasleek naturako zientzien eta giza zientzien arteko fasean garatu diren ezagutzak azaltzen eta transmititzen jakitea, azterketa geografikoek alderdi horretan izan duten funtzioa ulertuta.

M03CM02 - Ikasleek ezagutza geografikoen muina osatzen duten eta unibertsitateen ikasketa-planetan eta sailetako eta unibertsitate-institutuetako ikerketa-ildoetan ezarpen handiena duten ikasgaiak ezagutzea.

M03CM03 - Ikasleek, geografiaren espezializazio sektorialen bidez, lurraldeak bereizten laguntzen duten alderdien ikuspegia bereganatzea eta irizpen deskribatzaileak eta aginduzkoak eman ahal izatea.

M03CM04 - Ikasleek gaitasun bat izatea lurraldeen barne-antolaketaren oinarria eta eskualde-nortasunaren iturria diren faktore fisikoak eta giza faktoreak bereizteko.

M03CM05 - Ikasleek ikuspegi kritikoa izatea eskualdeen azterketan erabiltzen diren eta diziplina independenteetan garatu diren kontzeptuei buruz.

M03CM06 - Ikasleek jakitea diziplina horien berezko dokumentazio, datu bilketa, analisi eta metodologia teknikak erabiltzen.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Populazioaren Geografiaren edo Geodemografiaren edukiak eta helburuak

Demografiaren analisi geografikorako tresnak, metodoak eta iturriak

Populazioaren banaketa espaziala

Mugimendu naturalak

Migrazio mugimenduak

Biztanleriaren egitura demografikoa

Biztanleriaren ezaugarri ekonomikoak

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan azalpen teorikoak eta metodologikoak emango dira, ondoren ikasleei jarduera praktikoak garatzeko baliagarri izango zaizkienak.



Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, ikasleek ikasketa-kasuak egin eta interpretatuko dituzte, biztanleriaren banaketari, egiturari, mugikortasunari eta dinamikari buruzko ariketak eginez.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Etengabeko Ebaluazio Sistema: Azterketa (nota finalaren 60%) eta praktikak (40%) ebaluatuko dira. Beharrezkoa da bi atalak gainditzea. Lanaren eta azterketaren notak indarreko kurtsoaren ez-ohiko deialdirako gordeko diogu ikasleari (baina ez hurrengo kurtsorako).

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





Azken Ebaluazioaren Sistema: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren sistemarekin ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako ikasleak lehen klasetik bederatzi asteko epea dauka idatzia irakasleari entregatzeko (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, Art. 8, 2017ko martxoaren 13ko BOPV).

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.









Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Erroldak eta Zentzuak
Migrazio Mugimenduaren estatistikak
Mugimendu naturalaren estatistikak
Kalkulu orriak
GIS

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Barcus, H.R. & Halfacree, K. (2017). An Introduction to Population Geographies. Lives across

Space. Routledge.

Neybold, K.B. (2021) Population geography: tools and issues. Rowman & Littlefield.

Reques, P. (2011) Geo-demografía. Principios conceptuales y metodológicos (2ª ed.) Universidad de Cantabria.

Gehiago sakontzeko bibliografia

EUROSTAT (2023) Regions in Europe - 2023 edition. EUROSTAT.
IGN (2024). España en mapas: una síntesis geográfica. Demografía. IGN.
OECD (2023). International Migration Outlook 2023. OECD.
United Nations (2023). World population prospects: The 2022 revision. United Nations.
United Nations (2023). World cities report 2022. United Nations.
United Nations (2024). World Migration Report 2024. United Nations.

Aldizkariak

Migraciones
Notas de población
Papeles de población
Papers de demografía
Población & sociedad
Population, Space and Place
Revista española de investigaciones sociológicas
Scripta Nova
Investigaciones Regionales
Journal of Population Economics
European Journal of Population
Population and Development Review
Ciudad y Territorio
Lurralde
Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles
Actas de los Coloquios de Geografía de Población del grupo de Geografía de la Población de la Asociación Española de Geografía (AGE)

TaldeakToggle Navigation

46-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

13:00-15:00

13:00-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I

46-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

13:30-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I

16-46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

13:00-15:00

13:00-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I

16-46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

13:30-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I