XSLaren edukia
Osasun Zainketei Aplikatutako Zientzia Psikosozialak
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Erizaintzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 42 | 63 |
Mintegia | 9 | 13.5 |
Gelako p. | 9 | 13.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK
- Giza portaera azaltzen duten marko esplikatibo psikologikoak identifikatzea.
- Portaeraren oinarri biologikoak eta oinarrizko prozesu psikologikoak azaltzea.
- Hainbat kulturatako pertsona osasuntsuek bizi zikloan duten garapenaren sekuentzia aztertzea.
- Bizi krisi egoeretan erantzun psikosozialak baloratzea.
ZEHARKAKO KONPETENTZIA: TALDE-LANA
Definizioa: Talde laneko gaitasunak helburu komunak lortzeko jarrera pertsonal bat eta besteekiko lankidetza bat eskatzen du, non informazioa trukatzen, erantzukizunak hartzen, sortutako zailtasunak konpontzen, eta taldearen hobekuntza eta garapenerako ekarpenak egiten diren
Lantaldea irakasleek eta ikasleek osatuko dute (talde orokorrean eta Ikasgelako praktikak eta mintegiak egiteko sortutako azpitaldeetan daudenak). Kontuan hartuko da taldeko kideen ekarpena
lankidetza-, entzute-, konfiantza- eta errespetuzko giroa sortzeko, ikasgelan bertan zein ikasgelatik kanpo.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- IE1: Abordatze biopsikosozialean kokatutako azalpenak eta interbentzioak (testuetan, bideoetan edo hitzaldietan irudiztatuak) eredu biomedikoan soilik oinarritzen direnetatik bereiztea.
- IE2: Arazo, egoera edo kasu baten analisiaren bidez, jokabideak baldintzatzen dituzten prozesu psikosozialak identifikatzea.
- IE3: Behar bezala azaltzea funtzionamendu kognitiboan eta afektiboan eragiten duten determinatzaileak eta prozesuak, haien interakzioa eta bilakaera bizi-zikloan zehar eta osasunaren zaintzaren testuinguruan.
- IE4: Ikasgaian ikasitako oinarrizko kontzeptuak zuzen erabiltzea eta erlazionatzea, planteatutako galderei eta zereginei erantzuteko eta erantzunak argudiatzeko.
- IE5: Lan kooperatiboaren dinamika errespetatzea, lantaldearen barruan erantzukizun indibidualak hartzean, errespetuan eta akordioak lortzeko elkarrizketan oinarrituta.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. ZIENTZIA PSIKOSOZIALETARAKO SARRERA
Eredu biopsikosoziala eta jokabidearen eredu azalgarriak.
2. OINARRIZKO PROZESU PSIKOLOGIKOAK
Prozesu kognitiboak (hautematea, arreta, oroimena, pentsamendua, hizkuntza, funtzio exekutiboak)eta adierazpen eta erregulazio emozionala.
3. BIZI-ZIKLOKO GARAPEN PSIKOSOZIALA
Bizi-zikloan zeharreko garapen kognitibo eta afektiboa.
4. ZAINKETEN ALDERDI PSIKOSOZIALAK
Ondorengo alderdiekin lotutako baldintzatzaile sozialak eta fenomeno psikologikoak aztertzen dira: Osasunaren eta gaixotasunaren hautematea, ospitalizazioa, osasun-profesionalaren, pazientearen eta bere senideen arteko erlazioa, haurtzaro, nerabezaro eta zahartzaroko zainketa psikosozialak, estresa, dolua, e.a.
MetodologiaToggle Navigation
KLASE TEORIKOAK. Aurkezpen magistralak galderekin eta ikus-entzunezko edukien analisiekin osatuko dira, ezagutza teorikoen integrazioa eta kontzeptuen arteko lotura pixkanaka eta modu esanguratsuan lantzeko.
MINTEGIAK. Lantalde txikietan, ikasleek arazoak edo egoerak aztertuko dituzte (bideoetan edo testuetan aurkeztutakoak), eskola teorikoetan eskuratutako ezagutzekiko lotura lantzeko, kontzeptu garrantzitsuak identifikatzeko eta erantzunak argudiatzen ikasteko.
IKASGELAKO PRAKTIKAK: Hainbat egoera planteatuko dira eskola teorikoetan azaldutako ezagutzak errazago ulertzeko.
Irakaskuntza-modalitate guztietan, ikaskuntzaren hausnarketa eta jarraipena errazteko, ikaskuntzaren antolatzaile grafikoak erabiliko dira (mapa mentalak, fitxa erdiegituratuak, hitz-hodeiak, etab.).
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio mistoa: jarraitua eta azterketa
PUNTUAZIOAREN BANAKETA:
Irakasgaia gainditzeko, hiru azpiatal hauetako bakoitzari esleitutako puntuazioaren % 50 lortu behar da gutxienez:
- Azterketa: galdera irekiak (7 puntu).
- Ikasgelako praktiketako zereginak (1,5 puntu)
- Mintegietako zereginak (1,5 puntu)
Ez da aldaketarik egongo ebaluazio- eta sistema-irizpideetan irakaskuntza presentziala eten egin beharko balitz modu ez-presentzialean edo urrutitik jarraitzeko. Egiteke dauden zeregin eta probak eskura dauden baliabideak erabiliz entregatu eta ebaluatuko dira (posta/eGELA/Blackboard, etab.).
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da. (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. EHAA, 1311 ERABAKIA)
Kasu honetan:
- irakasgaian irakaskuntza-mota ezberdinetan landutako guztia ebaluatuko da
- eta proba ezberdinak barnebilduko ditu. Proba horietan ikasleak gaitasunak eta ezagutzak menperatzen dituela erakutsi beharko du.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGELAN utzitako artxiboak eta estekak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
eGELAN utzitako artxiboak eta estekak.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Horno P. Educando el afecto. Reflexiones para familia, profesorado, pediatría. Barcelona: Graö; 2007.
- Lizaso I, Leturia FJ, Yanguas JJ. Esku-hartze psikosoziala gerontologian. Donostia: Erein; 2009
- Novel G, Lluch T, Miguel MD. Enfermería psicosocial y salud mental. Barcelona: Masson; 2000.
- Mingote JC, Pérez S. Estrés en la Enfermería. El cuidado del cuidador. Madrid: Díaz de Santos; 2003
- Nieto J, Abad MA, Esteban M, Tejerina M. Psicología para Ciencias de la Salud. Madrid: McGraw-Hill Interamericana; 2004
- Oroz Ch. Aspectos psicosociales acerca de la muerte. Eunate; 2011
- Palacios D, Salvadores P. Enfermería social. Madrid: Síntesis; 2010.
- Rodríguez-Marín, J, Neipp MC. Manual de psicología social de la salud. Madrid: Síntesis; 2008
- Santrock J. Desarrollo humano. Infancia. Barcelona: Mcgraw-Hill; 2007
- Stassen K. Psicologia del desarrollo. Infancia y adolescencia; 2007.
- Tazón P, Aseguinolaza L, García-Campayo J. Ciencias Psicosociales. Barcelona:Masson; 2000.
Aldizkariak
- Enfermería Clínica (http://www.elsevier.es)
- Atención Primaria (http://www.elsevier.es)
- Gaceta sanitaria (http://www.doyma.es)
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|