XSLaren edukia
Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioa II
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Erizaintzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 50 | 75 |
Mintegia | 6 | 9 |
Laborategiko p. | 4 | 6 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Konpetentzia espezifikoak
1. Konposatu organiko printzipalen egitura atomiko eta molekularrak ezagutzea eta erradiazio ionizatzaileen efektuak giza gorputzean.
2. Genetikari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzea eta euren erlazioa giza ezaugarri morfofisiologikoen transmisioarekin.
3. Bide metaboliko zelular printzipalak azaltzea eta euren erregulazioa.
4. Gizakiaren egoera fisiologikoaren arabera nutrizio-beharrak identifikatzea, elikadura ohiturak interpretatuz.
Zeharkako konpetentzia: Pentsamendu kritikoa. Konpetentzia hau honako adierazleen bitartez aztertua izango da: iritzi propio zein gainontzekoen formulazio eta analizia, irizpideen eta informazio-iturrien erabilera eta inplikazio praktikoen kontzientzia hartzea.
Ikaskuntza-emaitzak
K1: Konposatu organiko printzipalen egitura atomiko eta molekularrak ezagutzea eta erradiazio ionizatzaileen efektuak giza gorputzean.
- Atomo, elementu, molekula eta konposatu terminoak desberdindu.
- Karbohidratu, lipido, proteina eta azido nukleikoen egitura eta funtzioak analizatu.
- Osasun arloan erradioaktibitatearen aplikazioak daukan garrantzia ulertu.
- Erradio-babeseko kolore eta piktogramak ezagutu eta ulertu.
K2: Giza gaixotasun hereditarioen patroia ulertu ahal izateko, mutazio genetiko desberdinen jatorria aztertzea.
.
- Mitosi eta meiosia desberdindu banaketa zelularraren garrantzia ulertzeko.
- Gaixotasun kronikoen jatorri genetiko eta epigenetikoa desberdindu.
- Ezagutzen diren maila geniko, kromosomiko eta genomiko ezberdinetako mutazioak izendatu.
- Gaixotasun konkretu baten giza herentzia patroi ezberdinak ezagutzea pedigree analisi baten behaketaren bitartez.
K3: Bide metaboliko zelular printzipalak erlazionatzen jakitea gizabanakoen egoera fisiologikoa interpretatu ahal izateko.
- Metabolismo mota ezberdinak eta bere azpi-faseak identifikatu eta ulertzea.
- Karbohidrato, lipido eta proteinen metabolismoaren kontrol mekanismo garrantzitsuenak desberdindu.
- Bide metabolikoak erregulatzen dituzten aktibazio edo inhibizio faktore printzipalak ezagutu.
- Egoera fisiologiko ezberdinetan ematen den akzio hormonalen efektu metabolikoak ulertu.
K4: Gizakiaren egoera fisiologikoaren arabera nutrizio-beharrak identifikatzea, elikadura ohiturak interpretatuz.
- Oinarrizko mantenugaiak dituzten elikagai taldeak identifikatu.
- Gizabanakoaren dietaren analisiaren bitartez populazioaren elikadura ohitura desegokiak antzeman.
- Populazioarentzako dieta orekatuaren kontzeptua azaldu.
- Populazio orokorrarentzako gomendio dietetikoak zeintzuk diren ezagutu.
- Gehigarrien erabilerak, etiketatu egokiak eta elikagaien higieneak osasunean duen eragina ikertu.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAI-MULTZOA: OINARRIZKO BIOFISIKA ETA ERRADIOLOGIA.
1.1. Atomoak eta loturak.
1.2. Erradiazio ionizatzaileen eta materia biziaren arteko elkarrekintza.
1.3. Erradiobiologia eta erradio-babesa.
2. GAI-MULTZOA: GIZA GENETIKA.
2.1. Banaketa zelularra: mitosia eta meiosia.
2.2. Mutazioak.
2.3. Herentzia genetikoa.
3. GAI-MULTZOA: BIOKIMIKA ETA METABOLISMOA.
3.1. Biomolekulak (karbohidratoak, lipidoak, proteinak, azido nukelikoak) eta biokatalizatzaileak (entzimak).
3.2. Erreakzio metabolikoak: karbohidrato, lipido eta proteinen anabolismo eta katabolismoa.
3.3. Metabolismo zelularraren erregulazioa.
3.4. Karbohidrato, lipido eta proteinen metabolismoaren integrazioa.
4. GAI-MULTZOA: NUTRIZIOA
4.1. Elikagai taldeak.
4.2. Dieta orekatua
4.3. Gomendio dietetikoak eta piramideak.
MetodologiaToggle Navigation
Klase magistralak: 50 ordu presentzial.
Oinarrizko kontzeptu eta proposatutako edukien garapena ikasgelan bertan aurkezten dira. Kontzeptu hauek banaka edo taldeka landuko dira irakaslearen laguntzarekin.
Helburua da materialaren edukiak transmititzea da ikasleei hausnarketetara bultzatuz, kontzeptu desberdin arteko erlazioak deskubritzea erraztuz eta pentsamendu kritikoagoa eratuz.
Mintegiak: 3 saioetan banatzen dira, bakoitza 2 ordukoa izanik.
Saio bakoitzean, lana, bakarka zein taldean, irakasgaiaren jakintza-esparru gaiak jorratzen dira.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako modalitatea da, irakasgaiarekin erlazionatutako gaia sakon jorratzen da eta ikerkuntza, eztabaida (DUG), elkartruke eta gogoeta-jarduerak badakartza.
Gela-Praktikak: 2 saio dira, 2 ordukoa bakoitza.
Ikasleek banaka edo binaka lan egindo dute.
Modalitate honek gai jakin bati buruz instrumental trebetasun espezifikoak aplikatzea eta barneratzea ditu helburu: bakoitzaren zein populazioaren egoera nutrizionalaren balorazioa eta dieta orekatuaren kontzeptua.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluazio Jarraia eta/edo Ebaluazio Finala:
Ebaluazio Jarraia:
1. Atal Teorikoa: Irakasgai osoaren puntuazioa kontutan izanik, zati honen gehiengo nota 7 puntutakoa izango da. Alde hau, test motatako galderekin eta/edo galdera laburrekin eta/edo garatzeko galderekin eta/edo kasu klinikoekin eta/edo proba orala eta/edo entregatzeko jarduerekin ebaluatuko da. Entregatu beharreko jarduera guztiak derrigorrezkoak izango dira ebaluazio jarraia egin ahal izateko.
2. Atal Praktikoa eta Mintegiak: Irakasgai osoaren puntuazioa kontutan izanik, zati honen gehiengo nota 3 puntutakoa izango da. Alde hau, test motatako galderekin eta/edo galdera laburrekin eta/edo garatzeko galderekin eta/edo kasu klinikoekin eta/edo proba orala eta/edo entregatzeko jarduerekin ebaluatuko da.
Irakasgaia gainditzeko DERRIGORREZKOA izango da ZATI BAKOITZA GAINDITZEA: (1) Alde teorikoa eta (2) Alde Praktikoa eta Mintegiak.
Ikasleek deialdiari uko egiteko aukera izango dute eta ebaluazioa final sistema batekin ebaluatuak izan, ebaluazio jarraian parte hartu badute ere. Horretarako, eskaria, irakasgaiko irakasle arduradunari egin beharko diote idatzi bidez, lauhilabetea ofizialki hasi eta lehenengo 9 astetan zehar, zentruko egutegi ofiziala errespetatuz (8. art., BOE 2017 martxoaren 13).
Ebaluazio finala: Azken froga honetan, ikasleak, irakasgaian agertzen diren ezagutza eta konpetentzia guztiak barneratu dituela erakutsi beharko du.
Azken froga honek atal idatzia eta/edo ahozko atal bat izango ditu. Idatzizko atala, test motatako galderekin eta/edo galdera laburrekin eta/edo garatzeko galderekin eta/edo kasu klinikoekin ebaluatuko da. Ahozko atalaean, ikasleak, irakasgaiaren eduki teoriko eta praktikoak barneratu dituela egiaztatu beharko du.
Irakasgaia gainditzeko, ebaluazio finalean ebaluatutako atal guztiak gaindituak izan beharko dira. Zatiren bat suspendituta badago, azken nota suspenditu duen zatiari egokituko zaio (batuketa egin gabe).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Guía Práctica para evaluar nuestra alimentación: Herramientas, cálculos y recomendaciones. Gravina, Fernández, Caballero. (2022). Ed. UPV/EHU.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
DEVLIN, TM.:Bioqímica con correlaciones clínicas, 2. argit., Reverte, 1988.
HERRERA, E.: Elementos de Bioquímica, Interamericana, 1993.LANGMAN, S.: Embriología médica, ED. Panamericana, Madril, 2007.LEHNINGER, A.L.; eta beste batzuk: Bioquímica. Las bases moleculares de la estructura y función celular, Omega, Bartzelona, 1993.
MARTIN SALINAS, C.; eta beste batzuk: Nutrición y Dietética, Colección Enfermería S21, Difusión Avances de Enfermería, Madril, 2000.PANIAGUA,R.: Biología celular, Ed. Interamericana,. Madril, 2007.STEVENS, A.: Histología humana, Ed. Elsevier, Madril, 2008.
ROSS, M.H.; eta beste batzuk: Histología. Texto y atlas color con biología celular y molecular, 4. argit., Panamericana, 2005.
LANGMAN, S.: Embriología médica ED. Panamericana. Madrid 2007. PANIAGUA,R.: Biología celular. Ed. Interamericana. Madrid 2007. STEVENS, A.: Histología humana. Ed. Elsevier. Madrid 2008. DEVLIN, TM.: Bioqímica con correlaciones clínicas (2ªed) Reverte, 1988. HERRERA E.: Elementos de Bioquímica Interamericana 1993. LEHNINGER A.L.:et al Bioquímica. Las bases moleculares de la estrcutura y función celular. Omega, 1993
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALEMANY, M.: Obesidad y Nutrición, Alianza Editorial, 1992.FARRAN, A.; ZAMORA, R.; CERVERA, P. (CESNID): Tablas de composición de alimentos del CESNID, McGraw-Hill Interamericana, Bartzelona, 2004.LOZANO, JA; eta beste batzuk: Bioquímica para Ciencias de la Salud, Interamericana, 1995.WAEDLAW, G.M.; HAMPL, J.S.: Perspectives in nutrition, 7. argit., McGraw-Hill, Boston, 2006.MEZQUITA, C.; eta beste batzuk: Fisiología médica: del razonamiento fisiológico al razonamiento clínico, Panamericana, 2011.
LOZANO JA et al.: Bioquímica para Ciencias de la Salud. Interamericana, 1995. ALEMANY MARIA.: Obesidad y Nutrición.Alianza Editorial, 1992. ASTIASARAN I, et al.: Alimentos, composición y propiedades. MCGraw-Hill Interamericana 1999. ASTIASARAN et al.: Alimentación y salud públicam McGraw-Hill Interamericana, 2001
Aldizkariak
Se aportarán en la presentación de la asignatura
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
61 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|