Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Profil gomendatua da Estatuko graduko titulu ofizial bat eta jarraian aipatzen diren unibertsitate master ofizialetakoren bat izatea, Doktorego Programa honetan sartzeko prestakuntza optimoa eskaintzen duten aldetik:
- Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterra (UPV/EHU)
- Arkitektura, Energia eta Ingurumena Masterra (UPC)
- Edifikazioa Masterra (UPC)
- Hiriaren Kudeaketa eta Balorazioa Masterra (UPC)
- Paisajismoa Masterra (UPC)
- Teknologia Arkitekturan Masterra (UPC)
- Arkitekturaren Teoria eta Historia Masterra (UPC)
- Arkitektura Proiektuaren Teoria eta Praktika Masterra (UPC)
- Hirigintza Masterra (UPC)
- Ingeniaritza Zibila Masterra (UC)
- Ondare Historikoa eta Lurralde Ondarea Masterra (UC)
- Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterra (UC)
- Materialen, Osagaien eta Egituren Integritatea eta Iraungarritasuna Masterra (UC)
Edo baliokideak diren edo aipatutakoen kideko gaia duten Estatuko edo atzerriko unibertsitateetako beste master batzuk izatea.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Katalana
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.
Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.
Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango. Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.