Birziklatzearen aurpegiak Lehenengo argitaratze data: 2022/06/29 Erosleak, oro har, azken kontsumitzaile gisa, produktu iraunkorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak direnak eskatzen ari dira azken urteotan. Europako kontsumitzaileen lehentasunak aztertzeko 2019ko inkesta batek erakutsi zuen kontsumitzaileen % 56k kontuan izaten duela erosketen ingurumen-inpaktua, % 67k ingurumenerako hobeak diren produktuak erosten dituela, nahiz eta produktu horiek garestiagoak izan, eta % 81ek etxetik gertu dauden establezimenduetan egiten dituela erosketak, eta tokiko merkataritzari laguntzen diola.