GOBE - Grupo de Oftalmo-Biología Experimental
Datu orokorrak
- Kokapena
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Elena Vecino Cordero
- Doktore kopurua
- 16
- Osakide kopurua
- 23
- Posta elektronikoa
- elena.vecino@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.es/gobe
Osakideak
- Elena Vecino Cordero
- Juan Durán de la Colina
- Javier Araiz Iribarren
- Arantxa Acera Osa
- Aritz Urcola Carrera
- Alejandro Fonollosa Calduch
- Noelia Ruzafa Andrés
- Xandra Pereiro Díez
- Marta Galdós Iztueta
- Sergio Pinar Sueiro
- Jimena Baleriola Gómez de Pablos
- Itziar Martínez Soroa
- Silvia López Plandolit
- Alejandro Bayón del Río
- Francisco David Rodríguez García
- Sansar C. Sharma
Ikerketa-ildoak
Taldearen helburu nagusia da begi patologia batzuen oinarri zelularrak eta molekularrak aztertzea.
1- Neurobabesa eta glaukoma: interakzio molekularrak aztertzea neuronen (erretinaren gongoil zelulak, RGC) eta gliaren zelulen artean, glaukomak erretinari eragiten dion neurona kaltea prebenitzeko.
2- Neurodegenerazioa: RGCen infekzio mekanismoa aztertzea beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetan; hala nola Parkinsona.
3- Begi azala eta nanomaterialak: biomarkatzaileak identifikatzea malkoetan hainbat gaixotasunetan, kaltetutako begi azala leheneratzen lagunduko duten malko artifizialak diseinatzeko.
4- Humore urtsua aztertzea glaukoman: humore urtsuaren propietate biofisikoak aztertzea glaukoma duten pazienteetan, eritasun hau nola garatzen den ulertzen lagunduko diguten alterazioak detektatzeko.
5- Erretina: erretina askatzea duten pazienteei ateratako mintz epirretinianoak aztertzea.
Hitzgakoak: Ikusmen sistema, begia, leheneratzea, neurobabesa, biomarkatzailea, begi azala, erretina, glaukoma
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Ikertaldeak aukera ematen du I+G proiektuetan aritzeko ikusmen sistemarekin zerikusia duen ikerketan. Botiken saiakuntza aurreklinikoak egiten ditugu kultibo primarioen eta zelula lerroen sistemetan, botiken edo materialen screening-a, toxikotasun analisiak, animalia ereduen erabilera, etab.
Gainera, aholkularitza zientifikoa eta proiektuen nahiz curriculumen ebaluazioa eskaintzen dugu, hainbat ebaluazio agentziarentzat aritu baikara ebaluazio lanetan.
Azkenik, aipatzekoa da taldeko kideen formakuntza helburua, doktorego tesien, GRALen eta MALen zuzendaritza bidez.
Tresneria
- Fluoreszentzia mikroskopioak (Zeiss)
- Mikroskopio alderantzikatuak (fluorescence/live cell imaging) (Zeiss)
- Kriostatoa (Leica), ELISA sistema
- Zelula kultiboen tekniketarako laborategia. C2 euspen maila
Proiektu aipagarrienak
Novel biomaterials in regenerative ophthalmic medicine. ELKARTEK (KK-2019/00086), 2019 – 2021
Grupos de investigación de la Universidad del País Vasco. Universidad del País Vasco (UPV/EHU) (GIU 2018/50), 2019 – 2020
Análisis lipidómico de la retina in vivo e in vitro. Gobierno Vasco, acciones Universidad-Empresa (PUE_2018_1_0004), 2018 - 2020
Apoyo a Grupos Consolidados. Universidad del País Vasco (GIU17/73), 2017-2018
Desarrollo de tratamientos personalizados para el glaucoma. Énfasis en poblaciones infantiles y de edad avanzada. GLAUKUS. RETOS- MINECO Fondos FEDER (RTC-2016-4823-1), 2016-2018.