Kimika Bioorganikoa eta Modelizazio Molekularraren Ikerketa taldea (QBMM)
Datu orokorrak
- Kokapena
- Joxe Mari Korta Zentroa
- Kimika Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Fernando P. Cossío Mora
- Doktore kopurua
- 6
- Osakide kopurua
- 10
- Posta elektronikoa
- fp.cossio@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/qbmm/hasiera
Osakideak
- Fernando P. Cossío Mora
- Ana J. Arrieta Ayestaran
- Iván Rivilla de la Cruz
- Abel de Cózar Ruano
- Miquel Torrent Sucarrat
- M. Iosune Arrastia Basalo
Ikerketa-ildoak
Gure ikertaldeak aztergai ditu modu kontzertatuan edo faseka karbono-karbono loturak sortzen diren erreakzio kimiko organikoekin lotutako erreakzio mekanismoak. Prozesu horien estereokontrolaren jatorria ere interesatzen zaigu. Orain arte, erreakzio nagusi hauek aztertu ditugu:
- Zikloadizioak [1+2], [2+2], [3+2], [4+2], [8+2]
- Elektroziklazio termikoak
- Erreakzio aldolikoak eta lotutakoak (Henry, Mannich,…)
- I eta II motako erreakzio diotropikoak
Gure taldearen ikerketa alor bat da, halaber, onkologian erabilgarriak diren molekula bioaktiboen diseinu eta sintesi kimikoa, eta, bereziki, minbiziaren epigenetikarekin lotuta dauden xede terapeutikoak. Ildo horretan, gure taldeak eremu hauek landu ditu orain arte:
- Integrina-estekatzaile interakzioak (VLA4-VCAM1, LFA1-ICAM1)
- Histonen desazetilasak (HDCA, sirtuinak)
- DNAren metiltransferasak (DNMT)
- Histonen desmetilasak (JMJD2A)
Fenomeno horiek aztertzeko, teoria-esperimetu sinergian oinarritutako hurbilketa bat erabiltzen dugu, teknika teoriko-konputazionalen eta kimika organiko sintetikoko tekniken bidez.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Ikertaldeko irakasleek graduondoko hainbat ikastaro irakasten dituzte EHUren unibertsitate arteko “Kimika sintetiko eta industriala” doktorego programan (“Kimika teoriko eta konputazionala” eta “Farmakoen diseinu eta sintesia”) eta Farmakologiako Masterrean (“Kimika Analitikoaren eta Kimika Organikoaren ekarpena Farmakologiari”). Urtero, gure taldeak “Kimika sintetiko eta industriala” masterreko ikasleak hartzen ditu berean, dagozkion master amaierako lanak egin eta zuzentzeko. Horrez gain, Kimika Graduko ikasleek gure ikuskaritzapean egin ditzakete gradu amaierako lanak.
Tresneria
- 2 HPLC sistema (analitikoa eta semipreparatiboa)
- 2 hidrogenatzaile katalitiko
- 2 mikrouhin erreaktore modubakar
- 1 FTIR espektrofotometro
Proiektu aipagarrienak
Proiektuaren izena: Estudios computacionales y experimentales en fotocatálisis, biocatálisis y organocatálisis.
Erakunde finantzatzailea: MINECO
Iraupena: 2017/01/01/ 2019/12/31 Diru laguntzaren zenbatekoa: 189.000,00€
Proiektuaren izena: Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza talde finkatuentzat
Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza
Iraupena: 2013tik 2018ra Diru laguntzaren zenbatekoa: 423.598 €
Proiektuaren izena: Estudios teóricos y experimentales sobre el mecanismo y las aplicaciones en catálisis de las reacciones de cicloadición.
Erakunde finantzatzailea: MINECO
Iraupena: 2014tik 2016ra Diru laguntzaren zenbatekoa: 175.450,00 €.
Proiektuaren izena: Nuevas terapias en cancer de mama: caracterización in vivo de la actividad y estructura del receptor de estrógeno, bloqueo de VAV-3 y desarrollo de análogos de YC-1
Erakunde finantzatzailea: Carlos III.a Osasun Institutua
Erakunde parte hartzaileak: Onkologikoa, CIC_BioMAGUNE, Biodonostia Institutua, EHU
Iraupena: 2014tik 2016ra Diru laguntzaren zenbatekoa: 20.000,00 €
Ikertzaile arduraduna: Ander Urritikoetxea.
Proiektuaren izena: Nueva estrategia terapeútica dual para enfermedades hepáticas poliquísticas: inhibidores de HDAC6 derivados de UDCA (HDAC6i-UDCA)
Erakunde finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Erakunde parte hartzaileak: Biodonostia Institutua, EHU
Iraupena: 2016/06/01tik 2017/09/30era Diru laguntzaren zenbatekoa: 93.340,00 €
Ikertzaile arduraduna: Jesús Bañales