Eduki publikatzailea

Ikerketa Psikometrikoko Taldea (GIP)

Datu orokorrak

Kokapena
Psikologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Paula Elosua
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
4
Posta elektronikoa
paula.elosua@ehu.es
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/gip/gip.html

Osakideak

  • Paula Elosua
  • Alicia López
  • Juan Angel Artamendi
  • Luis María Iturbide

Ikerketa-ildoak

sikologiaren, osasungintzaren, hezkuntzaren eta antolamenduaren arloko testuinguruetan, ohiko jardunbidea da testak, inbentarioak eta galdetegiak erabiltzea. Praktika hori bermatzeko, ezinbestekoak dira erabilitako tresnen zehaztasun formala eta ebaluazio prozesuaren ekitatea. Bi baldintza horiek lortzeko, edukiz eta formaz egokiak diren ereduak erabili behar dira (Elosua, 2003). Ildo horretan, zeregin hau beteko du psikometriako ikertaldeak:

  1. eredu psikometrikoen hobekuntza formala, hala ikuspegi teorikotik nola aplikatutik (fidagarritasuna, itemaren erantzunaren teoria, orokorgarritasunaren teoria);
  2. puntuazioak baliozkotzeko metodo eta prozedurak aztertu eta garatzea (egiturazko ekuazioen ereduak, eredu lineal orokortuak, isuriaren azterketa, baliokidetasuna, itemaren funtzionamendu diferentziala), eta
  3. puntuazioen interpretazioa/konparazioa hobetzea (puntuazioak alderatzea, normalizazioa, testen erabilera egokia).

Taldea alor hauetan dago espezializatua: gaitasun kognitibo eta linguistikoen ebaluazioa, ebaluazio diagnostikoak, eskala handiko nazioarteko ebaluazioak, testen eraikuntza eta egokitzapena eta isuriaren azterketa.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Test eta galdetegiak eraiki eta egokitzea

Puntuazioak alderatzea. Itemaren erantzunaren teoria

Puntuazioak baliozkotzea

Inkestak, azterketak eta txostenak

Gaitasun linguistiko eta kognitiboen ebaluazioa

Datuen analisien arloko prestakuntza, testak eraikitzea, galdetegiak egokitzea, itemaren erantzunaren teoria, testen erabilera, R

Proiektu aipagarrienak

2014. La evaluación en contextos de diversidad lingüística. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2015-2017.

2011. Validez discriminante en psicometria. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2012-2014.

2017. EGA puntuazioak berdintzea. Eusko Jaurlaritza. 2016-2017