Gara

Gara

Egunkaria

Gara

Enpresaren izena: Baigorri Argitaletxea S.A.

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Euskal Herria

Webgunea: www.gara.net

Helbidea: Portuetxe, 23, 2.A. 20018 Donostia

Telefonoa: 943 31 69 99

Fax: 943 31 69 98

Harremanetarako pertsona: Eguzkiñe Agirrezabalaga

Posta elektronikoa: eagirrezabalaga@gara.net

Sortze data: 1999ko urtarrila

Erabiltzaile mota: Kazetariak

Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Bat ere ez.

Gara
Gara egunkariko erredakzioa

 

Mapa Gara
Ikusi mapa handiagoa

1.- Prentsa artxiboaren datuak

Funtsak: Egunkarian ez dago dokumentazioari dagokion sekziorik. Phrasea lizentzia bidezko programa informatikoa da, eta hori da hain zuzen ere Garan erabiltzen dutena. Erabiltzaile eta pasahitza izanda, edozein kazetarik erabil dezake. Idazgela bakoitzean programa hau duten zenbait ordenagailu dago. Ordenagailuak berak ordenatzen du materiala, egunero egunkaria ixterakoan datu-baseak automatikoki gordetzen du guztia. Aurreko eguneko egunkari osoa kontsultazeko aukera bermatzen du.
Horrez gain, EFE Espainiako agentziako datu-basearen harpideduna da Gara.

Ezaugarri teknikoak: Phrasea programa.

2.- Argazki artxiboaren datuak

Funtsak: Argazki Press agentziak enkargu bidez egiten ditu argazkiak egunero, eta egunero ere bidaltzen dituzte. Phrasea datu-basera sartu egiten dira hauek. Satelite bidez heltzen dira datu-basera, ez Interneten bidez. Argazki bakoitzari datu batzuk gehitzen dizkiote argazkilariek eurek (data, lekua, argazkilaria, gaia, azpigaia, deskribapena…) eta, ondoren, programak informazio guztia prozesatu egiten du. Gaiak: Orotarikoak. Herrialdeak: Edozein. Hizkuntzak: Gaztelania (EFEk hasiera batetik informazioa gazteleraz bidaltzen zuelako.

Ezaugarri teknikoak: Phrasea programa. Bestalde, agentzietako datu-baseak (EFE, France Press eta Europa Press).

3.- Eskainitako beste zerbitzu batzuk

Egunkariaren zenbaki guztiak paperezko euskarrian gordeta dauzkate, liburuak osatuz. Gara sortu zenetik, material guztia digitalizatuta dago, batez ere kanpoko eskakizunei begira.

4.- Dokumentazio arduradunarekin hizketan

5.- Argazki galeria

Gara
Gara egunkaria pantailan

 

Gara
Gara egunkarian argazkiak ikuskatzen pantailan

 

Gara
Gara egunkarian argazkiak digitalizatzeko eskanerra

Gara
Gara egunkariaren bilduma koadernatua