El Diario Vasco
Egunkaria
Enpresaren izena: El Diario Vasco
Komunikabidearen zabalkunde eremua: Gipuzkoa
Webgunea: www.diariovasco.com
Helbidea: Portuetxe kalea, 2. 20018 Donostia
Telefonoa: 943 41 07 92
Harremanetarako pertsona: Juan José Bikandi
Posta elektronikoa: documentacion@diariovasco.com
Sortze data: 1991
Erabiltzaile mota: Hainbat hedabidetako erredakzioak
Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Bost.
1.- Prentsa artxiboaren datuak
Funtsak: 1999tik aurrera plazaratutako albisteak datu-basean eta orrien pdf-tan gordetzen dira, gutxi gorabehera, 900.000 bat albiste eta 400.000 pdf inguru. 1935etik 1998ra El Diario Vasco egunkariko zenbakiak enkuadernatuta daude eta kontsulta hori erredakzioetan bakarrik egin daiteke. Artikuluak gaztelaniaz eta euskaraz daude.
Ezaugarri teknikoak: Datu-basea enkarguz egindako programaren gainean eraikita dago eta barruko sarearen bitartez kontsultagai dago.
Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Sistema propioa da, enkarguz eginda, gaztelaniaz.
2.- Argazki artxiboaren datuak
Funtsak: Egunkari baten datu-basea da eta 400.000 argazki ditu. Gaiak: Gipuzkoako egunkari batenak. Hizkuntza: gaztelaniaz.
Ezaugarri teknikoak: Datu-basea enkarguz egindako programaren gainean eraikita dago eta barruko sarearen bitartez kontsultagai dago.
Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Sistema propioa da, enkarguz eginda, gaztelaniaz.
3.- Etorkizunerako egitasmoak
Poliki-poliki TeleDonosti kateko bideoak jasotzeko asmoa dago.