XSLaren edukia

Iberiar Penintsula Aintzinaroan

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

M04: Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.



M02CM01: Munduko, estatuko eta eskualdeko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.



M02CM02: Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea.



M03CM06: Gai izatea ahoz edo/eta idatziz, kontzeptu historiko egokiak erabiliz, banaka edo/eta kolektiboki, ikerketa historikoko lanak aurkezteko, eta trebetasuna erakustea lan horiek irakaskuntzan eta dibulgazioan erabiltzean.



IKASKUNTZA EMAITZAK

IE1: Iberiar Penintsulako historiako iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) ezagutzea eta modu egokian erabiltzea.

IE2: Iberiar Penintsulako antzinaroko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak identifikatzea.

IE3: Iberiar Penintsulako prozesu historikoen faktore politiko, kultural, sozial eta ekonomikoak erlazionatzea.

IE4: Testu historiografikoak modu kritikoan irakurtzea.

IE5: Argibide historiko konplexua modu koherentean antolatzea eta interpretatzea.

IE6: Antzinaroko gizarteak erlazionatzen dituzten loturak ulertzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Herri prerromatarren ikerketarako oinarriak. Erroma-aurreko munduaren ezagutzerako iturriak. Etnogenesis-prozesuak. 'Infiltrazio' indoeuroparrak: kutxa-zelai kultura. Bukaerako Brontze atlantikoa. Substratu indigena eta bere bilakaera.

2. Aldi ‘orientalizante’-a eta Tartessos. Iturri idatziak eta arkeologiaren ekarpena. Feniziarren presentzia Penintsula Iberiarrean. Kultura tartesikoaren garapena.

3. Kolonizazio greziarra. Iturriak. Lehen merkataritza-kontaktuak eta mendebaldeko Mediterraneoko kolonia greziarrak. Kausak eta helburuak. Kolonizazioa foziarra: establezimendu penintsularrak.

4. Iberiar Penintsulako area indoeuroparra. Unitate antolatzaile indigenak. Antolaketa politikoa. Jarduera ekonomikoa. Erlijio sinesteak. Hizkuntza indoeuroparrak. Penintsulako ipar-mendebaldeko komunitateak.

5. Area iberiarra. Hiri-garapena. Antolaketa politiko eta soziala. Jarduera ekonomikoa. Sineste erlijiosoak. Idaztea eta hizkuntza.

6. Hispania Errepublika erromatarrean. Penintsula Iberiarra hedapen kartagotarrean testuinguruan. Kolonizazio punikoa. Lurralde iberiar-punikoetako administrazioa.

7. Goi Inperioko garaian. Politika eta administrazioa: probintzia-berrantolaketa eta tokian tokiko administrazioa. Ekonomia eta gizartea. Erlijio erromatarra eta kultu indigenak. Kultu inperiala.

8. Hispania Antzinate berantiarrean. Probintzia-berrantolaketa administratiboa. Transformazio sozialak eta jarduera ekonomikoa. Kristautasunaren goraldia eta hedapena. V mendeko berrantolaketa politikoa.



*OHARRA:

Hau oinarrizko ikasgai-zerrenda da ikasturtean zehar egokitzen joango da.

MetodologiaToggle Navigation

-Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak burutuko dira (iturri historikoak, mapak eta irudien iruzkin historikoak). Horretarako ikasleek hainbat baliabide eskuragarri izango dituzte e-Gelan (bibliografia, irudiak, pptak etab.)

-Ikasgaiaren funtsezko kontzeptu eta prozesu historikoak era sakonean aztertuko dira, hiztegi historikoaren ezagutza eta erabilerari arreta jarriz.

-Ikasleek irakasleak emandako materialak aldez aurretik landu behar dituzte praktikak aurretik, irakasleak emandako

argibideak jarraituz.

-Banan-banako tutoretzak bai ikasketa eta ikaste prozesuak bai lan kooperatiboa laguntzeko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A. ETENGABEKO EBALUAZIOA

Ebaluaketarako tresnak:

A.1. Lauhilekoan zehar ebaluazioa jarraitua duten ariketa praktikoak: antzinateko iturrien iruzkin historikoak, hitzaldietara joatea eta horien inguruko froga idatzia, hainbat irakurketaren aipamen historikoa etab.

Ebaluaketaren irizpidea: Ariketa desberdinetan parte-hartze aktiboa; aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; kontzeptu historikoen erabilpen zehatza; ahozko gaitasuna; ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.

Azkeneko notaren portzentajea: % 60.

A.2. Ikasturtean zehar emandako eduki teoriko eta praktikoei buruzko froga idatziak.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.

Azkeneko notaren porzentajea: % 40.



Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa izango da ariketa praktikoetan (A.1) zein froga idatzietan (A.2) kalifikazioaren %50a lortzea gutxienez.

***Ebaluazio jarraituan ebaluatua izateko eskubidea izateko, ikasleek eskolen %75a jarraitu beharko dituzte.***





B. AZKENEKO EBALUAZIOA

Ebaluaketarako tresna:

Froga idatzia, non eduki teoriko eta praktikoak garatu behar diren.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.

Azkeneko notaren porzentajea: % 100.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da. (EHUko graduetan ikaslegoaren ebaluazioaren araudiaren 3.8 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2017/03/13).



C. OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Ohiko deialdiari uko egiteko ikasleek azkeneko azterketara ez aurkeztearekin nahiko izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-eGELA-ra irakasleak igotako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALMAGRO. M., ARTEAGA, O., BLECH, M. RUIZ MATA, D., SCHUBART, H., 2001, Protohistoria de la Península Ibérica, Bartzelona.

GRACIA ALONSO, F. (ed.), 2008, De Iberia a Hispania, Bartzelona.

LE ROUX P., 2006, Romanos de España. Ciudades y política en las provincias [siglo II a.C.-III d.C.], (1. ed. París, 1995).

ROLDÁN HERVÁS, J. M., 2001, Historia Antigua de España I. Iberia prerromana, Hispania republicana y altoimperial, Madril.

SAYAS ABENGOCHEA, J. J., 2003, Historia Antigua de la Península Ibérica, Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

A.A.V.V., 1993, Ciudad y comunidad cívica en Hispania (siglos II y III d.C.), Madril.
ALMAGRO GORBEA, M., RUIZ ZAPATERO, G., (eds.), 1992, Paleoetnología de la Península Ibérica, (Complutum 2-3, 1992), Madril.
¿, RUIZ ZAPATERO, G., (eds.), 1993, Los Celtas: Hispania y Europa, Madril.
AUBET, M. E., 2002, "Los fenicios en Occidente: balance y estado de la cuestión", en: B. Costa, J. H. Hernández, (eds.), La colonización fenicia de Occidente. Estado de la investigación en los inicios del siglo XXI, Eivissa.
BURILLO MOZOTA, F., 2007, Los celtíberos. Etnias y estados, Bartzelona.
CIPRÉS TORRES, P., 1993, Guerra y sociedad en la Hispania indoeuropea, Vitoria-Gasteiz (Anejos de Veleia, Series Minor 3)
CRUZ ANDREOTTI, G., 1995, "La península Ibérica en los límites de la ecúmene: el caso de Tartessos", Polis 7, pp. 39-75.
GONZÁLEZ RODRÍGUEZ, M.C.,2006, Los astures y los cántabros vadinienses. Problemas y perspectivas de análisis de las sociedades indígenas de la hispania indoeuropea, Vitoria-Gasteiz (Anejos de Veleia, Series Minor 10).
SANTOS YANGUAS, J. (eds.), 1994, Las estructuras sociales indígenas del Norte de la Península Ibérica, Vitoria (Revisiones de Historia Antigua I. Anejos de Veleia, Acta 1).
MORET, P., 1996, Las fortifications iberiques. De la fin de l' âge du Bronce a la conquete romaine, Madril.
¿, 2004, "Premières formes d'urbanisme dans l'Ibérie du second âge du fer", en: S. Augusta-Boulavor, X. Lafon, (eds.), Des Ibères aux Vénètes, París.
ORTIZ DE URBINA, E., 2000, Las comunidades hispanas y el derecho latino. Observaciones sobre los procesos de integración local en la práctica político administrativa al modo romano. Vitoria-Gasteiz (Anejos de Veleia, Series Minor 15).
SANTOS, J. (eds.), 1996, Teoría y práctica del ordenamiento municipal en Hispania, Vitoria (Revisiones de Historia Antigua I. Anejos de Veleia, Acta 3).

Aldizkariak

Complutum, Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
Espacio, Tiempo y Forma. Historia Antigua. U.N.E.D.
Gerión, Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
Polis. Revista de ideas y formas políticas de la Antigüedad clásica, Alcalako Unibertsitatea
Studia Historica. Historia Antigua. Salamancako Unibertsitatea
REA (Revue d’etudes anciennes). III Bordeleko Unibertsitatea.
Veleia, Revista de Prehistoria, Hª Antigua, Arqueología y Filología Clásicas. UPV/EHU.

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala