XSLaren edukia
Deontologia eta Hedabideak
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Kazetaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2020/21
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 46 | 69 |
Gelako p. | 14 | 21 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gaitasunak:
1.- Hedabideek eta informazioaren profesionalek dituzten autoerregulazio-mekanismoak ezagutzea.
2.- Jokabide etikoen jarraipena eta kritika egiteko lan-metodo eraginkorra ezartzea.
3.- Etikarekin bat datorren eta printzipio edo arau deontologikoak errespetatzen dituen kazetaritza sustatzea.
4.- Irizpidez, hizkuntza eta portaera inklusiboa eta ez-diskriminatzailea erabiltzea, pertsona edo taldearen generoa, kultura, jatorria... alde batera utzita.
5.- Talde-lana bultzatzea.
6.- Banakako eta taldeko lanen emaitzak argudio eta hitz-jarioz jakinarazten eta azaltzen laguntzea.
Ikasleak:
1.- Erakunde publikoek, hedabideek edo kazetariek kazetaritzaren etikari edo betebeharrari buruz dituzten baliabide profesionalak ezagutzen ditu.
2.- Kazetaritzaren printzipio deontologikoak identifikatzen ditu.
3.- Kritika konstruktiboarekiko irizpideak garatzen ditu, kazetaritza-praxi egokiaren mesedetan.
4.- Etika profesionalarekin bat datozen informazioak lantzeko gai da.
5.- Taldean lan egiteko eta bere ideiak eta ezagutzak jendaurrean partekatzeko trebetasunak erakusten ditu.
6.- Hizkera ez-sexista eta inklusiboa onartu eta aplikatzen du.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAIA: KAZETARITZA-JARDUERAREN ETIKA ETA DEONTOLOGIA
1. Oinarriak.
2. Printzipio eta arau osagarriak.
3. Dokumentu deontologikoen tipologia.
2. GAIA: KAZETARIEN ANTOLAKETA KOLEKTIBO GISA
1. Aurrekariak.
2. Gaur egungo antolaketa-sistemak.
3. GAIA: KOMUNIKAZIO ENPRESAREN ETIKA ETA AUTOERREGULAZIOA
1. Printzipio editorialak.
2. Barne-kodeak.
3. Estilo-liburuak.
4. Kontseilu editorialak.
5. Hedabideen erabiltzaileen babeslea.
6. Erredakzio-estatutuak.
4. GAIA: ZENBAIT GAI ETIKO GARRANTZITSU
1. Gutxiengoak.
2. Adingabeak.
3. Generoa.
4. Tragediak eta dolua.
5. Informazioa lortzeko metodoak.
5. GAIA: HEDABIDEEN BEHATZAILEAK
1. Prentsa-kontseiluak.
2. Ikus-entzunezko kontseiluak.
3. Herritarrak eta komunikazioaren erabiltzaileen elkarteak.
6. GAIA: ONLINE HEDABIDEAK ETA ETIKA
1. Kazetaritza digitala eta etika.
2. Sare sozialak.
PROGRAMA PRAKTIKOA:
1. Informazio-kasu desberdinen analisi kritikoa eta eztabaida, kodeak, estilo-liburuak eta beste dokumentu deontologiko batzuk erabiliz.
2. Informazio-etikaren ikuspegitik, gaurkotasuneko gertaera garrantzitsuak aztertzea. Emaitzak azaltzea.
MetodologiaToggle Navigation
- Deontologia eta Hedabideak lau hileko ikasgaia da, 46 ordu magistraletan eta ikasgelako 14 ordutako praktiketan garatua, 15 astetan eta txandakako 7 astetan, hurrenez hurren, banatua.
- Saio magistralak ikasle guztiei zuzenduta daude. Ikasleek, azalpen teorikoak jasotzeaz gain, online tresnen bidez, kalitatezko kazetaritzaren alde lan egiten duten eta 'zelatatzen' duten talde eta erakundeak ezagutzen dituzte, baita sustatzen dituzten jarduerak eta proposamenak ere. Aldi berean, gaurkotasuneko gaiei edo interes soziala piztu duten gaiei buruzko eztabaida puntualak daude, kazetaritzaren praxiarekin lotura dutenak.
- Ebaluazio jarraituaren sisteman, gelako praktikak talde-jardueren bidez egiten dira. Jarduera horiek arazo etikoak eta gaiak aztertzen dituzte, bai eta kasuen inguruko analisiaren ondorioak ematen ere. Horretarako, aurrez emandako fitxa edo galdetegia landuko da.
- Jarduera praktiko horri gehitu behar zaio kazetaritza-etikaren ikuspegitik gaurkotasuna duen informazio-gertaera baten jarraipena eta aurkezpena, taldean ere egitekoa.
- Hori guztia profesionalekin egindako topaketen bidez osatzen da, jarduera profesionalaren errealitatea etorkizuneko graduatuen kolektiboari hurbiltzeko asmoz.
- Azken ebaluazio-sisteman, azterketa praktiko bat egingo da, idatzizko komunikabideetan agertutako informazio-gertaera baten edo batzuen inguruan, aplikatzekoak diren dokumentu etikoak erabiliz.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Sistema horrek eskatzen du saio praktikoen % 80ra joatea.
- Ikasle hauek uko egin ahal izango diote ebaluazio jarraituaren sistemari, eta azken ebaluaziora igaro ahal izango dira. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, apirilaren 16a baino lehen.
Ikasle hauek uko ere egin ahal izango diote ohiko deialdiari apirilaren 16ra arte. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
EBALUAZIOA:
TEORIA ( % 40): 4 puntu
Test moduko azterketa, data ofizialetan egin beharrekoa.
Eskatzen den gutxieneko nota: 2 puntu.
PRAKTIKA ( % 60): 6 puntu
Eskatzen den gutxieneko nota: 3 puntu.
ALDERDI PRAKTIKO HAU, BERE ALDETIK, HONELA BANATZEN DA:
IKASGELAKO PRAKTIKAK TALDEAN (% 35): 3,5 puntu
Kasu espezifikoen analisia eta egitea.
TALDE-LANA ETA IKASGELAKO AURKEZPENA (% 25): 2,5 puntu
Kazetaritza etikaren ikuspuntutik, bi egunkari jeneralista konbentzionalek (inprimatuak edo digitalak) 2020ko irailetik aurrera izandako gaurkotasuneko informazio-gertakari bati emandako tratamendua aztertzea.
Aldez aurretik aurkezpenaren PowerPoint edo PDF fitxategiaren kopia bat entregatuko da. Lan osoa, dagozkion eranskinekin batera, azken saio praktikoan entregatu beharko da, beranduenez.
Lantaldeak ikasturtearen lehenengo bi asteetan osatu beharko dira, irakasleak ikasgelan edo eGela bidez adierazitako jarraibideen arabera. Talde bakoitzeko kideen behin betiko zerrenda jakinarazteko azken eguna otsailaren 10a izango da. Hori egin ezean, taldeak alfabeto-ordenaren arabera ezarriko dira.
Irakasleak egin beharreko lanari beharrezko oniritzia eman diezaion, otsailaren 26ra arteko epea izango da gaia eta aukeratutako egunkariak jakinarazteko.
Ezarritako epeak betetzen ez badira, azken ebaluazioa egin beharko da.
Ikasgelako praktika eta aurkezpenen saioetarako ezinbesteko baldintza komuna: % 80ko asistentzia.
IRAKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZAK:
1.- Teoria azterketa, talde-lana eta aurkezpena egitea.
2.- Alderdi bakoitza (teoria eta praktika) bere aldetik gainditzea.
3.- Saio praktikoen eta aurkezpenen % 80an bertaratzea.
% 80ko bertaratze-baldintza betetzen ez bada, ez dira lortutako kalifikazioak aintzat hartuko, eta ikasleak azken ebaluazioaren arabera egin beharko du.
Hala badagokio, lehenengo deialdian gainditutako zatia ezohiko deialdirako gordeko da.
AMAIERAKO EBALUAZIO-SISTEMA: ezohiko deialdiaren sistemaren arabera ebaluatuko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGelan jarritako dokumentuak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Oinarrizko bibliografia:
Oharra: Bibliografia honek ez du gelan emandako teoria guztia -azterketan sartuko dena- ordezkatzen.
TEORIARAKO: Aznar, Hugo (2005): Comunicación responsable. Deontología y autorregulación de los medios. Bartzelona: Ariel.
ATAL PRAKTIKORAKO: Pérez Fuentes, Juan Carlos (2004): Ética periodística. Principios, códigos deontológicos y normas complementarias. Leioa: UPV/EHU.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Gehiago sakontzeko bibliografia:
-Agejas, José Ángel eta Serrano, Fco. José (koord.) (2002): Ética de la comunicación y de la Información. Bartzelona: Ariel.
-Alsius, Salvador eta Salgado, Francesc (ed.) (2010): La ética informativa vista por los ciudadanos. Contraste de opiniones entre los periodistas y el público. Bartzelona: UOC.
-Aznar, Hugo (2005): Pautas éticas para la comunicación social. Valentzia: Universidad Cardenal Herrera-CEU.
-Bañón, A.M. eta Fornieles, J. (ed.) (2008): Manual sobre Comunicación e Inmigración. Donostia: Gakoa.
-Bonete, Enrique (koord.) (1999): Ética de la comunicación audiovisual. Madril: Tecnos.
-Bonete, Enrique (koord.) (1995): Éticas de la información y Deontologías del periodismo. Madril: Tecnos.
-Casasús, Josep Maria (2001): Perspectiva ética del periodismo electrónico. Estudios sobre el mensaje periodístico, 7. zbkia. Madril: U. Complutense.
-Echaniz, Arantza eta Pagola, Juan (2004): Ética del profesional de la comunicación. Bilbo: Desclée.
-Escobar Roca, Guillermo (2002): Estatuto de los periodistas. Madril: Tecnos.
-Lamuedra, María (2007): Las historias de famosos en la sociedad mediática: ¿Por qué tantas, por qué ahora? Huelva:Diputación Provincial.
-López Talavera, María del Mar (2016): Ética en los medios de comunicación. Prensa, radio, TV y cine. Bartzelona: UOC.
-Maciá, Carlos (2006): La figura del defensor del lector, del oyente y del telespectador. Madril: Universitas.
-Ortega, Félix (2006): Periodismo sin información. Madril: Tecnos.
-Prats, Enric (koord) (2004): Ética de la información. Bartzelona: Voc.
-Ramos Fernández, Luis Fernando (1997): La profesión periodística en España. Estatuto jurídico y deontología profesional. Pontevedra: Diputación de Pontevedra.
-Videla Rodríguez, José Juan (2004): La ética como fundamento de la actividad periodística. Madril: Fragua.
Aldizkariak
Aldizkariak:
-Ámbitos: https://institucional.us.es/ambitos/
-Capçalera: https://www.periodistes.cat/capcalera
-Comunicació: http://blogs.iec.cat/scc/category/publicacions/revista-comunicacio-publicacions/
-Communication and Society: http://www.unav.es/fcom/communication-society/en/
-Comunicar: http://www.revistacomunicar.com/
-Estudios sobre el Mensaje Periodístico: http://revistas.ucm.es/index.php/ESMP/index
-ICONO 14: http://www.icono14.net/ojs/index.php/icono14
-Jakin: http://www.jakin.eus/aldizkaria
-Latina de Comunicación Social: http://nuevaepoca.revistalatinacs.org/index.php/revista
-Periodistas: http://fape.es/revista-periodistas/
-Zer. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Zer/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- GOROSARRI GONZALEZ, MARIA
- PALACIO ARKO, GORKA JAGOBA
- PEREZ FUENTES, JUAN CARLOS
TaldeakToggle Navigation
01A Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 15:00-17:00 | 15:00-17:00 | |||
17-30 | 15:00-17:00 | 14:00-15:00 |
Irakasleak
01A Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:00-16:00 |
Irakasleak
01B Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 17:00-19:00 | 15:00-17:00 | |||
17-30 | 17:00-19:00 | 14:00-15:00 |
Irakasleak
01B Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:00-16:00 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 15:00-17:00 | 17:00-19:00 | |||
17-30 | 16:00-17:00 | 16:00-18:00 |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-16:00 |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-16:00 |