IKD Guneak
![](https://ehu.eus/documents/1910592/3639291/04.jpg/8c54e6c9-c04f-4c9b-98f3-0032129454a9?t=1658914327849)
Ikasleek erabilgarri dituzten aretoa eta mahaiak
i3kd-gunea aretoa dugu Fakultatearen beheko solairuan, jantoki gisa ere erabil daitekeena. Hona hemen areto horren ekipamendua:
- 3 ordenagailu
- 16 mahai, zenbait neurritakoak
- 48 aulki arrunt eta beste 9 bizkarralderik gabekoak
- 2 mikrouhin-labe
Gainera, lanerako hainbat mahai daude erabilgarri ikasgelen aldeko lehenengo eta bigarren solairuan.