Eduki publikatzailea

Masterclass Lazaro Louzao

ZINEGOAK 2018 Datorren ostiralean, martxoaren 2an, 12:00tan, LÁZARO LOUZAO fakultateko ikasle ohiak Nove de novembro, bere lehenbiziko filmaren inguruan arituko da BilbaoArteko Arthousen, UPV/EHUren laguntzarekin Zinegoak Jaialdiak antolatutako masterclass batean.

Nove de novembro Euskadirekin oso lotuta dagoen zuzendari galiziar honen lehen lana da. Argazkilaritza eta Arte Ederretako ikasketak ditu, Komunikazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn eta Sormen-Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterra UABn. Film labur hauek egin ditu: Los seres sombríos (2013), CRAC (2014) -Zinegoaken hautatua-, eta La luz que no vemos (2014).

Masterclass honek ekoizpen independentearen zailtasunak azaltzeko asmoa du, ideiatik eta gidoiaren eraikuntzatik hasi, eta lana eraikitzeko garaian kanpoko mugek ezartzen dituzten egokitze lanetaraino -kreatiboak, estetikoak eta narratiboak-. Lazaro Louzao bere filmografian jasotzen joan den erreferentzia eta elementu nagusiak ere ikusiko ditugu.

Martxoaren 2, Ostirala
Arthouse Zinema • BilbaoArte 12:00h
UPV/EHUren laguntzarekin