Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Fakultateko Batzarrerako hauteskundeak. Botoa aldez aurretik emateko egunak

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/30

Azaroaren 6an Fakultate-batzarrerako hauteskundeetan parte hartu ezin duten Irakasle eta Ikertzaileek eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileek azaroaren 2, 3 eta 4an eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan, 8:00etatik 15:00ak arte.  

Boto txartela gutunazal itxi batean sartuko da, ondoko agiriren baten fotokopiarekin batera: NAN, pasaportea, gidatzeko baimena, edo unibertsitateko txartela. Gutunazal hori beste gutunazal batean sartuko da eta azken horren kanpoko aldean boto emailearen izen-abizenak idatziko dira, eta sinatu egingo da hegalean.

Egungo osasun-egoera dela eta, mesedez eskatzen dizuegu dagoeneko atera dezazuela NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo unibertsitate-txartelaren fotokopia.za 

 

Akta (pdf, 693 KB)