Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Klaustrorako hauteskundeetan parte hartu ezin duten Irakasle eta Ikertzaileek eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileek azaroaren 27, 28 eta 29an eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/26

Abenduaren 4an Klaustrorako hauteskundeetan parte hartu ezin duten Irakasle eta Ikertzaileek eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileek azaroaren 27, 28 eta 29an eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan. Ordutegia izango da: 27an, azteazkena, eta 28an, osteguna, 9:30etatik 17:30ak arte eta 29an, ostirala,  9:30etatik 15:00ak arte.  

Boto txartela gutunazal itxi batean sartuko da, ondoko agiriren baten fotokopiarekin batera: NAN, pasaportea, gidatzeko baimena, edo unibertsitateko txartela. Gutunazal hori beste gutunazal batean sartuko da eta azken horren kanpoko aldean boto emailearen izen-abizenak idatziko dira, eta sinatu egingo da hegalean.

 

Leioan, 2019ko azaroaren 26an.

 

Sin. : Patxi Doblas Pozo

Hauteskunde Batzordearen Idazkaria