Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ituna XI. Jardunaldia. Kontzientzia Fiskala Euskadin: zerga-betearazpena indartzeko estrategiak

Datorren martxoaren 14an «Kontzientzia Fiskala Euskadin: zerga-betearazpena indartzeko estrategiak» XI. Ituna jardunaldia egingo da, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak eta Ad Concordiamek antolatuta. Ekitaldia goizeko 9: 00etan izango da Bilboko Bizkaia Aretoko (UPV/EHU) Baroja Aretoan.

Borondatezko zerga-betearazpena indartzea eta iruzur fiskalaren aurka borrokatzea, administrazio publikoen jarduera-ardatz estrategikoak dira, ongizate-estatuari eusteko behar diren baliabideak biltzea eta zerga-sistema justu eta orekatua ezartzea ahalbidetzen baitute. Ituna XI. Jardunaldiaren helburuak zerga betearazpena baldintzatzen duten faktoreak aztertzea, eta Ekonomia Itunaren zerga-sistemak EAEko hiritarren zerga-jarreran ondorio soziologikoak eragiten dituen hausnartzea izango dira.

Hitzaldian zehar, lehenik eta behin, zerga-kontzientziaren eta zerga-moralaren alderdi teorikoak eta hura osatzen duten elementu objektibo eta subjektiboak azalduko dira. Ondoren, lau instituzio-mailetako (tokikoa, forala, autonomikoa eta estatukoa) ordezkari teknikoek zerga betearazpena indartzeko ezarritako estrategia berriak partekatuko dituzte eta hobetzeko aukerei buruz eztabaidatuko dute.

Izena ematea

Web helbidea: https://www.ituna.eus/eu/