AT-SCOAP3

SCOAP3

SCOAP3-Sponsoring for Open Access Publishing in Particle Physics CERN erakundea (Energia Nuklearrerako Europako erakundea, 2013an Asturiasko Printzea saria irabazi zuena) buru duen nazioarteko egitasmo bat da, eta energia handiko fisikaren arloko argitalpen gakoak sarbide irekiko aldizkari bihurtzen ditu egileei kosturik eragin gabe. SCOAP3 proiektuak modu zentralizatuan ordaintzen dizkie editoreei sarbide irekiaren kostuak, eta editoreek murriztu egiten dizkiete harpidetza-tarifak bezeroei. Hala, bezeroek SCOAP3-ri laguntzeko bideratu ditzakete funts horiek. Herrialde bakoitzak proportzionalki laguntzen dio arlo horretan egiten duen ekoizpen zientifikoari. Egileek eutsi egiten diete egile eskubideei. SCOAP3 Repository webgunean agertzen dira artikulu eta aldizkari guztiak.

UPV/EHUk 2016. urtetik parte hartzen du SCOAP3 proiektuan.