Informazio bibliografikoko baliabideak - Filosofia
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Periodicals Archive Online: Artea, humanitateak eta gizarte zientziak arloetako aldizkari akademikoen bildumak, testu osoan, eskuragarri jartzen dituen baliabide garrantzitsua.
- The philosopher’s index: Filosofiaren eta erlazionatutako beste diziplina batzuen abar guztiak (zuzenbidearen filosofia, erlijioa, zientzia, historia, hezkuntza eta hizkuntza).
- Religion database: Erlijio eta izpiritu sinismenen sistema ezberdinei buruzko azterketak eskaintzen ditu, bai eta filosofiaren eta etikaren arloekin erlazionaturiko lanak ere, gehienak testu osoak dira.