Jardueren historikoa

UPV/EHUko paraninfoak <em>Bilbao Art District</em>en parte hartuko du.

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/02 Noiz arte: 2014/05/03, 10:00 - 23:30

Deskribapena

Bilbao Art District dela eta Arte Ederren ikasleen parte-hartze artistikoak Bizkaia Aretoan eta bere hiri-ingurunetik.

"Arteen Asteburua"n aurkeztuko da Bilbao Art District ekimena Bizkaiko hiriburuan, Bilbo artearen eta kulturaren zirkuituetan ospe handiko nazioarteko erreferente gisa finkatzeko helburuarekin sortu den ekimen batean. Maiatzaren 2an eta 3an, Bilbok kultura eta aisialdi jardueraz betetako egitarau osatu bat izango du adin guztietako pertsonentzat, eta, gainera, galeriek eta museoek ordutegi berezia eskainiko dute.

Bizkaia Aretoa, arkitekturako Pritzker sariduna den Álvaro Sizak egina, Abandoibarran, kultura eta arteen distrito honen parte da, eta parte-hartze artistiko saridunak ikusgai egongo dira hortik gertu egongo den publikoarentzat.

Kalean musika zuzenean, performanceak, tailerrak, animazioa eta adin guztietako pertsonentzako jarduerak eta proposamenak eskainiko dira.