Jardueren historikoa

Hitzaldia

Prostituzioaren kriminalizazioa eztabaidagai

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/19 Noiz arte: 2014/03/31, 17:00 - 09:10

Deskribapena

Prostituzioaren gaia Espainian ez dago hain argi. Estatuaren kontroletik kanpo azpiko ekonomia horretan, diru asko dago tartean eta gainera aparteko beste delitu bat, pertsonen esklabutzaren azpi-negozioa bultzatzen du.

Martxoaren 19an, baina arratsaldez, prostituzioa izango da eztabaidagai Bizkaia Aretoan UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Iñaki Lasagabaster katedradunaren eskutik. Aurreko asteko formatu berean garatuko da, lehenengo abokatuen eztabaida izango da eta gero, zazpietan, publikoarekin solasaldia. Horretarako  etorriko direnak, Jon Mirena Landa eta Carolina Villacampa Estiarte Zuzenbide Penaleko irakasleak. Geroko solasaldia publikoarekin batera egiteko, zazpietan, Teresa Maldonado  (FeministAlde), Rosa Cobo (A Coruñako Unibertsitatekoa) eta Ana Isabel Prieto (Askabide) kideek hartuko dute parte.

NON: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan, arratsaldeko bostetan, ‘Kulturbasque' & ‘Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Masterraren' elkarlanaz.