Aurkezpena
EHUko Itsasketa Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi Makinak eta Itsasontzigintza Sailak bi jakintza-arlotako ikasketak eskaintzen ditu:
- Itsasketa Zientziak eta Teknikak
- Itsas-makineria eta Ontzigintza
Sail honek ikasketok Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan (Portugalete) eskaintzen ditu, hain zuzen ere, honako titulu hauetan:
- Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (Merkatal Ontzidiko Kapitaina Titulua)
- Itsas Ingeniaritzako Gradua (Makinetako Burua)