XSLaren edukia

Makina Elektrikoen Modelizazioa eta Goi-Mailako Kontrola

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Laborategiko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ezagutzak edo edukiak

RCO2: Graduatua gai izango da zirkuitu elektrikoen, makina elektrikoen, behe-tentsioko eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoen, eta baita, energia sortzeko eta biltegiratzeko teknologien oinarriak deskribatzeko.

RCO4: Graduatua gai izango da sistemen modelazio, simulazio eta kontrolaren oinarriak, instrumentazio, monitorizazio eta komunikazioko teknologiak, eta baita energia berriztagarrien instalazioak automatizatzeko ekipoak eta sistemak deskribatzeko.



Trebetasunak edo abileziak

HE5: Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.



Ikasketen emaitzak:

- Makina elektrikoen ereduak ezagutu

- Makina elektrikoen kontrolerako teknikak eta horren beharrezko potentzia bihurgailuen ezagutza.

- Makinak kontrolatzeko erabilitako tresnen ezagutza.

- Makinak ondo kontrolatzeko erabiltzen diren simulazio-programen ezagutza.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.Gaia: Bektore espazialak eta erreferentzia sistemen eraldaketa.

2.Gaia: Potentzia bihurgailuak eta modulazio teknikak makina elektrikoen kontrolean

3.Gaia: Indukziozko makina trifasikoak (IM eta DFIM).

-Makinaren modeloa eta parametroak.

-Erreferentzia sistemak eta kontrol metodoak, FOC eta DTC.

-Momentu, abiadura eta posizio kontrola.

4.Gaia: Makina sinkronoa (PMSM eta BLDC).

-Makinaren modeloa eta parametroak.

-Erreferentzia sistemak eta kontrol metodoak.

-Momentu, abiadura eta posizio kontrola.

5.Gaia: Erreluktantzia aldakorrezko makinak.

-Makinaren modeloa eta parametroak.

-Erreferentzia sistemak eta kontrol metodoak.

-Momentu, abiadura eta posizio kontrola

6. Gaia: Sentsorerik gabeko kontrola eta parametroen estimazioa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek osagai praktiko oso altua izango du.



Oinarrizko ezagutzak eskuratzeko, "Flipped Classroom" metodologia erabiliko da. Bertan, ikasleek gai bakoitzaren oinarrizko ezagutzak eskuratzeko informazio nahikoa izango dute eGelan (irakasleak emandako fabrikatzaileen aplikazio-notak eta apunte ezberdinak erabiliz). Apunte horiek erabiliz, egin beharreko ataza batzuk proposatuko dira.



Kronogramaren bigarren zatian, ikasleek PBL (Project Based Learning) motako proiektu bat egingo dute. Proiektu horretan ingeniaritza-proiektu bat egin beharko dute, aurrez ikusitako motor motaren batekin edo gehiagorekin. Horretarako, Matlab/Simulink tresna erabiliko da, proiektuaren agertoki osoa simulatzeko. Proiektu honen berezitasuna da bezeroaren eta enpresaren arteko harremana mantenduko dela. Bertan, irakaslea enpresa izango da, eta proiektua gauzatuko duen bezeroa ikasleak izango dira. Horri dagokionez, aurrez aurreko eskolek bilerak simulatuko dituzte, non enpresak (irakasleak) proiektuak PBLaren hasieran adostutako "baldintza-agiria" betetzen duen ikusiko duen.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA:

- Zereginak "Flipper Classroom" bidez egitea: % 50

- PBL egitea: % 50



Ez da gutxieneko bertaratzerik egongo, baina egun batzuetan (aldez aurretik adostuta) PBLko bezeroaren/enpresaren bilerak proposatuko dira, eta horietan nahitaezkoa izango da eskolara joatea.



EBALUAZIO EZ-JARRAIA:

- Azterketa praktiko bat egingo da. Bertan, ikasgelan proposatutako makina elektriko baten Simulinken kontrola egitea eskatuko da (irakaslearen aukeran). Kontrol horrek bete beharreko ezaugarriak azterketaren enuntziatuan zehaztuko dira.





Araudi horretako 39. artikuluaren arabera, horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako, eskaria irakas¬gaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan hala agertuko dena.



Ikaslea ez bada idatzizko probara aurkezten, edozein deialditan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Ez Aurkeztua» jarriko zaio.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

"Power Electronics: Converters, Applications and Design" N.
“Mohan. Ed. Jophn Wiley and Sons.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Electrónica de Potencia" M. Rashid Ed. Prentice Hall.

"Máquinas eléctricas”. Mc Graw Hill.



Gehiago sakontzeko bibliografia

"Servo Motor and Motion Control Using Digital Signal Processors" Y. Dote. Prentice Hall.

"Electric Motor Drives" R. Krishnan. Ed. Prentice Hall.

"Dynamic Simulation of Electric Machinery using Matlab/Simulunk" C.M. Ong. Ed. Prentice Hall.

Aldizkariak

http://www.powersystemsdesign.com/
http://www.power-mag.com/
http://powerelectronics.com/
http://www.bodospower.com/pe/

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE INFORMATICA 3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:00-10:00

26-30

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE INFORMATICA 3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
  • LABORATORIO DE INFORMATICA 3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA