XSLaren edukia
Komunikazioen Elektronikako Laborategia
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Laborategiko p. | 40 | 60 |
Ordenagailuko p. | 5 | 7.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Helburuak:
- Telekomunikazio sistemek eraturiko seinaleen transmisiorako sistema elektronikoen funtzionamendua sakondu eta analizatu.
- Telekomunikazio sistema elektronikoen zehaztasun eta fidagarritasuna finkatu eta balioetsi.
- Banakako edo taldeko lana dela medio telekomunikazio sistema elektronikoen diseinua eta haien ebazpena egin.
- Perturbazio iturri ezberdinek eragindako telekomunikazio sistemek duten arazoak antzeman, aintzat hartu eta konponbidea aurkitu.
Gaitasunak:
Profesionalak edo zehatzak
- Sistema elektronikoen erabilpena dela medio ingeniaritzako arazoen identifikazio eta ebazpena.
- Produktu elektronikora zuzendutako diseinuaren ahalmena.
Zeharkakoak edo orokorrak
- Arrazoibide orokorra, aplikatua eta kritikoa.
- Ikaskuntza autonomoa.
- Informazio bilaketa.
MO5 – Sistema elekotronikoak moduluaren berezko gaitasunak:
-M05SE1: informazio multimedia hartzeko, eramateko, adierazteko, prozesatzeko, gordetzeko, kudeatzeko eta aurkezteko sistemak eraikitzeko, ustiatzeko eta kudeatzeko gaitasuna , sistema elektronikoen ikuspuntutik
-M05SE3: instrumentazioko eta kontroleko tresneria eta sistema elektronikoak zehazteko, gauzatzeko, dokumentatzeko eta doitzeko gaitasuna, bai alderdi teknikoak bai dagozkien arautegiak kontuan hartuz.
-M05SE5: telekomunikazio eta kalkulatze aplikazioetarako zirkuituak diseinatzeko gaitasuna, elektronika analogikoko eta digitalekoak, bihurgailu analogiko-digitalak eta digital-analogikoak, irrati-maiztasunekoak, elikadurakoak eta energia elektrikoa bihurtzekoak, hain zuzen ere.
-M05SE6: berrelikaduraren teoria eta kontroleko sistema elektronikoak ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna.
-M05S58: instrumentazio elektronikoa eta neurketa sistemak zehazteko eta erabiltzeko gaitasuna.
-M05S59: interferentzien eta bateragarritasun elektromagnetikoaren ariketak analizatzeko eta ebazteko gaitasuna.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
Telekomunikazio sistemetan erabiltzen diren azpisistema elektronikoen diseinu eta eraikuntza:
- Osagai elektronikoak eta aukeraketarako irizpideak
- Oszilagailuak
- Modulagailuak eta demodulagailuak
- Seinale txikiko anplifikagailuak
- Potentzia etapak
Instrumentazio eta neurketa teknikak
- Funtzio eta sintetizaturiko seinale sorgailua
- Espektro analizagailua
- Sare analizagailua
- Modulazio analizagailu bektoriala
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza metodologia laborategian aurrez aurre egindako lanean oinarritzen da. Bertan, telekomunikazioetan oinarrizko funtzioen ezarketarako azpisistema elektronikoen diseinua eta eraikuntza egin beharko da erdi arauturiko praktikak direla medio.
Ikasleak berak proposaturiko diseinuak simulatu, muntatu, neurtu eta hobetu beharko ditu hasierako zehaztapenak bete arte. Ondoren, eraikitako zirkuituak karakterizatu beharko ditu.
Ikasgaia plataforma birtual baten bidez kudeatuko da. Honela, berehalako mezuen eta informazioaren partekatzea, zehaztapen orrien eta dokumentazioaren eskuratzea, eta eztabaidak ahalbidetuko dira.
Bertaratu gabeko ikasgaiko zatia informazioaren bilaketara, zehaztapen orrien eta dokumentazioaren irakurketara, diseinuen prestakuntzara, prototipoen muntai elektronikoak prestatzera, azpisistema elektronikoak simulatzera eta egindako praktiken txostenak idaztera dedikatzen da.
Laborategiko praktikak prestatzearren eskola magistral laburrak egongo dira eta aldez aurretiko informazioaren bilaketa lana sarean. Laborategiko praktiketan proposaturiko sistema elektronikoak diseinatu, simulatu eta fisikoki egin beharko da. Azkenik, egindako sistema elektronikoa txosten batekin karakterizatuko da.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluazioa bi puntutan datza. Alde batetik, diseinatu eta egin beharreko prototipoetan burututako klaseko lana. Bestetik, egindako prototipoen azken aurkezpenak eta hauei erantsitako txostenak. Txosten hauek diseinu prozesua eta azken zirkuituen karakterizazioa. Praktikak taldeka egingo dira (binaka, posible denean).
Ebaluazio tresnak:
- Partaidetzaren kontrolerako orria.
- Proposaturiko praktiken simulazioa dela medio egindako ebazpen teorikoa biltzen duen idatzizko txostena.
- Proposaturiko praktiken ebazpena laborategian.
- Laborategiko praktikei buruzko idatzizko txostena.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Orcad, PSpice, Agilent ADS edo antzeko CAD/CAE sistema.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Peter Wizmuller, RF Design Guide: Systems, Circuits and Equations, Artech House, Inc, 1995
H. L. Krauss, C. W. Bostian, F. H. Raab. Solid State radio Engineering. John Wiley & Sons 1980
Clarke-Hess. Communication Circuits: Analysis an Design. Addison Wesley 1978
Steve C. Cripps. RF Power Amplifiers for wireless Communications. Artech House 1999
Steve C. Cripps. RF Power Amplifiers for wireless Communications. Newnes. 2008
Gehiago sakontzeko bibliografia
Pieter L.D. Abrie. Design of RF and Microwave Ampliers and Oscilators. Artech House, Inc. 1999
RF Power Transistor Manual. RCA Corporation 1971.
Sven-Olof Öhvrick, Radio School. Transmitter Technology RT1C. Ericcson Radio System AB 2000.
David M. Pozar. Microwave Engineering. Addison-Wesley
Chris Bowick. RF Circuit Design. SAMS
Irving M Gottlieb. Practical RF Power Design Techniques. TAB books McGraw-Hill 1993
Inder Bahl, Prakash Bhartia, Microwave Solid State Circuit Design, John Wiley & Sons, Inc. 1988
Aldizkariak
RF Design
Microwaves & RF
Microwave Engineering
Microwave Journal
TaldeakToggle Navigation
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-22 | 16:00-20:00 | ||||
23-32 | 16:00-19:00 | ||||
34-35 | 16:00-19:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I
16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-21 | 16:00-18:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- S1B 34L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I