GAKOAK - Euskal Diaspora Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Tituluaren helburua da euskal diasporaren ezagutzan eta azterketa zientifikoan heztea profesionalak, euskal diasporako komunitateetako kideak eta, oro har, gaian sakondu gura duen oro. Euskal diasporak historia aberatsa du, bizi-bizirik dago, eta etorkizunean ere irauteko itxura du, migrazio zahar eta berrien ondorioz munduko hainbat eskualdetan bizi diren jatorri euskalduneko pertsona askok identitate horri dioten atxikimenduagatik. Euskal komunitate diasporikoa errealitate zaharra baina aldi berean oso bizi eta aktiboa da, eta gero eta presenteago dago bai bere kideen oroimenean eta bai Euskal Herriko bertako herritarren gogoan. Haientzat diaspora «zortzigarren lurralde» moduko bat da, immateriala baina gero eta nabarmenagoa euskal identitatearen osaeran, sortu berri den «Euskal Diasporaren Egunak» erakusten duen bezala, besteak beste.

 

Erakunde lankidea: Kanpoan den Komunitatearentzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

18 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

200 €

Irakaslekua

Letren Fakultatea

ESTEKA - Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioa

Titulu hau Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioaren parte da.

Ikusi Espezializazio honi buruzko informazioa

ARRAZOIAK - Euskal Diaspora Unibertsitateko Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Euskal Diaspora berariaz aztertzen duen graduondoko bakarra da.
  • Nazioartean erreferentea da, bai UPV/EHUko bai Europako beste unibertsitate batzuetako nazioarteko ikerketako irakasle eta profesionalekin.
  • Diziplinarteko programa bat aurkezten du, euskal diasporaren ezagutzari heltzeko, askotariko ikuspegi eta azterketa-ikuspegiek emandako aberastasunetik abiatuta.
  • Teoria eta praktika uztartzen ditu, euskal diasporarekin zerikusia duen alderdi bati buruzko ikerketa eta/edo azterketa gogoetatsu baten azken lanaren bidez zehazten dena.

IRTEERA PROFESIONALAK - Euskal Diaspora Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Tituluak espezializazio osagarria eskaintzen die nazioarteko ikasketen edo gizarte eta giza zientzien arlokoak diren eta diasporaren gaian eta bereziki euskal diasporarenean diharduten profesional, espezialista, ikertzaile, kudeatzaile edo irakasleei.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak