Irakasleak
FRANCISCO JAVIER RUIZ DE ARCAUTE GRACIANO
- Ezagutza arloa
- Gorputz eta Kirol Hezkuntza
- Saila
- Heziketa Fisikoa eta Kirola
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- javier.ruizdearcaute@ehu.eus
UPV-EHUko Hezkuntza eta Kirolaren Fakultatearen irakaslea (lan-hitzarmen mugagabearekin), Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako atalean, 1987tik gaur egun arte. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren irakaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Historia eta Irakaskuntzaren arloetan. Jarduera Fisikoen Hezkuntza-ikuspegiaren ikasgaiaren irakaslea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean.
Bere ikerketak honako gai hauei buruz izan dira: Euskal Herriko jarduera fisikoen eta kirolaren historia, Franquismoaren garaiko emakume kirolarien ahozko historia, Unibertsitate-irakaskuntzaren didaktika eta Jarduera fisikoen eta haien irakaskuntzaren arloko genero ikaskuntzak.
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-6917-2984