Gaia

XSLaren edukia

Berdintasuna eta Generoa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Berdintasuna eta Generoa hautazko ikasgaia da, 3 ECTS ditu eta master honetako gai zehatzen blokean kokatzen da. Bloke honen baitan eremu soziohezitzailean ikertzeko hiru ardatz eskaintzen zaizkio ikasleari: Haurren eskubideak eta Hezkuntza, Programa Kulturanitzen garapena eta Gizarte eta Hezkuntza inklusioa. Azken ardatz honetan kokatzen da ikasgai hau.

Berdintasuna eta Generoa ikasgaiak eskaini nahi du formazio kritikoa eta berritzailea sexua-genero ikuspegiarekin, eta honela berdintasuna eta diskriminazio eza bultzatzeko asmoa du eremu sozio hezitzailean esku hartuko duten profesionaletan. Gure bizitza osoan eragingo duen identitate sozial eta pertsonaletako bat sexu-genero sistemari lotutakoa da. Hori dela eta, ikasgai honek aldagai hau txertatzen du esku hartze sozio hezitzailearekin erlazionatutako praktiken azterketan. Honen bidez, esku hartze sozio hezitzaileak lekua duen eremu desberdinetan sexismoa erauzteko laguntza eskaini nahi da.

Ikasgai honetan hainbat ikuspegi teoriko eta zientifiko eskainiko dira giza taldeetan, eskolan, eta gizarte testuinguruetan burutzen den ikerketari dagozkionak eta genero berdintasunaren ikuspegia aintzat hartzen dutenak. Ikasgai hau ez da egungo gaia ikertzeko aukera desberdinak eskaintzen dituen ikasgaia soilik, are gehiago, ikasgai honen edukia egon daiteke, eta egon behar luke, Hezkuntza profesionalen jarduera eta ekoizpen zientifiko guztietan, hots, zehar lerro gisa. Zentzu honetan Master Amaierako Lana aukera bat izan daiteke hautatzeko gai bat Berdintasuna eta Generoa ikerketa objektu gisa duena, edo genero ikuspegia aldagai gisa kontuan hartzen duena.

Ikasgai hau Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza Departamentuaren baitakoa da. Hori dela eta, ikasgai honetako irakasleak aldatu egiten dira bi urtero. Irakasgaia gaztelaniaz eskaintzen da, nahiz eta ikasleek beraien idatzizko lanak eta ahozkoak bi hizkuntzetan burutu ditzaketen, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere.



METODOLOGIA:

Ikasgai hau erdi-presentziala da, ondorioz, hiru saio presentzial burutuko dira eta gainerakoa on-line izango da, modu asinkronoan, nahiz eta egon litezke jarduera sinkronikoak eCampusek eskaintzen duen lankidetza sistemari esker (Blackboard collaborate). Metodologiak, batez ere, izaera praktikoa izango du eta bi ardatzen inguruan lan egingo da; batetik, ariketa praktikoak burutzea, indibidualak eta taldekakoak, parte hartzea, eztabaida, kritika eraikitzailea eta talde lana bultzatuz, eta bestetik, entsegu bat burutu beharko da, ikasgaian aztertutako edukiak oinarri harturik, besteak beste: identitatea eta maskulinitatea, identitatearen eraikuntza; generoa eta zientzia, emakumeen biografiak, emakume Nobel dunak; testu liburuetan azaltzen ez diren emakumeen historia; historiatzaileak, zientzilariak, mojak, sorginak, idazleak, konpositoreak, margolariak..; generoa eta Hezkuntza; genero berdintasunerako politikak; lan mundua genero ikuspegitik; genero indarkeria; botere harremanak erlazio afektibo-sexualetan; generoa eta komunikabidea; Telebista eta publizitatean azaltzen diren estereotipoak…

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
INTXAUSTI INTXAUSTI, NAHIAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaDidaktika eta Eskola Antolakuntzanahia.intxausti@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Sexu/genero ikuspegitik eta berdintasunaren ikuspegitik testuinguru instituzional desberdinetan burutzen diren proposamen eta praktika sozio hezitzaileak aztertzea, hauek genero desberdintasuna eta diskriminazioa sahiestera edo/eta zuzentzera bideratuak izanik.40.0 %
Ikerketa eta/edo gizarte eta hezkuntza eskuhartzera zuzendutako proiektuak diseinatzea gizon eta emakumeen berdintasunaren ulermena eta egoera hobetzera bideratuak eta hezkuntza eta gizarte erakundeetan praktikan jar daitezkeenak.40.0 %
Publiko espezializatuari eta ez espezializatuari komunikatzea ikasgaian garatutako eduki teoriko-praktikoak, hezkuntza, lan eta gizarte testuinguruan genero berdintasunaren ikuspegia defendatzeko arrazoiak azalduz.20.0 %
Aplicar los conocimientos construidos desde la perspectiva del sexo/género, al análisis del impacto que tiene la actual realidad socioeconómica y los cambios tecnológicos en las desigualdades de género que vive la ciudadanía.30.0 %
Analizar desde la perspectiva de la igualdad, las propuestas y prácticas socioeducativas que se realizan en distintos contextos institucionales, dirigidas a prevenir y/o remediar la discriminación y desigualdad de género.25.0 %
Diseñar proyectos de investigación y/o intervención socioeducativa dirigidos a mejorar la comprensión y la intervención socieducativa de la igualdad entre hombres y mujeres, susceptibles de ser puestos en práctica en alguna institución y contexto concretos.25.0 %
Sintetizar y comunicar a públicos especializados y no especializados de modo claro y comprensible, los conocimientos teórico-prácticos desarrollados y las razones últimas que sustentan la perspectiva de la igualdad de género en educación20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala154560
Gelako p.15015

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Banakako eta/edo taldeko lana25.030 %
Edukien azalpena eta eztabaida4.05 %
Jarduera autonomoak11.015 %
Jarduera gainbegiratuak35.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak5.0 % 5.0 %
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua30.0 % 30.0 %
Lan koadernoa15.0 % 15.0 %
Lan praktikoak50.0 % 50.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Desberdindu ikasgaiarekin erlazionatutako kontzeptuen esanahiak

- Ikasgaian erabiltzen diren kontzeptuak egokitasunez erabiltzea.

- Jendarteak bizi dituen genero desberdintasunak aztertu errealitate sozioekonomikoa eta aldaketa teknologikoen aitzinean.

- Egungo programak, baliabideak, materialak, ikerketak eta esku hartzeak bilatzea sexu/genero aniztasunaren ikuspegitik burutu direnak eta hezkuntza eta lan testuinguruetan pertsonen berdintasuna helburu dutenak.

- Gizarte eta hezkuntzari lotutako, eta gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna errespetatzen duten ikerketak eta esku hartzeak proposatzea.

- Modu argian eta ulerkorran azaltzea ikasgaiaren edukiak bai modu idatzian nola ahozkoan ere.

- Argumentatzea aurkezten diren argudioak (idatzizkoak/ahozkoak) generoa eta berdintasunaren ikuspegiaren oinarri teoriko-praktikoa kontuan izanik.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazioa jarraia izango da, ikasgaiak duen izaera praktikoarekiko koherentea. Feedback-a eskainiko da proposatzen diren ariketen inguruan, modu sinkronikoan saioak Presentzialak direnean, eta modu asinkronikoan, on-line modalitatean egindakoak direnean. Kalifikazioa bi elementuen gainean burutuko da: 1) jarduera praktiko bilduma bat, oinarrian modu presentzialean egindako lanak izango dituena. Hauek Portafolioan jasoko dira, gelan eta/edo on-line gidatutako jardueren bidez, eta kurtso amaieran aurkeztu beharko dira (kalifikazioaren %50), eta 2) entsegu baten erredakzioa, hau egingo da modu graduatuan ikasgaian lantzen diren, eta lehen aipatu diren, gai batzuen inguruan (notaren %50).

Azken ebaluazioa. Ikasleak, egoera desberdinengatik, proposatutako metodologia jarraitu ezingo balu, ezta ebaluazio jarraiaren sistema ere, aukera izango du ikasgaia egiteko irakasleari ebaluazio jarraiari uko egingo diola adierazten duen idatzia aurkeztuko balu. Horretarako 2 asteko epea izango du ikasleak, eskolak hasten diren unetik.

Azken ebaluazioa hautatzen duen ikasleak konpetentzien garapena lortu izana egiaztatu beharko du ebaluazio jarraian parte hartu ezin duten eta azken probara aurkezten diren ikasleekin erabilitako prozedimendu berbera erabiliz. Proba honek bi atal izango ditu; entsegu indibiduala (%50) eta azterketa praktiko bat burutzea (notaren %50).

Uko egitea. Masterreko ikasleak uko egin diezaioke ez ohiko deialdiko ebaluazioari, Araudiko 2.2.2 artikuluaren eragina jaso ez dezan. Eskubidea egikaritzeko Masterreko Batzorde Akademikoari idatzi bat igorriko dio idazkaritza administratiboaren bidez, non uko egitea eskatzen duen. Idazkia ikasgaiaren irakaskuntza-epea bukatu baino lehen aurkeztuko da.

Plagioa. Ikasgaia honek plagio, kopia edota iruzur kasuetan aritzeko protokoloa jarraitzen du, ebaluazio probetan eta lan akademikoetan. Hortaz, horrelakorik antzemanez gero UPV/EHUk dituen neurriak aplikatuko ditu. Era berean, ikerketako etika protokoloak eta UPV/EHUk hizkuntza ez-sexistak erabiltzeko ezarritako orientabideak jarraitzen ditu.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian ikasgaia gainditzen ez duten ikasleek, aukeratu duten ebaluazio sistema dena delakoa izanda ere, eskubidea izango dute ez-ohiko deialdiko azken probara aurkezteko.

Proba honek barne hartzen du; Portafolioaren entrega (%50) eta azterketa praktikoa (notaren %50).

Masterreko ikasleak uko egin diezaioke ez ohiko deialdiko ebaluazioari, Araudiko 2.2.2 artikuluaren eragina jaso ez dezan. Eskubidea egikaritzeko Masterreko Batzorde Akademikoari idatzi bat igorriko dio idazkaritza administratiboaren bidez, non uko egitea eskatzen duen. Idatzia ikasturte bakoitzaren uztailaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Irakasgai-zerrenda

1 Gaia. Generoa gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasuna eta diskrimazio egoeretan analisi kategoria gisa.

- Zehaztapen kontzeptualak

- Sozializazio diferentzialaren eremuak

- Bilakaera eta aldaketarako erresistentziak egun gizonezko eta emakumezkoen egoerari dagokionean.



2 Gaia. Generoa eta Hezkuntza sistema.

- Hezkuntza sistemen bilakaera.

- Baliabide eta elkarrekintza didaktikoen azterketa.

- Hezkuntza orientazioa genero ikuspegitik.

- Irakasleen berdintasunerako formazioa.



3 Gaia. Generoa aniztasun sexualaren ikuspegitik.

- Sexu-genero sistema: araua eta bere bazterketak.

- Diskriminazio sexista gure sexualitateen adierazpen askean.

- Esku hartze sozio hezitzailea sexualitate eta genero berdintasunerako

- Sexu indarkeriaren prebentzioa



4 Gaia. Gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunerako politikak.

- Mundu mailako testuinguruan genero identitate berrien eraikuntza.

- Berdintasunaren inguruko gizarte eta Hezkuntza politikak eta ekintza planak.

- Berdintasunaren eragilea, profil profesional berria.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

FERNANDEZ, X. (2003): Educación e igualdad de oportunidades entre sexos Editorial Horsori

RODRIGUEZ MENENDEZ, Mª C. (2003): La Configuración de Genero en los procesos de socializacion KRK Ediciones

RODRÍGUEZ Mª L. (1997) ¿Por una orientación para la igualdad de oportunidades: la toma de decisiones desde una perspectiva no sexista¿. INSTITUTO ANDALUZ DE LA MUJER. Sevillla

ROMERO RODRÍGUEZ, S. (2009) El proyecto profesional y vital. Sobrado, L.; Cortés. A. Orientación Profesional. Nuevos escenarios y perspectivas. Barcelona Biblioteca Nueva,119-142

Oinarrizko bibliografia

- A.A.V.V. (2019). Otras formas de (des)aprender. Investigación feminista en tiempos de violencia, resistencias y decolonialidad. Hegoa-SIMRF.

- Actis, W., de Prada, M. A., Pereda, C. (2007). Inmigración, género y escuela. Exploración de los discursos del profesorado y del alumnado. Colección Estudios CREADE, 1.MEC. CIDE.

- Azpiazu, J. (2017). Masculinidades y feminismo. Virus.

- Cardeñosa, P., Darretxe, L., Beloki, N. (2021). Masculinidades alternativas: un modelo- para -alcanzar la transformación desde la educación social. Ciencia y Educación, 5(1),147-158.

- Coll-Planas, G., Solà-Morales, R. (2019). Guía para incorporar la interseccionalidad en las

políticas locales. Igualtatsconnect.

- Coll-Planas, G. (2013). Dibunjando el género. Egales.

- Morris, J. (1995). Encuentros con desconocidas: Feminismo y discapacidad. Narcea.

- Parrilla, A. y Susinos, T. (2005). La construcción del proceso de exclusión social en las mujeres: origen, formas, consecuencias e implicaciones formativas. Informe de Investigación. Instituto de la Mujer. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.

-Platero, L. Rosón, M., Ortega, E. (2017). Barbarismos queer y otras esdrújulas. Edicions bellaterra.

- Platero, L. (2014). Metáforas y articulaciones para una pedagogía crítica sobre la interseccionalidad. Quaderns de Psicología, 16(1), 55-72.

- Platero, L. (2013). Intersecciones: cuerpos y sexualidades en la encrucijada. Bellaterra.

- Rodríguez, M. C. (2011). Género y cultura escolar. Morata.

- Rodríguez, M.C. y Peña, J.V. (2005). Identidad de género y contexto escolar: una revisión de modelos. Reis, 112, 165-194.

- Tomé, A. y Calvo, A. (2008). Identidades de género. Nuevas masculinidades y nuevas feminidades en un mundo en proceso de cambio. En García Lastra, M., Calvo, A. y Susinos, T. (Eds.). Las mujeres cambian la educación. Narcea.

- Sanchez, M. (2019). Pedagogías queer. Catarata.

- Subirats, M. (2017). Coeducación, apuesta por la libertad. Octaedro.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Alvarez, E., Figueruelo, A. y NUÑO, L. (direc.) (2009). Estudios interdisciplinares sobre igualdad. IDP/ Iustel.



- Baron-Cohen, S. (2005). La gran diferencia: cómo son realmente los cerebros de hombres y mujeres. Barcelona: Amat.



- Barrère, M. y Campos, A. (coord.) (2005). Igualdad de oportunidades e igualdad de género: una relación a debate. Madrid: Dykinson.



- Butler, J. (2007). El género en disputa. Paidos.



- Davis, A. (2004). Mujeres, raza y clase. Akal.



- Fernandez, J. (2020). Abrir el melón. Libros del KO.



- Figueruelo A. y Ibáñez, Mª Lª (coord.) (2006). El reto de la efectiva igualdad de oportunidades. Salamanca: Comares.



- Gilligan, C. (1982). La moral y la teoría. Psicología del desarrollo femenino. México: F.C.E., 1985.



- Moreno, A. (2010). Las psicólogas hablan de psicología. Instituto de la Mujer/ Los libros de la Catarata.



- Puleo, A. H. (ed.) (2008). El reto de la igualdad de género. Madrid: Biblioteca Nueva.



- Wittig, M. (2005). El pensamiento heterosexual. Egales.











Aldizkariak

- Revista de Educación, 340. Mayo-agosto, 2006.



- Revista de investigación educativa, RIE. Año 2007, Vol. 25, Número 1.



- Revista de profesorado y curriculum, Vol. 17, Nº 1 (enero-abril. 2013).

Estekak

- EMAKUNDE Y GÉNERO. Guía metodológica para integrar la perspectiva de género. www.emakunde.euskadi.net/u72...emakunde/.../guia_genero_es.pdf



- Manual para la integración de la perspectiva de género. www.emakunde.euskadi.net/.../pub...emakunde/.../manual_integra_es.pd...



- RUIGEU. Red de Unidades de Igualdad de Género para la Excelencia Universitaria.



http://www.redunidadesdeigualdad.udl.cat/inicio/



- Guía para una comunicación con equidad de género Mugagarik gabe: www.mugarikgabe.org



- Glosario de términos relativos a la igualdad entre hombres y mujeres http://www.dicc.hegoa.ehu.es/glosario/list



- Género, http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/108



- Capacitación de Género, cultura y desarrollo http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/111



- Género, Intereses y necesidades de Género, Marcos para el análisis de Género, Políticas de Género, Roles de, http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/115

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak