Gaia

XSLaren edukia

Gizarte eta Hezkuntza Inklusioa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Gizarte eta Hezkuntza Inklusioa masterrean eskaintzen den derrigorrezko gaia da. Lotura zuzena du Erakundeak eta Programak Gizarte-ekintzarako derrigorrezko irakasgaiarekin eta baita hautazkoak diren bi irakasgai hauekin ere: Ezgaitasunaren inguruko ikuspegi berriak eta Berdintasuna eta Generoa.

Ikerkuntza inklusiboa gauzatu nahi bada, zein aspektu kontutan hartzea merezi ote duen hausnartzea du xede irakasgai honek. Aspektu hauek zerikusia izango duten, hain zuzen ere, ikerkuntza inklusiboko ezaugarri nagusiekin, ikerketa prozesuak barne hartzen dituen jokabide etikoekin edota bazterketa arrisku egoeran dauden kolektiboekin… Elementu hauek guztiek eragina zuzena izango baitute ikerlariak egingo duen azterlanaren diseinutan, izango duen jokabidetan eta baita bere pentsaeran ere; horietan guztietan aldaketa nabarmenak bultzatuko baititu.

Materia honek diziplinarteko izaera du eta bertan gizartean eta hezkuntzan eskuartze inklusiboagoak bideratze aldera egun dauden baliabide eta ebidentzia zientifikoak ezagutzeko eta horien inguruan hausnartzeko parada izango dugu.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
KARRERA JUARROS, IÑAKIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaDidaktika eta Eskola Antolakuntzainaki.karrera@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Hezkuntzaren ikuspegi inklusibotik eraikitako ezagutzak aplikatzea egungo errealitate sozioekonomikoak eta aldaketa teknologikoek herritarrek bizi dituzten esklusio-inklusioko prozesuetan duten eraginaren azterketari.30.0 %
Gizarte-justiziaren ikuspegitik, hainbat testuinguru instituzionaletan egiten diren gizarte- eta hezkuntza-esparruak eta -jardunbideak kritikoki aztertzea, pertsona eta kolektibo kalteberen bazterketa prebenitzeko eta/edo konpontzeko.25.0 %
Esku-hartze eta/edo ikerketa sozioedukatiboko proiektuak diseinatzea, erakunde eta testuinguru zehatzen batean praktikan jar daitezkeenak, pertsona eta kolektibo kalteberen ulermen eta/edo esku-hartze sozioedukatibo inklusiboa hobetzeko.25.0 %
Gizarteratzearen inguruan egindako ikaskuntzak modu argi eta kritikoan sintetizatzea eta jakinaraztea, horien aplikazioari lotutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzko hausnarketak barne.20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala154560
Mintegia10010
Gelako p.505

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Irakaskuntza-taldeak plataforma birtualaren bidez proposatutako jarduerak10.00 %
Irakurketa eta analisi praktikoak15.00 %
Kasu praktikoen ebazpena10.0100 %
Kasuen azterketa10.00 %
Talde-lana15.0100 %
Testuen analisia10.00 %
Txostenak eta azalpenak lantzea5.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak0.0 % 25.0 %
Garatu beharreko galderak20.0 % 20.0 %
Lan praktikoak40.0 % 40.0 %
Otras Evaluaciones40.0 % 60.0 %
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak)0.0 % 25.0 %
Talde-lanak (arazoak konpontzea, proiektuak diseinatzea)0.0 % 25.0 %
Txostenak eta azalpenak lantzea0.0 % 25.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

C1.

- Bazterketa eta inklusio kontzeptuen esanahia ezagutu eta kontzeptu horien funtsezko alderdiei buruz hausnartu.

- Bazterketa edota gizarteratze prozesuan eragina duten -ala eragin dezaketen- hainbat faktore aztertu.

- Zenbait kolektibo eta talde ahulenen bizitzaren baitan, aldaketa teknologikoek eragin dezaketen moduei buruzko ikuspegi globala eskaini.



C2.

- Estatu espainiarreko gizarte bazterkeriaren panorama orokorra ezagutu, bazterketa arriskuan dauden kolektibo ezberdineri garrantzi berezia emanez

- Instituzio, administrazio edota elkarte ezberdinek gizarte bazterketaren aurkako borrokan betetzen duten eginkizunaren jakitun izan.



C3.

- Ikerketa edota eskuartze inklusibo eremuak dituen erronka nagusiak eta baita ildo estrategiko garrantzitsuenak ere identifikatu

- Eskarmentu edota eskuartze proposamen inklusiboak analizatu



C4.

- Irakasgaian burututako ikaskuntza seinalatu eta baloratu, norbera eta ondokoaren indarguneak eta ahuleziak identifikatu, baita programa bera ere hobetzeko proposamenak egin.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio jarraitua: ikasleek jarraian adierazten diren probak gauzatu, aurkeztu eta gainditu beharko dituzte:

1. Irakasgaiaren saioetan zehar eskatzen diren zereginak (bakarkakoak zein taldeakoak) bete, beti ere hitzartutako epea barruan (% 30)

2. Ahozko eztabaidan parte hartu eta norberaren iritzia ezagutzera eman, sendoak diren argudioak mahai gainean jarriz. Horrela, norberaren iritzi pertsonala justifikatu eta, ahal izanez gero, ebidentzia zientifikoetan oinarrituz (% 30)

3. Irakasgaian zehar lortutako ezagutzak kontuan hartuko duen inklusio proposamen ala esku-hartze zehatz baten inguruko lan monografikoa entregatu eta aurkeztu (% 30)

4. Irakasgai-programaren balorazio kritikoa egin (gaiak, zereginak eta eztabaidak), baita bere ezarpenean parte hartu duten pertsona desberdinen jarrerak eta portaerak ere (ikasle eta irakasle) (% 10)

Ebaluazio jarraituari uko egin nahi dioten ikasleek, klaseak abiatzen direnetik kontatzen hasita, bi asteko epe barruan, idatziz honen berri eman beharko diote irakasleari. Ikasle horiek banakako proba idatzia gainditu beharko dute eta ikaskuntza-karpeta egin eta froga aurretik entregatu beharko dute; bertan, saioetan burutu diren zeregin ezberdinak bilduko dituzte.

Uko egitea. Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdi arruntean ebaluatua izateari, artikulu honen ondorioetarako zenbatu ez dezaten. 2.2.2 unibertsitate-masterretako ikasleen iraunkortasunari buruzko araudia. Eskubide hori erabiltzeko, uko egiteko eskabide idazkia bidaliko zaio Masterraren Batzorde Akademikoari, eta administrazio-idazkaritzaren bidez izapidetuko da. Idazkia irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen aurkeztuko da.

Plagioa. Irakasgai honek plagio kasuetarako prebentzioari eta jardunari buruzko protokoloa betetzen du, bai eta ebaluazio probetan eta lan akademikoetan kopia edo iruzurra egiteari buruzkoa ere, eta, beraz, EHUk zehaztuta dituen neurriak aplikatuko ditu, bertan aurreikusitako edozein egoera hautemanez gero. Era berean, ikerketako etika-protokoloei eta UPV/EHUk hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako ezartzen dituen orientabideei erantzuten die.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

AZKEN EBALUAZIOA: Idatzizko Amaierako Proba: Ez-ohiko deialdian parte hartuko duten ikasleek bi atal ezberdinak dituen proba bakarra gainditu beharko dute: bertan, batetik gaitegiarekin lotura duen zenbait galdera erantzun beharko dute. Bestetik, arazo-egoera aurkeztuko da eta ikasleek irtenbidea proposatu beharko dute; horretarako, irakasgaian landutako ezagutzak eta froga zientifikoak txertatu beharko dituzte.

Uko egitea. Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdi arruntean ebaluatua izateari, artikulu honen ondorioetarako zenbatu ez dezaten. 2.2.2 unibertsitate-masterretako ikasleen iraunkortasunari buruzko araudia. Eskubide hori erabiltzeko, uko egiteko eskabide idazkia bidaliko zaio Masterraren Batzorde Akademikoari, eta administrazio-idazkaritzaren bidez izapidetuko da. Idazkia irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen aurkeztuko da.

Plagioa. Irakasgai honek plagio kasuetarako prebentzioari eta jardunari buruzko protokoloa betetzen du, bai eta ebaluazio probetan eta lan akademikoetan kopia edo iruzurra egiteari buruzkoa ere, eta, beraz, EHUk zehaztuta dituen neurriak aplikatuko ditu, bertan aurreikusitako edozein egoera hautemanez gero. Era berean, ikerketako etika-protokoloei eta UPV/EHUk hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako ezartzen dituen orientabideei erantzuten die.

Irakasgai-zerrenda

Gizarte-bazterketak egungo gizartean inklusio-prozesuen inguruko ikuspegi teoriko zabalak eta, era berean, hezkuntza inklusiborantz zuzendutako proposamenak eskatzen ditu ezinbestez. Irakasgai honetan gai hauek landuko ditugu:

Inklusioa eta aniztasuna: oinarrizko gako teorikoak

Bazterketa eta inklusio kontzeptuak: Gizarte bazterketa prozesu dinamiko gisa. Gizarte eta hezkuntza bazterketa arriskuan dauden pertsonak eta kolektiboak

Bigarren arrakala digitala, bazterketaren iturri berriak. Bazterketa-inklusio prozesuen aldaketa teknologikoak: ekosistema digitalaren aukerak, arriskuak eta onurak.

Hezkuntza edota gizarte programak inklusiboa. Ikuspegi inklusiboko ezaugarri nagusiak.

Praktika onak esku-hartze inklusiboan. Politika, programa eta praktika hezitzaileak testuinguru desberdinetan. Elkarlana, kohesioa eta ezagutzaren dinamika. Arriskuan dauden gizabanako edo kolektibo ezberdineri bideratutako programak



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Plataforma birtualetan eskegitako dokumentuak



- Irakasgaiaren saioetan erabilitako ikus-entzunezko edota idatzitako materialak



- Sakontzeko irakurgaiak (ikus. Oinarrizko bibliografia)



Oinarrizko bibliografia

Ainscow, M., and Messiou, K. (2018). Engaging with the views of students to promote inclusion in education. Journal of Educational Change, 19(1), 1-17. doi: 10.1007/1083301793121

Ainscow, M. (2016). Collaboration as a strategy for promoting equity in education: possibilities and barriers. Journal of Professional capital and community, 1(2), 159-172. doi: 10.1108/1220150013

Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Málaga, Spain: Aljibe

Buckingham, B. (2005). Educación en medios. Barcelona: Paidós.

Caride, J. A. (2005) Las fronteras de la Pedagogía Social. Perspectivas científica e histórica. Barcelona: Gedisa

Carr, W., and Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. La investigación-acción en la formación del profesorado. Barcelona, Spain: Martínez Roca.

Freire, P. (1997). A la sombra de este árbol. Barcelona: El Roure.

García Molina, J (2005) (coord..) Lógicas de exclusión social y educativa en la sociedad contemporánea. Madrid: Instituto Paulo Freire.

Garmendia, M. & Karrera, I. (2019). ICT Use and Digital Inclusion among Roma/Gitano Adolescents. Media and Communication, 7 (1) pp. 22–31. doi: 10.17645/mac.v7i1.1624

Gobierno de España (2019). Estrategia Nacional de Prevención y lucha contra la pobreza y la exclusión social 2019-2013. Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social.

Hidalgo García, M. V., Menéndez Álvarez-Dardet, S., Sánchez Hidalgo, J., Lorence Lara, B., & Jímenez García, L. (2009). La intervención con familias en situación de riesgo psicosocial. Aportaciones desde un enfoque psicoeducativo. Apuntes de psicología, (27), 413-426

Karrera, I., Arguiñano, A., Basasoro, M. & Castillo, P. (2020) Innovative Pedagogical experiences at Basque Country Inclusive Schools, British Journal of Educational Studies, DOI: 10.1080/00071005.2020.1719032

Karrera, I., Garmendia, M., y Arguiñano, A. (2019). Sinergias entre Inclusión, Competencias y Rendimiento Escolar: El caso de la Escuela Pública de Antzuola. Profesorado, revista de curriculum y formación del profesorado, 23(1), 84-102. doi:10.30827/profesorado.v23i1.9145

Karrera, I. (2008). La metodología cualitativa crítica como estrategia válida en la resolución de conflictos. Leioa: UPV/EHU

Karsz, S (coord.) La exclusión: bordeando sus fronteras. Barcelona: Gedisa

Kemmis, S. (2012). Researching educational praxis: spectator and participant perspectives. British Educational Research Journal 38(6), 885-905. doi: 10.1080/01411926.2011.588316

Lozano Vicente, A. (2015) Cuestiones éticas en la intervención con familias y menores. Cuadernos de Trabajo Social, 28(1), 127-136

Melendro Estefanía, M., Gónzalez Olivés, A.L. y Rodriguez Bravo, A.E. (2013) Estrategias eficaces de intervención socieducativa con adolescentes en riesgo social. Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria, (22), 105-221

Nussbaum, M. (2012). Las fronteras de la justicia. Barcelona: Paidós

Parrilla, Á. (2010). Ética para una investigación inclusiva. Revista de Educación Inclusiva, 3(1), 165-174.

Parrilla, A. (2007). Inclusive education: A wiew from Inside. In L. Barton and F. Fletcher (eds), Policy, Experience and change: cross-cultural reflections on Inclusive Education. London, England: SpringerBooks.

Raya Diez, E. (2006). Categorías sociales y personas en situación de exclusión. Cuadernos de Relaciones Laborales, 23(2), 247-267.

Woods, P. (1989). La escuela por dentro. La etnografía en la investigación educativa. Barcelona, Spain: Laertes.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bauman, Z. (2007). Vidas desperdiciadas. La modernidad y sus parias. Barcelona: Paidós







VV.AA. (2005). Monográfico sobre ¿La Mejora de la Educación en Contextos de Desventaja¿. Profesorado, revista de currículum y formación del profesorado, 9 (1). http://www.ugr.es/~recfpro/?p=241



VV.AA. (2008 a). Monográfico sobre ¿Educación Inclusiva¿. REICE, 6 (2), http://www.rinace.net/vol6num2.htm



VV.AA. (2008 b). Monográfico sobre ¿Repensar el asesoramiento en educación: ¿qué prácticas para los nuevos retos?¿. Profesorado, Revista de Currículum y Formación del Profesorado, 12 (1). Disponible en: www.ugr.es/~recfpro/?p=157



VV.AA. (2009 a). Monográfico sobre ¿Abandono y Deserción Escolar: duras evidencias de la incapacidad de retención de los sistemas y de su porfiada inequidad¿. REICE, 7 (4), http://www.rinace.net/reice/numeros/vol7num4.htm



VV.AA. (2009 b). Monográfico sobre ¿Fracaso Escolar y Exclusión Educativa¿. Profesorado, revista de currículum y formación del profesorado, 13 (3). Disponible en: http://www.ugr.es/~recfpro/?p=695



VV.AA. (2009 c). Monográfico sobre ¿La educación ante la inclusión del alumnado con necesidades específicas de apoyo¿. Revista de Educación, 349. http://www.revistaeducacion.mec.es/re349.htm



Aldizkariak

Bilatu hemen: Web of Science (WoS) edo SCOPUS

Estekak

ARARTEKO (http: www.ararteko.net/)



GOBIERNO VASCO/EUSKO JAURLARITZA (https://www.euskadi.eus/)



UNESCO (http://www.unesco.org/new/es/social-and-human-sciences/)



UNICEF (https://www.unicef.es/)



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak