haize-instrumentuak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Soinu hodietako aire-zutabeen bibrazioek betetzen dituzten legeak ezagutzea.

  2. Haize-instrumentuen sailkapena eta euren ezaugarri nagusiak ezagutzea.

 

DESKRIBAPENA

Haize-instrumentuen barnean gas bolumen bat dago, eta behar bezala kitzikatuz soinua ekoitzi dezake. Soinu sortzailea gasa bera da eta ez ontzia edo hodia. Ontziaren eginkizuna garrantzizkoa da, gas-bolumenaren forma mugatzen duelako, baina hortik aparte ez du soinuarengan eraginik. 

 

 

Soinu-hodi bateko airearen bibrazioak

Hodi baten barneko airearen bibrazioak soinua sortzen du uhin geldikorrak osatzen dituelako. Horregatik airean nodoak (bibraziorik gabeak)  eta sabelak (anplitude maximoko bibrazioa) osatzen dira, distantzia finkoetara. Nodo edo sabel kontsekutibo biren arteko distantzia beti da uhin-luzera erdia. Hodien muturra itxia bada, bertan beti  osatuko da nodoa eta muturra irekia bada beti sabela osatuko da. Kitzikapena ezin da nodo batean eragin, baina ez du zertan sabel batean izan behar, bitarteko puntu batean ere kitzikapena eragin daiteke. Ez da derrigorrezkoa hodiaren irekiguneak muturretan egotea, adibidez, mutur biak itxita egon daitezke eta hodiaren beste nonbait irekigune bat edo gehiago egon daitezke.

 

 

Tenperatura-aldaketek soinu-hodiek igorritako soinuen maiztasunak aldatzen dituzte: tenperatura handitzean soinuaren abiadura handitzen da, eta beraz, soinuen maiztasuna. Bestalde, tenperatura igotzeak hodiaren neurrietan eragina du, dilatazioagatik, eta luzera handitzen bada soinua baxuagoa izango da, soinuaren abiadura-igoeraren efektua pixka bat konpentsatuz.

 

 

Haize-instrumentuen ezaugarriak

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

 

Uhin geldikorrak, hodi ireki eta itxietan

 

GALDERAK

a Haize-instrumentu bat aipatzerakoan, hodi irekia dela zehaztu da. Baieztapen hori egitean zer ari gara kontutan hartzen?

  1. dituen irekigune-kopurua                                                                         

  2. instrumentuaren barneko forma                                                                           

  3. instrumentuaren kanpoko forma                                                                             

  4. Ez duela ahokadurarik

b Zeharkako flauta batean ahokadura honelakoa da:

  1. ezpainetakoa                                                        

  2. zuzena                                                       

  3. bikoitza                                                            

  4. zeharkakoa

c Airez beteriko altzairuzko hodi baten soinuaren maiztasun fundamentala, zein magnituderen zuzenki proportzionala da?

  1. hodiaren luzera

  2. soinuaren propagazio-abiadura altzairuan

  3. soinuaren propagazio-abiadura airean

  4. hodiaren luzeraren berredura

d Soinu-hodi bateko airearen tenperatura handitzean, igorritako soinuaren maiztasuna nolakoa da?

  1. baxuagoa                                                                         

  2. altuagoa edo baxuagoa hodiaren arabera                   

  3. altuagoa   

  4. berbera da, baina hodiaren araberakoa

e Instrumentu bat aipatzerakoan, bere soinua "etenik gabea" dela zehaztu da. Zer adierazi nahi da?

  1. gaita                                                            

  2. oboea                                            

  3. zeharkako flauta                                                                

  4. tronboia

  Emaitzak:  a1   b2   c3   d3   e1  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

haize-instrumentuak

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es